50535 emaitza bilaketarentzat - [9701 - 9750] bistaratzen.

bideraezin
adj. Ezin bideratuzkoa; ezin burutuzkoa. Anton. bideragarri. Bost urte nituela konprenitu nuen nire nahia bideraezina zela.

Aztergaia: bideraezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inviable.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati erantzuten diona.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin bideratuzkoa.

bideragarri
1 adj. Bidera daitekeena; aurrera eraman edo burutu daitekeena. Energia nuklearra bideragarria ote zen? Plana erabat bideragarria da. Proiektua ekonomikoki bideragarria dela ziurtatu dute.
2 adj. biol. Garatzeko edo bizitzeko gai dena. Ehun puska horretatik hogei bat obulu bideragarri lortu ditu medikuak.

Aztergaia: bideragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: viable

bideragarritasun
iz. Bideragarria denaren nolakotasuna. Lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna mantentzeko lanean jarraituko du langileen batzordeak. Diputatuak onartu du ez duela Pasaiako kanpo porturako bideragarritasun planik. Bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena.

Aztergaia: bideragarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: viabilidad

bideraketa
iz. Bideratzea.

Aztergaia: bideraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideraketa (eta pedagogi bideraketa 1) 6: I. Uribe ("Dirudienez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oztaran errekaren zati baten bideraketa estalia burutzen ari zela-eta, alzairuzko urodi bat zegoela ikusi da"), EHAA 1989 eta 1992 ("Kontuan hartu behar da, ekainaren 15eko 10/1987 Legeak gas erregaiak kanalizazio bidez hornitzeko iharduketak onura publikotzat deklaratu zituela, baita horniketa horri buruzko ekoizketa, bideraketa eta banaketari buruzkoak ere", "irakaslegoari, irakaskuntzarako eta kirolerako instalakuntzei, pedagogi bideraketari eta osagarrizko gainerako zerbitzu [sic] dagokienez..." #mdash# instrumentalización pedagógica), M. Gartzia ("Telefono erotikoen erabilera, edota aldizkari eta bideo pornoena, ez da kritikagarria baina sexualitatearen bideraketa komertziala ekar lezake"), N. Gonzalez ("hitzegiteko espazio bat sortzen denean, komunikazioa eta sortu daitezkeen arazoen bideraketa bereziki zaindu behar dira"), Ingurugiro 1998 ("Gauza berbera gertatzen da bideraketekin; uraren bidea oztopatzen ez dutenez, urak, ibaian behera doan heinean gero eta abiadura handiagoa hartzen du"); desbideraketa 10: N. Balluerka ("Desbideraketak aberrazio gisa kontsideraturik egongo lirateke"), A. Aldezabal ("Zonalde honetara Oñatitik Arantzazura doan errepide berberetik iris daiteke, Araotz herrira daraman desbideraketa hartuz"), J.M. Barandiaran ("Sinkrotroi-erradiazioa magnetoen bidez elektroi edo positroi oso arinen desbideraketak sorturikoa da"), Kalkulua 2 ("Balezta batean karga baten oszilazioak aztertuz, oreka-posizioarekiko y desbideraketaren formula denboraren funtzio bezala lortzen dugu", "Honekin desbideraketa gehitzen duten t-ren balioak zeintzuk diren etab. ikus dezakegu"), BAO 1992 ("Ekialdean: Gernikatik Lekeitiorako 6.212. eskualde errepidea, Santimamiñeko Kobetaraino, Baselizaraino, doan desbideraketa, San Migel Gailurreko maldak..."), J.K. Igerabide ("eguneroko giroan era jakin batean garatuz joango litzatekeen gauza [...] ezustean beste bide batetik bideratzen da. Desbideraketa horrek sortzen duen zuloa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta ezuste eta zorabio handiagoa sortzen da haurrarengan, orduan eta zorrozkiago akuilatzen da irudimena"), P. Aristi ("Frantziskaren helburuetan azarearen esku dirudien desbideraketa honen ondoren, ezer gutxi dakigu beraz ia berrogeita lau urtez"), J.A. Urbeltz ("kantineren "desbideraketa" bat "majorette"ak izan daitezke"), Ana Irigoien (""Gorroto dut surrealismoa. Arte burgesaren adierazpen gainbeherakoa iruditzen zait, jendeak artistarengandik hartzea espero duen artearen desbideraketa" idatzi zion 1952an Antonio Rodriguez adiskideari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideraketa : AB50 1 ('encauzamiento'), HiztEn (bideratzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 2 (Informat. 'encaminamiento, asignación de ruta; acheminement, routage; routing'; bideraketa moldatzaile, bide-erakusketa adaptatzaile sinonimoarekin); desbideraketa : HiztEn ("1 desbideratzearen ekintza eta ondorioa; 2 Hizkl. jatorri edo zentzu bereko bi elementu desberdinak dituzten bi hizkuntz egoera [...] desberdinen artean gertatu den fenomenoa"; eta AS hauek: desbideraketa aritmetiko edo absolutu, desbideraketa tipiko edo estandar), LurE (desbideratzea) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bideraketa : HiruMila (encauzamiento); desbideraketa : HiruMila (desviación), EskolaHE (desbideratzea) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

ongi eratuak dira, eta erabiliak, -keta, -pen, -tze osaerakoak, eta (lantaldearen ustez, batasuna egiteko egokiena -tze osaerakoa den arren) hirurak proposatzen dira, erabilerak argi dezan horien arteko lehia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

biderapen
iz. Bideratzea.

Aztergaia: biderapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. s.u. bideraketa, bideratzaile dagokien informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez biderapen , biderakuntza, bideratzaile formarik, ez bideratze izen-banaketakorik. Ik. bideratze aditz-banaketako 2: Harb ("Hugenautak, paganoak eta infidel guziak eliza sainduan ezar itzatzu bere salbamenduko bideratzea gatik eta zure sehitzea gatik"), Mb IArg I ("Munduko arrotantz ta ondasundi guzien ezer-eza ekusi ta orien bidez egiñaz ongi damuturik berriz ez orien bideratzea, ta artako bein ta berriz ta askotan gogoan artzea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideraketa 6 (cf. supra); biderakuntza 1, BalioUrritu 1984 ("Legeak aurrikusten dituen aldizkako prestazio ekonomikoen biderakuntza eta ematea"); biderapen 7: EHAA 1985-1992 bitartekoak 6 (adib.: "Indarrean dauden legeen arauera Udalei dagozkien biderapenetarako agintepideen kaltetan gabe"), ZerbGidaliburua 1989 ("lurralde barneko espedienteen biderapena"); bideratze (eta ur bideratze) 4: A. Eizagirre ("Adierazpen sozial horien bideratze, arautze, antolatze eta erakundetzearen garaia dugu"), Ttipi-ttapa 1995 (izenburu gisa: "Ur bideratzea"), EuropaBI ("Erkidegoak, halaber, helburu horiek lortzen lagunduko du, egiturak helburu dituzten funtsekin egindako jardueren bidez [Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsa, "Bideratze" saila]"), GAO 1998 ("Herri ibilgua eta berorren bideratze, babes eta zerbitzurako elementuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideraketa : cf. supra; biderapen : AB50 38, Euskalterm 1 (kanalizazio sinonimoarekin); bideratze : AB50 2, LurE (Bideratu aditzaren aditz izena), Euskalterm 4 (hauetan b.-taula, gaiak b., urte anitzeko b.-programa) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bideraketa : cf. supra; biderakuntza : HiruMila (tramitación, encauzamiento), Casve EF (gestion, négociation); biderapen : HiruMila (1 encauzamiento; 2 trámite; 3 dirección, orientación), Casve EF (1 gestion, négociation; 2 orientation); bideratze : EuskHizt (bideratu ad.-aren aditz izena), HiruMila (1 acción de encaminarse, guiar; 2 acción de procurar; 3 acción de venirle a uno/a), PMuj DVC (orientación, encaminadura) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bideratu, bidera/bideratu, bideratzen
1 da/du ad. Bidera bihurtu; gidatu. Saihestua zebilen ardia bideratu baitzen. Zuk bideratzen dituzu giza urratsak. Ondo esanaz bideratu zuen onera. Azkenean, bideratu ziren gauzak. Eztabaida bideratzeko.
2 da ad. Abiatu. Etxera bideratu ziren. Doneztebeko jendea utzita bideratu ziren.
3 du ad. Helburu batera zuzendu. Indar barreiatuak bideratzeko. Garrantzitsuena guretzat, beti bezala, sentimenduak eta emozioak bideratzea da.

Aztergaia: bideratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bideratu, bidera(tu), bideratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bideratu, bidera, bideratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bideratu: 1.bidera ekarri (zuzendu) 2. bidea erakutsi (hezi) 3 erdietsi'.

 - [E116]: 'uste dut beste arazo batzuetan sartzen garela hitz hauen definizioa eman nahi baldin badugu. Hori beste hiztegi mota bat da, ez egiten ari garen hau. Gutxi gorabehera denok dakigu zer den bideratu, eta holakoetan ez dugu adierazten esanahia. Noizbait beste hiztegi hori ere egin beharko da, baina ez dut uste itzuli hau den unea, beste lan bat baita hori. Nik oraingoz utziko nuke hau zehaztasunik eman gabe (gainera, baditu esanahi gehiago ere). Zegoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

bideratzaile
1 iz. Zerbait bideratzen duen pertsona. Auzi konpontzaile ez izateaz gainera, auziak konponbidean sartzeko zirikatzaile, bultzatzaile, bideratzaile eta antolatzaile izateko erantzukizuna ere ez zuen bere gain hartu. Esprint-bideratzailerik gabe jardun zuen irabazleak.
2 iz. inform. Sare bateko ordenagailuen artean informazioa bideratzen duen gailua. Ik. router. Irudian 6 bezero agertzen dira, hiru B2 bideratzaileari lotuta, eta beste hiru B3 bideratzailearekin konektatuta.

Aztergaia: bideratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bideratzaile 3: K. Mujika ("Elkartea eta Mintegia izan ziren moda haren euskarri eta bideratzaile sendo, eta geroago ikusiko dugunez lortu ahal izan zuten maila zientifikoak ez zien ezeren enbidirik Europako beste leku aurrerakoienekoei"), M. Amas ("Haren ustez, entzulearen bihotz-barneko ulerkera igarmen-mailako bat omen zen, maiz asko, baieztapenaren bideratzaile benetakoa"), Ararteko ("Baina sarrera arrazoiak eta zerbitzu bideratzaileak jasotzeko orduan, erakunde bakoitzak bere sailkapena erabiltzen duenez gero, sailkapenak multzoka elkartu dira"); lanbideratzaile ere jaso da, HezSaila Txostena 1994 ("Azkenik, aukerako jakintzagaiak Batxilergoaren izaera desberdinkatzailea eta lanbideratzailearen erantzuna dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bideratzaile : AB38 1 (encaminador) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bideratzaile : ElhHizt (1 que encamina, que lleva a, que encauza, que canaliza; 2 Zuz. instructor, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bideratze
iz. bideratu aditzari dagokion ekintza; zerbaiti bidea egitea. Ibaiaren bideratze lanen hasiera datorren urtean izango da.

Aztergaia: bideratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-pen.

biderkadura
iz. mat. Biderketaren emaitza. Zatidura hau zatitzailearekin biderkatzen da eta biderkadura zatikizunari kentzen zaio.

Aztergaia: biderkadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderkagai
iz. mat. Biderkatzen diren ataletako bakoitza. Biderketa batean biderkagai bat, bestea aldatu gabe, handitzen denean, zer gertatzen da biderkadurarekin?

Aztergaia: biderkagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

biderkagai, faktore: bi zenbakiren biderkagai komunak, bi zenbakiren faktore komunak; biderkagaien ordena, faktoreen ordena

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderkakizun
iz. mat. Biderketan, beste batez (biderkatzaileaz) biderkatu behar den atala edo zenbakia. Biderkakizuna zenbat aldiz errepikatu behar dugun esango digu biderkatzaileak.

Aztergaia: biderkakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderkatu, biderka, biderkatzen
du ad. mat. Aipatzen diren bi zenbakien biderketa egin. Zazpi laurekin biderkatu.

Aztergaia: biderkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biderkatu, biderka, biderkatzen. du ad. Mat.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biderkatu, biderka, biderkatzen

biderkatzaile
1 iz. mat. Biderketan, beste bat (biderkakizuna) biderkatzen duen atala edo zenbakia.
2 iz. Zerbait hainbat bider handiago egiten duena. Abiadura-biderkatzailea.

Aztergaia: biderkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
biderketa
iz. mat. Oinarrizko eragiketetako bat, a eta b zenbakien edo atalen bidez beste bat lortzea helburutzat duena, a bere buruarekin b aldiz batuz. 3 eta 7ren biderketak 21 ematen du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biderketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

biderketa egin
du ad.-lok. Matematikan, biderketak egiten ikasteko, batuketak egiten jakin behar da lehenik. Bi zenbakiren biderketa egin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: biderketa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta pluraleko adibideak jaso.

biderrez
1 adb. bizk. Bider. (Zenbatzaile baten eskuinean). Batek badaki zenbat biderrez esango zizkidan berba hauek!
2 adb. bizk. (Ordinal baten eskuinean). Lehenengo biderrez autoan ibili nintzen, Fatigas esaten zioten traste zahar batean.
Loturak

Aztergaia: biderrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIDERREZ. (Dos, tres, tantas, etc.) veces. Zenbat biderrez baliatzen da / etsaia ire mingañaz. Cb OC I 395s. Batek badaki zenbat biderrez esango eustazan don Pernando eritxon maixu arek onoko berba oneik. Bilbao IpuiB 149. Urte guztian ez dot uste amar biderrez maixuak eskolan ikusi ebazanik. Ib. 159. Iru-lau biderrez egingo eben au. Ib. 275. Baiña, seme, eztautsut esan amazortzi milla biderrez ez esateko ainbeste? EgutAr 3-11-1959 (ap. DRA). Zenbat biderrez akordatzen naz / begiraturik jaietan. FEtxeb 95. (Con -ago). Bañan alare zuk uste alako milla biderrez aundiyago da zuganako nik sentitzen detan naitasuna. Bil 156.

biderrez 12: Deia 3, Berria 5, EiTB, Jakin, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biderrez 19: Berria (“Gure arazoak deuko erroa oso sakona, txistea egin leike baina gurea ez da ez broma, zenbat biderrez jo dogun jakin arren zuzen horma”), Sonia Gonzalez 7 (“Ez, lehenengo biderrez etorri naiz, eta azkenengoz”), Edorta Jimenez 5 (“Halaxe aditu nuen katukia jateko barruak ukan zituen baten berri nire bizi guztian lehenengo biderrez”), Unai Iturriaga 2, Hasier Etxeberria 2, Urtzi Urrutikoetxea, Patxi Zubizarreta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta bizkaieraren eremu zabal batean oso bizirik. Azpisarrera gisa jasotzekoa da Bizk. markarekin

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bider sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

bidertu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, bidertu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. biderkatu].

Aztergaia: bidertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

cf. ap. Añ GGero jasotako bibidertu 5 (adib., "Alangoari urtetik urtera zorra azi, anditu, eransi ta geituten jako; ta are geiago, baldin denpora luzeaz badago bibidertuten jako; ta orduan ezta errazago pagatzen" #mdash# Ax: doblatu; "Bekatu egiteaz moropilloak bibidertuten dozuz" #mdash# Ax: doblatu; "orain neke-pena bibidertuak artuten doguzanean" #mdash# Ax: desplazer dobleak); eun bidertu 1, ("Baldin itxiten badozuz kanpoko atsegiñak, lurreko gauzak, gorputzeko olgurak, emongo jatzuzan arima barrukoak izango dira eun biderturik geiagotuak, askotuak, andiagoak, gozoagoak" #mdash# Ax: ehunetan... handiagoak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidertu (eta bidartu 1) 4: Zubk ("Agindua beteten ez dabenak, lenengo aldian 80 errialeko isuna ordainduko dabe eta ordaindu ezin ba dabe, ille biko kartzela; bigarrenean zigor ori bidartu egingo da eta irugarrenean kartzela denbora urte bikoa izango da"), J.M. Iraolagoitia ("Kopuru hau 4 aldiz bidertu da"), F. Bidart ("Eskakizun horiek irabazten baditugu, Hegoaldeko Euskal Autonomi Elkarte eta Nafarroarekin Iparraldeak bere harremanak ofizialki bidertzen indartzen ahalko ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bidertegi : AB38 1 ('tabla de multiplicar'); bidertu : DFrec 2 (Saioka/5: "makinak azken batzez gizonaren indarra bidertzeko tresna batzu dira", "horregatik bidertu egin behar du indarra"), AB38 6 ('multiplicar' 5, eta hamarrekin bidertu 1: 'multiplicador por diez'), AB50 1 ('multiplicar'); bidertzaile : AB38 1 ('multiplicador'), AB50 6 (hauetan 2 telebista b.) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidertu : EuskHizt (aldaera gisa, s.u. biderkatu), HiruMila (ik. biderkatu), PMuj DVC (multiplicar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. biderkatu.

bidesari
1 iz. Bide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den diru kopurua. Bidesaririk jartzen ez bada, kamioi guztiek N-1 errepidetik ibiltzen jarraituko dutela. Urtarriletik aurrera, A-8 autobideko bidesarien prezioa % 2,32 igoko da.
2 iz. Onuragarria gertatzen den zerbait lortzeagatik edo izateagatik egin behar den aparteko ahalegina, galdu behar den gauza edo onartu behar den ondorio txarra. Jokalari historikoetako baten semea izatearen bidesaria da hori.

Aztergaia: bidesari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "péage [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [bide-sari] falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): sartuko da.

bidesaria ordaindu
1 du ad.-lok. Errepide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den saria ordaindu. Kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute N-1 errepidea erabiltzeko.
2 du ad.-lok. Onuragarria gertatzen den zerbait lortzeagatik edo izateagatik, beste zerbaitetan galtzen atera. Alderdiak hainbat bidesari ordaindu behar izan ditu gobernuan egoteagatik. Itsasoak dena eskaintzen du, bere handitasun osoa, baina badu ordaindu beharreko bidesaria ere: tarteka haserretu egiten da. Eraikiz joan garen bizimoduak berezkoa du hondakinak nonahi eta nolanahi sortzea; aurrerapenagatik ordaindu beharreko bidesaria omen.

Aztergaia: bidesaria ordaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz. bidesari sarreran ere adierak bereizi (irudizkoa falta da).

bidet
iz. Oinarri baten gainean finkatzen den eta txorrotaz hornitua den garbiketa-ontzi baxua, bertan eserita garbiketa pertsonalerako erabiltzen dena. 2 zenbakiko gela, bideta duen hori, gordetzen diote lehen solairuan.

Aztergaia: bidet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "bideta = bidet".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-t.

bidetik atera
1 da ad.-lok. Bidea edo errepidea alde batera utzi, desbideratu. Ik. bidetik irten 1. Kamioia bidetik atera eta irauli egin da. Bi mendizaleak bizirik ikusi zituen azken lekukoak uste du bidetik atera eta galdu egin zirela.
2 da ad.-lok. Helburu bat lortzeko ezarritako moldea alde batera utzi. Bazirudien Raulek, bere anaia Fidelek ezarritako bidetik atera gabe, erreforma txiki horiek egingo zituela, baina igaro dira bi urte eta ez da deus aldatu.

Aztergaia: bidetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

bidetik irten
1 da ad.-lok. Bidea edo errepidea alde batera utzi, desbideratu. Ik. bidetik atera 1. Itsasondo parean ibilgailu bat bidetik irten zen eta gidaria arin zauritu zen. Gidatzen zuen autoa bidetik irten eta irauli egin da.
2 da ad.-lok. Helburu bat lortzeko era edo moldea jarraitzeari utzi. Atxiloketek ez dute gure bidetik irtetea eragingo.

Aztergaia: bidetik irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da irudizko adiera ere baduelako.

bidetik jarraitu
du ad.-lok. Bakoitzak bere bidetik jarraitzea izango da onena. Hartutako bidetik jarraituko duela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidetik jarraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bidetik joan
da ad.-lok. Eskertuko nizueke etorritako bidetik joatea. Lasai doa bere bidetik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bidetik joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

bidexendra
iz. naf. Bidezidorra. Bidexendra baten bazterrean, pago baten oinean.

Aztergaia: bidexendra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Naf. 'bidezidorra'.

bidexka
iz. Bide meharra, bidezidorra. Etxerako bidexka. Ardi bidexken artetik. Errepide horretan bide eta bidexka askok baitute hasiera.

Aztergaia: bidexka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "bideska?"" (1994-08-02)

bidez
1 postpos. -en bitartez. (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. Irrati bidez emana.
2 adb. Bidetik, bideetan barrena. (ibili, joan... aditzekin). Hainbeste soineko bitxidunez, astegun buruzurian bidez zabiltzala. Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz.
3 adb. Bidenabar. Bidez ikusiko dugu geure adiskidea.
4 adb. Arrazoiz. Apaizen bat ikusten baduzu lizunkeriatan dabilela, harritzen zara, eta bidez. Bidez eta legez. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit.
Loturak

Aztergaia: bidez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena. (2021-10-19)

bidez bide
adb. Bideetan barrena. Zarautza bidez bide zihoazela. Gehienetan bidez bide ibiltzen ziren. Bidez bide zihoan asto bat. Herriz herri eta bidez bide.
Loturak

Aztergaia: bidez bide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bidezabal
iz. Errepidea. Zumarragatik Ormaiztegira doan bidezabalaren ondoan.

Aztergaia: bidezabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zabal.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errepidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bidezabal: ikus gorago bideberri-rako esandakoa".

 - [E116]: "ikus gorago esandakoa".

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): "OK".

bidezain
iz. Bide zati baten ardura duen peoia, bide konpontzailea. Ik. kaminero; kantonier. Olatzan bidezainentzat zegoen txabola batean sartu zuten.

Aztergaia: bidezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bidezaingo
iz. Bidezainaren lanbidea.

Aztergaia: bidezaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidezaingo (eta bidezaingo ertzaintza 1) 4: AdminLan (zerrenda batean, "brigada mugikorra / brigada mugikor berezia / bidezaingo ertzaintza / komisaldegi argiketak"), EHAA 1993 3 (adib., "Puntuak: [...] SOS-Deiak: 0'05; Argiketak: 0'05; Bidezaingoa: 0'05").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidezaingo : HiruMila (seguridad viaria), PMuj DVC (inspección de tráfico) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta hori erabiltzen da (eta ez, adibidez, -zaintza osaerakoa).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

bidezidor
iz. Mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzakoa. Soro-ertzeko bidezidorretik. Bidezidor honetatik hartu du. || Mistikaren bidezidor ilunenetan barrena.

Aztergaia: bidezidor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bide-zidor : Kk AB I; Erkiag Arran; Akes Ipiñ; EgutAr 8-9-1959; bide-txigor : It Fab; LE Urt; Izt C; Ur Mt 3; Otag EE 1881b; Otag EE 1882c; Etxeg EE 1884a; Otag EE 1884b; EEs 1915; Inzag Y 1933; TAg GaGo; TAg Uzt; Zait Sof; Etxde JJ; Anab Poli; Txill Let; bide-zior : A BeinB; Ag EE; Sabiag Y 1934; bide-zihor : Arti MaldanB; bide-xigor : Volt; ES; A. Arzac EE; Goen Y 1934; Berron Kijote; bide-xidor : Ax; SP Imit IV 18; SP Phil; Lander RIEV 1908; bide-txidor : It Fab; bide-txingor : Etxba Eib; bide-txior : Arr EE 1885b; Apaol; Zink Crit; EEs 1921; Lek EunD; Bilbao IpuiB; Zait Plat; Onaind in Gazt MusIx; Ibiñ Virgil; Izt C; bide-txiur : TAg Uzt; SM Olerti 1959; EgutAr 8-9-1959; bide-xiur : Bv AsL; bide-zigor : Astar II; Or Aitork; Ag G; Mde HaurB; bide-txur : EEs 1921; Or Poem; Or Aitork

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidezidor da forma nagusia, 16 ager.ekin (B 2, G 4, EB-EgAs 10); bidetxigor forma 6 aldiz agertu da (3 G, 3 EB-EgAs) eta zidor 5 aldiz (B, G, EB). IEko testuetan ez da inoiz agertu.

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa
bidezki
adb. Bidez, bidezko denaren arabera. Gu geu izateaz ez gaitezela lotsa, baizik bidezki harro.

Aztergaia: bidezki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bidezko1
iz. Bidaztia, erromesa. Aldapa gogor eta luzeak aurkitzen direla zeruko bidean, eta bidezkoa una daitekeela. Edozein bidezkori laster igartzen zion dirurik bazuen ala ez. Mundu hau bidezkoen ostatua da. Compostelara otoitz egitera doazen bidezkoak. Inor gutxirentzat ziren antzina urrutiko bidaiak, bidezkoak nonahi aurkitzen zituen arrisku galgarriak zirela bide. || Mirari handiak egin zituen Jainkoak israeldarren bidezko joate honetan.
bidezko2
1 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Bidezko eskakizunak. Bidezko ala bidegabeko gauza den jakiteko. Ez da bidezko indartsuak xumea oinperatzea. Egoki eta bidezko da. Kultura gaietan hartzaile garenez gero, bidezko da hiztegian ere hartzaile eta zordun agertzea. Asmo zuzen bidezkoak. Omenaldi bidezko eta are beharrezkoa. Bidezkoa, edo behinik behin egokia. Nik bidezkotzat joko nuke erdaratiko hitzetan v gordetzea. Guztien iritzia jasotzea litzateke bidezkoen. Bidezko al da Zesarri zerga ematea?
2 adj. Legezkoa. Ene ezkontza, isilekoa izan arren, bidezkoa da; emaztea bidezkoa dut, bidezkoa semea.
Azpisarrerak
bidezkotasun
iz. Bidezkoa edo zuzena denaren nolakotasuna. Zuzenbidearen bidezkotasunean sinetsi nahi dut.

Aztergaia: bidezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bidezkotu, bidezko/bidezkotu, bidezkotzen
du ad. Zerbait bidezko bihurtu. Erdaraz ari beharra bidezkotzeko asmatzen ditugun gauza guztiak maratila huts direla, eta ez arrazoi.

Aztergaia: bidezkotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati dagokiona.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bidezko(tu), bidezkotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

bidimentsional
adj. Bi dimentsiokoa. Pantailan agertzen dena irudi bidimentsional bat besterik ez da.

Aztergaia: bidimentsional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ondoan bi dimentsioko, dimentsio biko ere erants daiteke'.

 - [E115]: 'bidimentsional: sin. Dimentsiobiko'.

 - [E116]: 'bat nator biak onartzeko, baina bereiz idatzirik, TXPk dioen gisa: bi dimentsioko, dimentsio biko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK (ikusi non sartzen den)'.

bidoi
iz. Edukiera handiko metalezko ontzi hermetikoa, isurkariak garraiatu edo gordetzeko erabiltzen dena eta gehienetan zilindrikoa dena. Garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak. Banekien etxe zaharraren azpiko sotoan sei bidoi gasolina zeudela ezkutaturik.

Aztergaia: bidoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bidoi 21: Lab SuEm; bidon eta bidun bana: Larz Iru ("Bidona kendu nahi dio", "Edaten du bidun batetik"); bidu 1: Xarlem ("Dezogün büria mutz / mutz jaunak eramaiteko, / biduan duan balsamana / zureki eramaiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bidoi 3 aldiz agertu da (J. Azpiroz, A. Sarriegi eta Egin 1989) eta bidoikadaka behin (Agur 1974: "arrolioa goian geratu dala, zergaitik "bidoi"kadaka gure ura saldu ez?"); bidon behin, arte-obra baten izen gisa (A. Arkotxa: "objetoa mundu oso baten sinbolo bilakatzen bait da #mdash# ikus Clararen Bidona 1985 edo Concha-ko hondartza 1986").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bidoi : DFrec 1; AB38 4; AB50 2; HiztEn; LurE; Euskalterm 3 (bidón eta garrafa itzuliak).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bidoi : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FB, Casve EF (+ bidu), PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko bidón / bidon formen ordainak beste hiztegietan: bidoi : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FB (+ poto); bidun : XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB; untzi : XarHizt, Casve FE. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es bidón; fr (DLLF): bidon; it (S. Carbonell): bidone; ca (DCC): bidó; en (Collins): drum; de (Langenscheidts): Behälter, Kanister.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bidrio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bidrio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beira; berina].

Aztergaia: bidrio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. beira.

bidutzi
iz. g. er. Munstroa. Ehun beso eta ehun buruko bidutzi izugarria.

Aztergaia: bidutzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

munstroa.

bieira
iz. Itsas moluskua, jateko ona, Galizian oso ugaria dena eta maskorra, alde batetik zapala eta bestetik sakona, Donejakue bideko erromesen ezaugarri dena (Pectinacea ord.). Ik. erromes maskor. Ostrak, txirlak, lanpernak, otarrainak, txangurruak, nekorak, zigalak edo bieirak gustura hartuko ditu gure ahoak.

Aztergaia: bieira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bieira 8: Berria (“Lupia, azpizuna, bieirak. Prezio horretatik gora, nahi beste aukeratu eta dastatzeko aukera dago”), EiTB 7 (“itsasoaren giroa daukan bieira eta marrubi txupitoa arrosa usainarekin”, “Ostrak, txirlak, txangurrua, bieira freskoak parrillan, etab”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu bieira formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vieira / fr coquille Saint-Jacques: Elhuyar: bieira, erromes-maskor / Nolaerran: bieira, erromes maskor / Zehazki: erromes maskor / Labayru: bieira, erromes-maskor / Adorez5000: beira (Zool.); erromes-maskor.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da erromes(-)maskor sinonimoarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Pareko edo/eta ordezko egokia

Sin. erromes(-)maskor.

biela
iz. teknol. Makina baten pieza, atzera-aurrerako higidura lerro-zuzen bat biraketa-higidura bihurtzen duena edo biraketa-higidura bat atzera-aurrerako higidura bihurtzen duena.

Aztergaia: biela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biela 2: J. Gonzalez ("Kasu gehienetan, forjaz, gero mekanizatuak izango diren piezak erdiesten dira: birabarki, buloi, biela, e.a. bezelakoak"); MarrazTekn ("Doikuntz mota hauek, txabeta gabeko bihurdura-momentuzko transmisioetan, brontzezko koroatan, gurpil helikoidaletan, bieletan, eta abarretan erabiltzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biela : DFrec 2 (horietan bielako torlojo 1); AB38 8 (horietan lerradurazko biela 'biela de colisa' 1); HiztEn (+ akoplamendu-biela #mdash# AS); LurE; Euskalterm 6 (horietan biela biradera 'biela-manivela' 1; biela-buru 'cabeza de biela' 2; biela-oin 'pie de biela' 1) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako informazioa: biela : ElhHizt (+ akoplamendu-biela adib. gisa); HiruMila; EskolaHE; PMuj DVC; beso : XarHizt; Casve FE; HaizeG FB // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; T-L LFB; Lh DBF; DRA; PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): bielle; it (S. Carbonell): biella (braccio); ca (DCC): biela; en (Collins): a) connecting rod; b) leg; de (Langenscheidts): Pleuel(stange); Tretkurbel.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Autom.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bielorrusiar
1 adj. Bielorrusiakoa, Bielorrusiari dagokiona. Bielorrusiar jokalariak.
2 iz. Bielorrusiako herritarra.

Aztergaia: bielorrusiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bielorrusiar (herritarra).

bielorrusiera
iz. Bielorrusian mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: bielorrusiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bielorrusiera (hizkuntza).

bien bitartean
adb. Bitarteko denboran. Ik. bizkitartean. Itxaropena genuen bien bitartean gauzak konponduko zirela. Bien bitartean Euskaltzaindiari dagokio egiteko hori betetzea.
Loturak

Aztergaia: bien bitartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bien bitartean : Apaol; EusJok; Eguzk RIEV 1927; TAg Uzt; Bilbao IpuiB; Arti Tobera; Erkiag BatB; Uzt Sas; Balad 230; binbitartean : SMitx Aranz; Sorarrain Elezar; Ibiñ Virgil; Azurm HitzB

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sarrera kentzekoa da bi sarreraren azpisarrera gisa baitago

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bi aldiz ageri denez, bigarrena kendu egingo da.

bienabenturantza
iz. Heg. zah. Zorionbidea, dohatsutasuna.

Aztergaia: bienabenturantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

zorionbidea, dohatsutasuna.

bienal
iz. Bi urtean behin gertatzen den ekitaldia. Ik. biurteko. Antolatzen dira gitarrari eta eskusoinuari eskainitako asteak eta eskulturaren eta zeramika artistikoaren bienalak.

Aztergaia: bienal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEHn ez EEBSn.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bienal : HiztEn (1 bi urtetik behin gertatzen dena / 2 bi urte irauten duena / 3 bi urtez behin egiten den erakusketa, lehiaketa, etab.), Euskalterm 2 (bat biurteko sinonimoarekin, eta bestea biurteroko sinonimoarekin, eta eskultura-bienal, pintura-bienal) // 'bienal' itzulitako besteak: biurteko : Euskalterm 2 (biurteko plan arrunt, biurteko egitasmo arrunt); biurteroko : Euskalterm 1 (lehen sektoreko biurteroko bigarren feria) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: bienal : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bienal / biennal(e) formen ordainak: bi urtetarikako : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF // eta besteak: HiruMila: bi urteko, biurtekari // ElhHizt: 1 bi urteko; 2 bi urtez behingo; (argitalpenez) biurtekari; 3 (bot.) bienal, bi urtez behingo; 4 bienal (erakusketa, etab.ez) // XarHizt: biurtekari // Casve FE: biurtetariko // T-L LBF: bi urtheko // PMuj DCV: 1 (de cada dos años) bi-urteroko; 2 (de dos años) bi-urteko, urtebiko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): biennal / biennale; it (S. Carbonell): biennale; ca (DCC): biennal; en (Collins): biennial / biennial exhibition, biennial show; de (Langenscheidts): zweijährig; zweijährlich / Biennale.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bienal: sinonimo gisa erantsi: urtebikoa, biurterokoa'.

 - [E116]: 'bai, konforme, geroago inork ere oharrik egin gabe 'biurteko sin. bienal' onartu baitugu dagoeneko. Beraz, urtebiko eta biurteko dira onartu behar direnak (erabili izan diren beste batzuk, aski bakanka: 'biurteroko', 'bi urtetariko', 'biurtekari', 'bi urtez behingo...)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'ez aipatu'.

biera
iz. Ipar. Garagardoa.

Aztergaia: biera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. garagardo / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartzekoak dira, euskal ordaina jakinarazteko

zerbeza formari eskainitako trataera dagokio.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. garagardo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bierarteko
adj. Ipar. Artekoa, bitartekoa. Etxe ttipiak edo bierartekoak.

Aztergaia: bierarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlg. Ipar. 'artekoa, bitartekoa'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper