50535 emaitza bilaketarentzat - [9501 - 9550] bistaratzen.

bezainbat
1 Adina, kopuru berdintasuna adierazteko hitza. Ikus ahal bezainbat bazter. Han bezainbat koplari, non ote da? Haiek bezainbat nik ere egin dezaket. Hartzen duen bezainbat ematen duela.
2 (izan aditzarekin). Lurralde hura eremuz Euskal Herria bezainbat da.

Esaera zaharrak

Buru bezainbat aburu.

Aztergaia: bezainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bezainbatean , bezainbateko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-(e)n bezainbat(ean), -z bezainbat(ean); ik. HiztEn: "1. (aurretik -z edo den(az) duelarik) -i dagokionean. Lan honen egileaz den bezainbatean. Obrez denaz bezainbat. 2. (aurretik erlatibozko perpausa edo ahal duelarik) -en neurrian, heinean. Garbitu ere egin zuen, egin zitekeen bezainbatean").

bezainbatean
1 Ipar. (Ezkerrean -z atzizkia edo -z atzizkia + den(az) duela, 'aipatzen denari dagokionez' adierarekin). Nitaz denaz bezainbatean, ni kanpoan naiz munduko egitekoetarik. Bart arratsean jaio ginela, hizkuntzaren historiaz den bezainbatean. Jendeez bezainbatean, gehienik oroit naizena, aita.
2 adb. Ipar. -(e)n neurrian, -(e)n heinean. (Ezkerrean -(e)n menderagailua hartzen duen esaldi bat edo ahal(ik) duela). Garbitu zuen, egin zitekeen bezainbatean. Baina lehenik, artatu behar zaitut ahal bezainbatean.
Loturak

Aztergaia: bezainbatean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS: bezainbat(ean) / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bezainbat sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

a) Nitaz den(az) bezainbatean, ez dut deus loria ('niri dagokidanez'); Jendeez bezainbatean ('jendeei dagokienez'); b) Garbitu zuen, egin zitekeen bezainbatean.

bezainbateko
adj. Adinakoa. Hura bezainbatekoak izango zarete.
Loturak

Aztergaia: bezainbateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bezainbat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

adinakoa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hura bezainbatekoak izango zarete.

bezainbeste
Adina, bezainbat. Nik bezainbeste (diru) ez du horrek.

Aztergaia: bezainbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
bezainbesteko
adj. Adinakoa. Espainiaren nagusitasuna ez zen askok nahi eta uste bezainbestekoa izan.

Aztergaia: bezainbesteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-05-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

-ko osaerako libretzat eman liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'lantaldeak zalantzan utzia. Berdintsu da aipatzea edo ez. Nahi duzuena'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'bezainbeste-ren AS gisa sartu'.

bezala
1 postpos. Berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, nola galderari erantzunez). Ik. eran 1; legez2. Hitz egiten duen bezala idazten du. Nahi lukeen bezala gertatzen ez bazaio ere. Guztiok dakigun bezala. Ohi duen bezala. Orain ene aldia da, lehen zurea zen bezala. Diren adina eta diren bezala aitortuz.
2 postpos. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ezpainak luzatzen dituzte zenbaitek, ostra irensteko bezala. Ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala altxatzen dute.
3 postpos. (Aditza ezabaturik). Aitak (egiten duen) bezala egin behar duzu. Lehen bezala datoz. Beti bezala. Gurean, beste nonahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. Borrokan bezala ari direla. Zeruan bezala lurrean ere. Euskararekin gutxi bezala zaletua. Gauzak behar bezala egiteko. Nahi bezala atera zaizkio kontuak. Ahal bezala. Hoa tximista bezala!
4 postpos. (Baldintzazko perpausekin). Beste zerbait galdetu balio bezala.
5 postpos. Gisa. (Izen soilaren eskuinean). Azken helburu bezala hartuta. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena. Guraso bezala duten erantzukizuna. Euskaldunok maiz hartzen baitugu aditza mintzagai bezala.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala.

Aztergaia: bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ez bezala: gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion, ez bezalako: uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate urteek.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ez bezala ("gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion"), ez bezalako ("Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate urteek")

bezalakatu, bezalaka, bezalakatzen
da/du ad. Aipatzen dena bezalako bihurtu. Jainkoak gizonak bezalakaturik jaitsi dira guregana. Ez ote garen paganoak bezalakatzen ari. Teila gaineko eliza txoria bezalakatu naiz. Hainbat gaiztoago zuretzat, beste asko bezalakatua baldin bazara. Horma bezalakatua dago. Gaiztaginak bera bezalakatzen ditu bere lagunak. Haurtxoak bezalakatzen ez bazarete, ez zarete zeruan sartuko.

Aztergaia: bezalakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bezalakatu, bezalaka, bezalakatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bezalakatu, bezalaka, bezalakatzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bezalakatu: adibidea erantsi: Jainko bezalaka zaitezten)'.

 - [E116]: 'beharbada beste adibide argiago bat jarri beharko litzateke. Hau da nire proposamena: eta haurtxoak bezalakatzen ez bazarete, ez zarete zeruan sartuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bezalako
adj. Modu berekoa. Hura bezalako emakume batek. Inoiz ikusi ez den bezalako arriskua. Dagokien(a) bezalako sari bat. Behar bezalako giroa.

Esaera zaharrak

Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira.

Aztergaia: bezalako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak
bezalakoxe
adj. bezalako-ren indargarria. Ordukoen barrunbeak gaurkoak eta gerokoak bezalakoxeak ziren.

Aztergaia: bezalakoxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

bezalatsu
1 adb. Ia bezala. Gurean bezalatsu gertatzen da han ere. Alemanez gertatu den bezalatsu. Ez dakiena bezalatsu mintzo naizela.
2 adb. (Kopuruei dagokielarik). Bost mila gizon bezalatsu ziren, emakumeak eta haurrak sartu gabe. Topatu zuen ehun denario, hau da, berrehun erreal bezalatsu, zor zizkion lagun bat.

Aztergaia: bezalatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak
bezalatsuko
adj. Ia bezalakoa. Zurea bezalatsuko beste zaldi bat ikusi dut.

Aztergaia: bezalatsuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

bezalaxe
bezala-ren indargarria. Nik bezalaxe egin du. Aita bezalaxe Jainkoa delako. Orduan agertu ziren bezalaxe, ez argitaraldi berrietan.

Aztergaia: bezalaxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak
bezanbat
[Oharra: Euskaltzaindiak, bezanbat-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bezainbat].

Aztergaia: bezanbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. bezainbat / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bezainbat.

bezanbatean
[Oharra: Euskaltzaindiak, bezanbatean-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bezainbatean].

Aztergaia: bezanbatean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: bezainbatean / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bezainbatean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  bezainbatean proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da sartu.

bezatu, beza, bezatzen
du ad. (Bihurria, basatia) hezi. Zaldia bezatu. Bekatariak haragia hildurez bezatzea.

Aztergaia: bezatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bezatu, beza, bezatzen. du ad. 'animaliak hezi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bezatu, beza, bezatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

animaliak hezi

bezeria
iz. Bezeroen multzoa. Dendari hark bezeria handia zuen, bere tratuan aditua zelako.

Aztergaia: bezeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Osaera egokia seinalatu da

haplologia

bezero
1 iz. Dendari edo salerosle batentzat, hari sarri erosten dion pertsona. Bezeroak galdu. Taberna guztietako bezeroa gure mutilzaharra.
2 iz. Profesional edo enpresa baten zerbitzuez zerbaiten truke baliatzen den pertsona. Legegizon baten bezeroak. Aurrezki Kutxak bezero gehiago erakarri nahi ditu.
3 iz. inform. Zerbitzari-lana egiten duen ordenagailu bati informazioa, zerbitzuak edo bestelako baliabideak eskatzen dizkion gailua edo programa informatikoa. Memoria hori bezeroaren nabigatzailean egon daiteke. Aplikazio mota horiek ez dira zerbitzari jakin batera konektatzen, baizik eta ordenagailu bakoitzak egiten du bezero eta zerbitzari lana.

Aztergaia: bezero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
bezpera1
1 iz. Aipatzen den egunaren aurreko eguna. Hil behar zuen egunaren bezperan. Eguberri bezpera gauean. Igandearen bezpera. Bezpera arratsaldean. Jai bezpera. Eztei bezperan. Bezperatik etortzen direnak. Bezperako mozkorra. Bezperako ogia. Bezperaren bezpera.
2 iz. Aipatzen den gertaeraren aurre-aurreko denbora. Egin zuen proposamena 1868ko iraultzaren bezperan agertu zen. Gudaritzara joan bezperetan hintzelako, ez nian kargurik hartu.

Esaera zaharrak

Festa ona, bezperatik.
bezpera2
iz. pl. Orduen liturgiako otoitzetan, ilunabarrekoa. Bezperak entzun. Bezperak kantatu. Bezperetara joan. Igandeetako Meza-bezperak. Bezperetako denboran ardoa saltzen duenak.
bezperago
iz. Ipar. Bezperaren bezpera. Ezkontzeko bezperan edo bezperagoan.

Aztergaia: bezperago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'bezpera-aurrea': ezkontzeko bezperan edo bezperagoan.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bezpera-aurrea

bezti
adb. Ipar. Jantzita. Beltzez bezti agertu da Manex. Arropa finez da bezti. Petri eta Nani dantzari bezti agertzen dira.

Aztergaia: bezti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.: beltzez bezti agertu da Manex ('beltzez jantzita').

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"beltzez bezti agertu da Manex" (beltzez jantzita)

beztiarazi, beztiaraz, beztiarazten
du ad. Beztitzera behartu.

Aztergaia: beztiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beztiarazi, beztiaraz, beztiarazten. du ad.

beztidura
iz. zah. Jantzia. Elurra bezain zuri den beztidura bat.

Aztergaia: beztidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

jantzia.

beztimenda
iz. zah. Jantzia.

Aztergaia: beztimenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. beztidura / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

jantzia.

beztitu, bezti/beztitu, beztitzen
1 da ad. Ipar. eta naf. Jantzi. Zure arropez beztitu naiz. Besterenaz beztituz handi esperantzan, garenaz beste zerbait nahi dugu izan.
2 du ad. Ipar. eta naf. Jantzi. (nor osagarria jantzia gertatzen dena, inoiz ez janzkia). Ik. meztitu. Zure arropez beztitu dut. Biluzik dagoena beztitzea.
3 da/du ad. Ipar. eta naf. Zerbaitez apaindu edo hornitu; norbait (graziaz, boterez...) hornitu. Arbolak hosto berriez beztitzen diren bezala. Pagoz eta pinuz beztituriko oihan asko iraganen ditugu. Holako aldaera estilistikoekin beztitu behar genuke euskara. Jesus gure haragiaz estali dela, bere jainkotasunaz gu beztitzeko. Graziaz guztia beztitua. Parisko biltzarrak igorri zituen bere kideetarik bi hiri horietarat, zernahi boterez beztituak.

Esaera zaharrak

Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen.

Aztergaia: beztitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beztitu, bezti(tu), beztitzen. Ipar. eta Naf. da/du ad. 'jantzi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beztitu, bezti, beztitzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. eta GN (ik. OEH: "Palabra propia de la tradición septentrional y alto-navarra")

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zure arropez beztitu naiz

Forma baten adiera(k)

(ik. OEH) 'jantzi' (cf. Tx. Peillenen oharra), eta 'apaindu, estali, bete...'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "'hilak janztea' adiera ere aipatu beharko litzateke" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: Ukan eta izanekin erabil daiteke.

 - Erabakia: EArau (1996-03-29): iragankor eta iragangaitz joka daiteke.

beztitzaile
iz. Hilak beztitzen dituen pertsona.

Aztergaia: beztitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

beztitze
iz. Janztea.

Aztergaia: beztitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

beztu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, beztu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. belztu].

Aztergaia: beztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. belztu.

bezuza
iz. zah. g. er. Oparia. Ik. erregalu. Ama-alabentzat zeuzkaten bezuza bilduak zabaldu zituzten.
Azpisarrerak

Aztergaia: bezuza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bezuza egin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oparia, erregalua.

bezuza egin
ad.-lok. zah. g. er. Opari egin.

Aztergaia: bezuza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bezuza 19 aldiz ageri da, B-G (Altuna 2; Enb 8; Otx 3: horietan bezuzez emon 2; Erkiag Arran; BEnb NereA; A Ardi; NEtx LBB; Txill Let 2); ik. OEH argitaratuan, gainera: bezuza: RS; A Apend ('provisión'); Ayerb EEs 1917 ("con valor adv."); bezuzatu: Zink EEs 1919.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bezuza 8 aldiz jaso da, B 6, EB 2: bezuza soila 3 aldiz (Onaind 2; J. Altuna); bezuza egin 4 aldiz (ZA Zenb 2: bezuza-egin; I. Zaldua; P. Aristi); bezuzazemon behin (Euzkadi 1930).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bezuza : AB38 5 (3 'regalo', 'subvención' 1, 'provisiones' 1); HiztEn-LurE (oparia, erregalia) // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bezuza jaso dutenak: EuskHizt (oparia, erregalia); ElhHizt (regalo); HiruMila (regalo); EskolaHE (oparia); XarHizt (cadeau, gratification; v. oparia, erregalia, ikusgarria); Casve EF (cadeau); DRA (regalo, dádiva RS; II provisión A Apend); PMuj DVC (1 B regalo, dádiva, don, presente: bezuza egin = dadivar, regalar; bezuzak artu = ensuciarse, dejarse sobornar; 2 adehala, propina, yapa, añadidura: bezuza eman = yapar, añadir la yapa; 3 beneficio, gratificación; 4 B provisión, víveres, abastecimiento, abasto, acopio: B aurtengo bezuza sagarretan baukagu; eta bezuzatu (dadivar, regalar)) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

bezuzatu behin jasoa (Zink) baino erabilixeagoa denez, eta bakarra aski delakoan, hau proposatu du lantaldeak.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bezuza sarrerari dagokion azpisarrera.

bhutandar
1 adj. Bhutangoa, Bhutani dagokiona. Bhutandar dantzariak.
2 iz. Bhutango herritarra.

Aztergaia: bhutandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

bi
1 zenbtz. Bat eta bat, 2. (Dagokion izenaren ezkerrean nahiz eskuinean ezar daiteke). Bi etxe. Etxe bi. Bi begi urdin haietan. Bi gazte haiek. Gazte haiek biak. Kalearen bi aldeak. Senar-emazte biak bat eginik bizitzeko. Bi gauza dira jakintza irakastea eta jakintza aurreraraztea. Bi ordu barru. Bi haritz handiren erdian. Bi sailetan banatua. Bi aldiz, bi bider. Bi edo hiru orduz. Bi-hiru egun nahikoak ziren behar zena biltzeko. Hitz bitan esateko. Hortz biko tresna. Erreal bikoa. Bi silabako hitza. Bi mila. Bi mila eta berrehun urtetan. Azken bi mila urteotan.
2 (Dagokion izena agertzen ez dela). Gidaria eta beste biak. Biok joango gara. Biak erori ziren. Nor da, gu bion artean, etxean otso eta kanpoan uso? Bi azkenak.
3 iz. Zenbaki arrunten segidan bigarrena. Hirua dut nik bestela maiteena, eta zenbakirik eza oraino maiteago, baina aukeran, bataren eta biaren artean bia dut nahiena. Bi eta bi lau dira.
4 (Data adierazteko). Bihar, abenduak bi, nire urtebetetzea izango da. Abenduaren bian gertatu zen.
5 (Orduak adierazteko). Goizeko ordu bietan (Ipar. bi orenetan). Ordu bi eta laurdenak. Ordu biak eta laurden. Ordu bi(ak) eta laurdenetan. Ordu biak eta bostean. Ordu biak hamar gutxi(ago). Ordu biak laurden gutxi(ago)tan.
6 (Mugagabean, izenordain gisa). Ik. biga2. Bat, bi, hiru. Bat dugunean, bi nahi ditugu. Arrautza batekin ala birekin? Zer axola zait nik hitz bakar baten bitartez adierazten dudana, erdaraz batez, biz ala ehunez ematen den aditzera?

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Alferrak bi lan. Behartsuaren asteak bi ostiral. Bi etxetako txakurra, goseak jan. Jatsu eta Haltsu, biak igualtsu. Sos baten mina eta bi sosen lotura.

Aztergaia: bi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bi, bida

Euskaltzaindiaren Arauak

bi etxe; etxe bi / AS: bi-biak 1 'biak bakarrik'. 2 'biak', bien bitartean, bitan 'bi aldiz'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bi-bitara ; eta, hala onartuko balitz, bitara .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bi-biak, bien bitartean, bitan, bitariko

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

ik. Euskaltzaindiaren Gomendioak eta Erabakiak (II), 13. or.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Hau erabaki gabe dago oraindik. Era zahar eta klasikoena biga da, seguraski bigarren hitzean ere isladatua (cf. heren, laurden, bosten, seiren)" (1993-01-18)

 - [K104]: Gipuzkoan behintzat erabiltzen den bien ala biak esamoldea aipatzea interesgarri dateke (nik ez dakit oso seguru nola deklinatzen den, uste dut bien ala biak, bien ala biek, bien ala biei, eta abar)" (1994-06-28)

bi ahoko ezpata
iz. Mesederako nahiz kalterako izan daitekeen gauza, ekintza edo gertaera; espero edo nahi denaren kontrako ondorioa ekar dezakeen gauza. Sexuaren indarra bi ahoko ezpata da; batetik, liskarrak sortzen ditu, baina, bestetik, lasaitasuna ekartzen du.

Aztergaia: bi ahoko ezpata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

aho sarrerako adibide azalduak aztertzean, adibide gisa zegoen esapidea azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho eta ezpata sarreretan.

bi begietaraino sartu
ad.-lok. Zerbaitetan erabat, osoki sartu. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.
bi bitara, bi-bitara
adb. Bi biren kontra. Buruz buru, bi bitara eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak. Txapeldunorde izan zen banakakoan eta Nafarroako txapelduna bi bitara.
Loturak
bi errealeko
iz. Erreal bikoa.

Aztergaia: bi errealeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + iz. + -ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

erreal sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: bi errealeko [AS erreal sarreran]

bi hitz
iz. Hitz gutxi batzuk. Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. Gaia ez da bi hitzetan azaltzekoa.
Loturak
bi jauziz
adb. Laster batean. Handik, denborarik galdu gabe, bi jauziz joan ziren Pelloren etxera.

Aztergaia: bi jauziz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BI JAUZIZ. Rápidamente. v. JAUZI BATEAN. Denborarik galdu gabe, bi jauziz joan ziren. Zerb IxtS 62. Bi jauziz han zela. Zerb Azk 98. Bi jauziz Maiotenean zen Semark auzoko arotza. Ib. 107. (v. tbn. 103). Bi jauziz jokhatzen gütük, / Santa Graziko oihanian. Casve SGrazi 56. Bi jauziz, denak trinketean ginen behereko zolan. Larre ArtzainE 278s.

adib: jauzi2 2 iz. (Lastertasuna adierazten duten esapideetan). Jaitsi naiz jauzi batez etxeko sotora. Handik, denborarik galdu gabe, bi jauziz joan ziren Pelloren etxera.

Ez dugu aurkitu bi jauziz forma.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bi jauziz 2: Herria (“Laparra bezala beti han, pilota ezagutzen eta bi jauziz han, ederki lagundu du bere aintzineko zuraidarra.”), Marzel Etxehandi (“Zenbait egun lehenago aipu izan zen kanpalekuko buruzagi frantsesekin joanen ginela, aita abadea eta ni, Strasbourg-en gaindi Parisera, bi jauziz, auto gozo eta laster batean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da jauzi sarreran.

bi pareta
iz. Pilota-jokoan horma-bikoa. Zazpi tanto egin zituen bi pareta eta dejadekin. Bi pareta batekin bukatu zuen partida.

Aztergaia: bi pareta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. horma-biko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

pareta sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bi paretak efektuarekin.

bi plegu egin
da ad.-lok. Ipar. Makur-makur egin, konkortu. Gure alkate jauna bi plegu egina, arrunt konkortua dugu. Elizan sartzen zelarik, belar zama bizkarrean ukan balu bezala, bi plegu egin behar zen.
bi puntu
iz. Puntuazio-marka, esaldi bukaeran jartzen dena eta ondoren datorrenaren berri (hala nola zerrendatzeak, adibideak edo hitzez hitzeko aipuak) ematen duena (:).
bi-biak
1 Biak bakarrik; biok bakarrik. Bi-biak ziren buruz buru karrozan. Nonbait bi-biak heltzen bagara. Ez ziren bi-biak baizik bidearen gainean.
2 Biak. Klio eta Boroe haren ahizpa, bi-biak itsastarrak, biak urrez inguratuak, biak larru nabarrez estaliak.
Loturak

Aztergaia: bi-biak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'biak bakarrik'. 2 'biak'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. 'biak bakarrik'; 2. 'biak'

biaduktu
iz. Zubibidea. Beasaingo zatiak hiru tunel eta bi biaduktu izango ditu 1.872 metrotan.

Aztergaia: biaduktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “zubibide iz. Zubi mota, errepide edo trenbide bat sakonune baten gainetik edo beste errepide edo trenbide baten gainetik igarotzeko egiten dena. Maringo zubibidea 100 metrotik gorakoa da zenbait zatitan. Atzo ireki zuten Larreategiko zubibidearen azpitik igarotzen den GI-627 errepidea”.

LBeh (2016-10-26): biaduktu 22: Elkar, Elhuyar 2, Consumer 4, Berria 9, EiTB 4, Argia 2; biadukto 7: Consumer 2, Berria 2, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biadukto 9: Berria 7, Bernardo Atxaga, Karlos Zabala; biaduktutzarra 1, Berria; biaduktu 3: Mikel Hernandez Abaitua 2, Lopez de Arana.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bidezubi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu biaduktu, biadukto formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es viaducto / fr viaduc: Elhuyar: biaduktu, bidezubi / NolaErran: zubibide, bidezubi / Zehazki: zubibide, biadukto / Labayru: - / Adorez5000: biaduktu, bidezubi, zubibide.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Aski nazioartekoa da eta onartzekoa, euskal forma arautuarekin batera (zubibide).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘zubibidea’.

biahore
iz. Ipar. zah. Tarrapata, zalaparta.

Aztergaia: biahore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

tarrapata, zalaparta.

biaje
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, biaje-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bidaia].

Aztergaia: biaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. bidaje / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bidaje.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "biaje: bidaia da onartua, ez bidaje".

 - [E116]: "bai, XK-ak arrazoia du. Nik ere uste dut bidaia jarri behar den".

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): "OK".

biak ala biak
Biak, bata zein bestea. Ik. bi-biak. 27ra arte, bi asteburu luze daude aurretik; biak ala biak ekitaldiz beteta datoz. Akordioa lotu behar dute bi aldeek; biek ala biek onartu dute, ordea, zail izango dutela hitza betetzea.
Loturak
biak bietara
bizk. Biak; biak bakarrik. Ik. bi-biak. Bolunburuko andrea eta Armiñakoa sekulako deiadar eta zaratak eginaz zetozen biak bietara. Biek bietara gordeko zutela isileko hori.
Loturak

Aztergaia: biak bietara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIAK BIETARA. "(V), ambos a dos" y "los dos solos" PMuj. An egoan jente-artetik, biak bietara, biak... bakarrik, joan ziran. Erkiag Arran 70. Bolunburuko andrea ta Armiñakoa, sekulako didar ta zaratak egiñaz etozan biak bietara astoen galde. Ib. 56. Biak bietara gordeko ebela isileko ori, mundua mundu, izan zan aen egiunea. Erkiag BatB 99. Urrunetan dituan ondasunak diru biurtu ta aregaz batean, biak bietara egundoko garatzak egiteko. Ib. 161. (Biok biotara). Agintaritza baten biok biotara buru ditezkenean. Zait Plat 136.

biak bietara 1, Argia (“akatsik egin gabe saioa konfiantzaz hasi gura zuten, nolabait, eta elkarren kontra egin barik, biak bietara kantuan ibilita, konfiantzaz hastea lortu zuten, bai eta gainerako bertsolariei konfiantzarako bidea ematea ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biak bietara 4: Patxi Zubizarreta 3 (“Orain, biak bietara, saltoki batzuk ikustera joan dira.”), Xabier Amuriza (“Hiru bat urte aitagaz, biak bietara eginik, hogeta bategaz ezkonduko zan eta, aurrerantzean, aita-alabak eta suhin barria, Alberto Ruiz, biziko ziran Andrakan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta bizia; azpisarrera gisa jasotzekoa Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bi sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

bianda
iz. Ipar. zah. Janaria.

Aztergaia: bianda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

janaria.

biao
iz. Bazkalondoko loaldia. Ik. siesta. Denak bazkalosteko biaoa egiten ari zirela.

Aztergaia: biao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

RS; A Ardi; Or Eus; Zait Gold; And AUzta

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. siesta: biaoa egin.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

siesta (nazioartekoa da), pausa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "literaturan eta hiztegietan biagoera osoa agertzen da, eta gaur, Oñati inguruan izan ezik, literatur bideko hitz hutsa denez #mdash#ikasirikoa beraz#mdash# hobe genuke era osoan jartzea. Biao dioenak dao ere esaten baitu, dago osoaren ordez" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura gehitzea proposatu du; 'bazkalondoko lo kuluxka'. Aditza ere erantsiko lioke: biao egin, *biao bota bezalakoak uxatzeko.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Sin. siesta gehituko da.; BAgiria (2000-02-25): adibide bat gehitzea ongi ikusi da: konde jauna biaoa egiten dago. // BAgiria (2000-05-5): biaoa egiten dago ez da oso egokia eta biaoa egin du jarriko da adibide gisa.

biarriztar
1 adj. Biarrizkoa, Biarritzi dagokiona. Ik. miarriztar.
2 iz. Biarrizko herritarra.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper