50535 emaitza bilaketarentzat - [9751 - 9800] bistaratzen.

bietara
adb. Aipatu diren bi eretan. Hasieran, euskaraz hasi ginen erabat, baina orain bietara egiten dugu.
Loturak

Aztergaia: bietara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIETARA. De las dos maneras. Cf. BITARA. Goi-Batzordea osoka eta sailka jardungo da: bietara alegia. EAEg 4-12-1936, 455. Kalte egin-naia (etsaiak etsaiari, urruñaz edo iraiñez edo bietara, bietara ere apenez). Or Aitork 67. Bietara konforme. SM Zirik 89. Euskeraz eta erderaz, bietara idazten dau. Alzola Atalak 124. Mariak esan zidan, al banuan, naiago zuala jersei gabe, alkandora utsarekin txamarra jantzita ikustea. Bietara probak egin genituan, azkenean gabe erabaki zuten. JAzpiroz 190s. Ango mendi-kamioak astindu nituan, bein bera eta bein gora, bietara. Albeniz 146. Etxepare edo Etxapare, bietara ipini baitzuen berak deitura euskaraz. MIH 281.

adib: erabat 1 adb. Osoki, guztiz. Ik. arras. Erabat ezinezkoa. Erabat itsu ez denak. Baldintza guztiak erabat bete. Erabat utzi. Erabat eta alde guztiz. Hasieran, euskaraz hasi ginen erabat, baina orain bietara egiten dugu. Zeharo eta erabat gal dezakeela.

bietara 50: Aizu 5 (“Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara”), Deia 2 (“nik bietara egiten dut”), Elkar, Consumer 7 (adib.: “Praktikan, ordea, hitza bietara erabiltzen da”), Berria 9, EiTB 2, Jakin 7, Karmel, Argia 14, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bietara 25: Berria 6, Patxi Zubizarreta 4 (“Biak bietara ibili zirela”), Pello Zabala (“bietara ageri ohi da”), Karlos Linazasoro 2 (“Gizon gisa eta zaldi gisa; bietara”), Iñaki Segurola (“bietara galdegiten baitzen teologo zaharrek”), Koldo Izagirre (“bietara har liteke”), Asisko Frantzizko, Jose Antonio Mujika, Joxerra Garzia, Jasone Osoro, Xabier Amuriza, Juan Garzia, Iñigo Aranbarri, Pablo Sastre, Bernardo Atxaga, Joxe Azurmendi.

Bestelakoak

Ik. bitara.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bi sarreran ere.

bifido
adj. biol. Zenbait organoz mintzatuz, muturretako bat bi zati edo puntatan banatua duena.
Azpisarrerak

Aztergaia: bifido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

mizto bikoitz aztertzean proposatua. Nazioarteko forma da eta jasotzekoa.

bifokal
adj. Leiarrez mintzatuz, bi foku dituena, bata urrutirakoa eta bestea hurbilekoa; betaurrekoez mintzatuz, leiar bifokalak dituena. Ik. progresibo 2. Presbizia konpontzeko, betaurreko bifokalak edo progresiboak jarri behar izaten dira.

Aztergaia: bifokal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean eta OEH argitaratuan aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bifokal EB 3 (P. Añorga: "Don Saturninok ere berehala probatu zituen Antioju Bifokalak eta berdin gaineratu zuen, bere neurri-neurriko Kristal Bifokalak zirela haiek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bifokal : AB50 2 (beira bifocal barne), Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn-LurE // Ordaina: fokubiko: Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

J.M. Zinkunegik adierazi digunez (1998-03-25), forma hauek erabiltzen dira: barifokal, bifokal, monofokal, multifokal, plurifokal, trifokal.

Hiztegietako informazioa

bifokal : ElhHizt (eta bi fokuko, foku biko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF eta FB, HaizeG BF eta FB, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es bifocal, multifocal, trifocal formen ordainok aurkitu ditugu hiztegietan: fr (DLLF): bifocal, e; à double foyer; it (S. Carbonell): ø; ca (DCC): ø; en (Collins): bifocal; de (Langenscheidts): ø.

Terminologia

en bifocal lens / fr lentille bifocale, doubles foyers // en trifocal lens / fr lentille trifocale, trifoles foyers // en multifocal lens, multifocal / fr verres progressifs, multifocal // en varifocal lens, variable focal lens / fr objectif à focale variable.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bifokal: sin. Fokubiko'.

 - [E116]: 'Nik oraingoz ez nuke sartuko. Ez dut inolako lekukotasunik aurkitu inon ere Ikus dezagun zer gertatzen den 'f'ra iristen garenean: lantaldeak lekuko nahiko aurkitzen badu, orduan sartzea izango litzateke egokiena'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

Big Bang
iz. Gaur egun onartuena den teoriaren arabera, unibertsoari hasiera eman zion eztanda handia. Fisikariek diote Big Bangean materia eta antimateria kantitate berdinak sortu zirela.
biga-bost
zenbtz. Ipar. Asko. Ik. bost 5; hamaika 5. Ehiztari handia da: biga-bost orkatz eta basahuntz hil ditu.
biga-bostetan
adb. Ipar. Maiz. Biga-bostetan gogoan erabiltzen ditugu gertakari sumingarri haiek.
biga1
iz. Biren bat urteko txahal emea. Aita, saldu nauzu biga bat bezala. Hiru bigen zerga. Zezenen eta akerren odola, eta bigaren hauts barreiatua.
biga2
izord. Ipar. bi zenbatzaileak izenordain gisa ari denean har dezakeen era. Bat, biga, hiru. Ontzi bat, edo biga edo hiru. Bat dugunean, biga nahi ditugu; biga ditugunean, hiru. Biga etorri dira. Ezkonduz gero ez direla biga, baina bat. Baten orde biga. Urtean biga edo hiruretan. Haietatik biga. Urte baten edo bigaren usantza. Nik biga hartzen baditut, ene alabak biga gutxiago izanen ditu.
[Oharra: Euskaltzaindiak, biga ikasle esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, bi ikasle eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].
bigamia
iz. Aldi berean bi emakume edo bi gizonekin ezkonduta dagoenaren egoera. Bigamia debekatua dago.

Aztergaia: bigamia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
bigamo
adj. Bigamia-egoeran bizi dena. Hala ere, ez nekien nik senarra bigamoa nuenik.

Aztergaia: bigamo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bigantxa
iz. Biga gaztea, hamarren bat hilabetekoa. Biga bat eta bi bigantxa. Esne behi, bigantxa eta zekor gorri lodiak.

Aztergaia: bigantxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bigarren
1 ord. Lehenaren hurrengo doana, aurrean bat bakarra duena (2.). Urtearen bigarren hila. Bigarren argitaraldia. Jainkoaren legeko bigarren agindua. Abenduko bigarren iganderako. Bigarren mailako arazoa. Oilarrak bigarren aldiz jo zuenean. Bigarrena, ahoan. Filipe Bigarrenaren aginduz. Zortzikoa, Erregina Isabel Bigarrenaren ezkontzari ipinia. Venezian bigarren Zilarrezko Lehoia eraman du aurten. Bigarren Udako Euskal Unibertsitatean. Lehen agerralditik bigarrenera. Hiru "mundu" bereizten ditu; sentierak bigarrenekoak genituzke. || Hogeita bigarren partean.
2 adb. Bigarren lekuan. Ik. bigarrenik. Bigarren heldu da.

Aztergaia: bigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bigarrenez

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehazteko eskatuz: 1 ord. 2 iz. 'jai edo egun seinalatu baten ondoko eguna edo biharamuna': Pazko bigarrena; eta AS gisa gehitzeko: bigarrenean, bigarrengo, bigarrengoz , bigarren lehengusina , bigarren lehengusu , bigarren mundu, bigarren ordena .

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

bigarrengo/bigarreneko, etab. EGLUk argitzekoak dira

bigarren kusi
iz. Ipar. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bigarren kusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

Arauak ez du jaso, eta lantaldearen proposamen berriek ere ez; baina jasotzekoa da hiztegi batuan, adierazle arrunta baita Iparralde osoan, eta forma bizia.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIGARREN KUSI (BN-baig; H). Primo segundo. "Por kusi se entienden los primos, en general. Lehen-kusi es el primo hermano, de cualquier sexo que sea. Bigarren kusi equivale, incluso literalmente, a segundo primo" (Valcarlos). Satr CEEN 1969, 182. v. bestengusu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bigarren kusi iz. Ipar. ‘bigarren lehengusua’. AS s.u. bigarren

bigarren kusina
iz. Ipar. Lehengusina txikia.

Aztergaia: bigarren kusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-02-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

Nahiz kusi formak gizonezkoa eta emakumezkoa, biak adierazten dituen, eta nahiz forma markatuak diren, sintagma osatuetan ere denak aipatzea komeni da, "zulo"rik gera ez dadin: bigarren kusi / bigarren kusina // bigarren lehengusu / bigarren lehengusina // kusi / kusina // lehengusu / lehengusina // lehengusu propio / lehengusina propio // lehengusu txiki / lehengusina txiki // lehenkusi / lehenkusina. Sail honekin zerikusi zuzenik gabea da, azkenik, izter lehengusu lexia.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bigarren kusina iz. Ipar. ‘bigarren lehengusua’. AS s.u. bigarren

bigarren lehengusina
iz. bizk. eta naf. Lehengusina txikia, gurasoen lehengusu edo lehengusina baten alaba.

Aztergaia: bigarren lehengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bigarren kusu 1, A Ardi ("Medelen aitona nere amaren bigarren kusua zan"); Ik. OEH argitaratuan bigarren lehengusu azpisarrera: SermAN ("Jesu Kristoren bigarren lengusu"); And AUzta ("Nere aitonaren bigarren lengusua"); bestengusu G 4 (AA I 2: "Aidetasun au iristen da laugarren mallaraño, eta emendik eziñ ezkondu ditezke elkarrekin senideak, lengusu, bestengusu, eta erengusuak"; "Aide egiten da emaztearen aizpa, lengusu, bestengusu, eta erengusuakin, eta era berean emaztea senarraren anai, eta beste aideakin laugarren mallaraño"; Izt C: "Denpora gitxiren epean agertu zan beraren bestengusu D. Gaspar"; NEtx Antz: "Sarjentoa, Falconeren bestengusu zan"); OEH argitaratuan, gainera, berzergusu 1 (LE Bail); erengusu 2 (AA I: cf. supra); izter-lehengusu MEIG 2 ("Eskeintzen dizkigun aditz jokoak ez dira Basarteko auzo galduren batean norbaitek erabiltzen omen dituenak edo egilearen arrebari, lehengusuari nahiz izter-lehengusuari halako batean entzunak"; "Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu"); kusin ttipi 1, ap. Xa ("Sortzez aheztarra naiz, Mattinen kusin ttipia"); ik. OEH argitaratuan kusi lehen 'primo carnal' 2: Dv (Has 29,10: "Nola baitzakien kusi lehena zuela [Errakel]"), Ardoy SFran ("Ana de Olloki Frantsesen kusi lehenak"), lehen kusi IE 1 (Xa Odol: "Han baititut semea eta bi arreba, hainbertze lehen kusi ta hiru izeba, koinatak ere hiru, ilobak ere ba"). Testu-lekukotasunik gabeak dira: bestengusina (-iña V-arr-oroz-gip ap. A), bertze ergusina (B ap. A), bestelengusina (V-m ap. A), bestengusia (AN-5vill ap. A), bertzenkusina (Urt); bestengusu (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill; Lar), bestelengusu (V, G), bertzengusu, bertze ergusu (B); bigarren kusi (BN-arb-baig), hirugarren kusi (BN-arb), kusi propio (R-is).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bigarren lehengusu/lehengusina bezalako formarik; le(he)ngusu txiki 2, G-EB (A. Zavala: "Uztapidek, berriz, onela esan digu: #mdash#Lengusu txikiak giñan: aren amaren ama, ta nere amaren ama, aizpak"; Argia 1982: "Eta UARen kontrolean ordubete, Ortzi zure koinataren lehengusu txikia delako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bestelehengusina : HiztEn (Ik. bestengusina); bestelehengusu : HiztEn (Ik. bestengusu); bestengusina : HiztEn-LurE; bestengusu : HiztEn-LurE; herengusu : HiztEn (adib.), LurE; herenkusi : LurE; izter-lehengusu : AB50 1 (izterlengusu), HiztEn-LurE (AS); kusi lehen : HiztEn (AS); kusi txiki : HiztEn (AS); lehengusu propio : HiztEn-LurE (AS); lehengusu txiki : HiztEn (AS). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bestelehengusina : ElhHizt (Ik. bestengusina), DRA (bestelengusiña), PMuj DVC (beste-lengusiña); bestelehengusu : EuskHizt († Ik. bestengusu), ElhHizt (Ik. bestengusu), DRA (bestelengusu), PMuj DVC (beste-lengusu); bestelengusia : DRA; bestengusina : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, DRA (bestengusiña), PMuj DVC (bestengusiña); bestengusu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (bestengusia, bestengusu); herengusin : HiruMila, PMuj DVC (erengusin); herengusu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA (erengusu), PMuj DVC; herenkusi : ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF (herenkusin), DRA (adib. heren kosi); izter-lehengusu : ElhHizt (AS), EskolaHE (izter lehengusu), PMuj DVC (izter-lengusu); kusi lehen : EuskHizt (adib.), ElhHizt (AS), DRA (adib. kusi lehen); kusi ttipi : ElhHizt (AS), HaizeG BF (AS), PMuj DVC (kusi-ttipi); lehengusu propio : Lur EG/CE eta EF/FB (AS); lehengusu txiki : EuskHizt (adib.), Lur EG/CE eta EF/FB (AS); lehenkusi : EuskHizt, ElhHizt, HaizeG BF, Lh DBF (AS); lehenkuxina : Lh DBF (AS) // Eta gainera: PMuj DVC AS: lengusina txiki, lengusu urra, lengusu urko, lengusu aldeko, lengusu txiki //Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal primo (+ segundo, hermano...) / cousin (+ germain, petit-c., ...): ElhHizt AS: lehengusu propio, lehengusu txiki, bestengusu // HiruMila AS: heren-lehengusin, heren lehengusu, bigarren lehengusu, lehengusu txiki // Lur EG/CE AS: lehengusu propio, lehenkusi // eta EF/FB AS: lehengusu propio, lenengusu txiki // HaizeG FB AS: lehen-kusin, lehen-kusi, kusin-ttipi, kusi-ttipi // T-L LFB AS: lehenkusi, kusi-ttipi // PMuj DCV: birkusina, bestengusina, lengusin txiki, eren ergusina, laurdengusina; lengusu aldeko, istar-lengusu, lengusu urra, lengusu txiki, beste lengusu, bestengusu, bir-kusu, erengusu, lardengusu // Azkue Aurkibidea: guzialehen, guzialen, bertze ergusina, bestelengusiña, bestengusia, bestengusiña; lengusu aldeko, lengusu urra, lehenkuxina, erengusu, bertze ergusu, bestelengusu, bestengusu, lengusu txiki, erengusu // Ez ditugu aurkitu ap. Casve FB.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 11 / G 0)

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

forma erabili-ezagunenak jasoko dira, horien arteko hierarkia zehaztu gabe, oraingoz behintzat (cf. bestengusu/-ina, izter-lehengusu, lehengusu txiki #mdash# vs. l. propio).

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du bigarren sarrerako azpisarrera gisa, «Bizk. eta Naf.» marka duela; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk. eta Naf.

bigarren lehengusu
iz. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bigarren lehengusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: bigarren lehengusu ‘primo segundo’: SermAN, And AUzta.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 27 lek. (B 19 / G 8)

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bigarren sarrerako azpisarrera gisa, eta beste azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

bigarren mundu
1 iz. Herrialde sozialistek osatzen zuten multzoa, ideologia aldetik lehen munduari kontrajarri zitzaiona. Ik. lehen mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu.
2 iz. Lehen mundua osatzen duten herrialdeen taldean sartzeko bidean diren herrialdeen multzoa.

Aztergaia: bigarren mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Zein da gaur egun bigarren mundua? Eta, ez ote da zuzentasun politiko aldetik nahiko desegokia hirugarren mundu, bigarren mundu eta antzeko adierazpenak erabiltzea?" (2004-11-03)

bigarren ordena
iz. erl. Frantziskotarren erlijioso ordena, klaratarrek osatzen dutena. Hau izan zen bigarren ordenako lehenbiziko komentua.

Aztergaia: bigarren ordena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bigarren ordena 2, Bv AsL ("Andik laster erabaki zuan Santuak bere bigarren Ordena berriaren aurreneko bi ikasliak San Damiango elizara eramatia", "Au izan zan bigarren Ordenako lenbiziko etxe santua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bigarren ordena erlijio-arloko 5: M.M. Apalategi 2 ("Bigarren eta Irugarren Ordena [...] Prantzisko Deunak emakumeak deuntasuneratzeko Bigarren Ordena, Aizpadia, asmatu zuan"), Meza Liburua ("II. Ordenak oroipena"), FranMezaL 2 ("Pragako Santa Ines, birjina, II. Ord.", "II. Ordenak nahierazko oroipena"); bigarren ordenako zientzia-arloko 4: Zinetika 2 ("Han haste-erreakzioa bigarren ordenakoa zen eta bukaera-erreakzioa...", "Hurrengo atalean ikusiko dugu hasiera-baldintza esperimental normaletan bigarren ordenakoa izatea posible dela"), Mekanika eta uhinak ("Dimentsio bakarreko osziladore linealaren egoera bi magnitudez mugatuko da #mdash# bigarren ordenako ekuazio diferentziala betetzen bait du"), Fisika Pr. 1995 ("bigarren ordenako ekuazio diferentzial lineala eta koefiziente konstanteduna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bigarren ordena : Euskalterm 1 (Erlij.); bigarren ordenako : AB38 1 (bigarren ordenako unitate), Euskalterm 2 (hauetan 1 bigarren ordenako harmoniko, 1 bigarren ordenako erreakzio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Erl.

bigarren sektore
iz. ekon. Lehengaien transformazioa industria-prozesuen bidez egiten duten jarduerek osatzen duten sektorea. Gure eskualdean zerbitzuen sektorea da nagusi, bigarren sektorerik ez dago; beraz, zaila da industria arlotik edo lehen sektoretik lan eskaintzarik jasotzea.
bigarrenean
adb. Bigarren aldian. Lehenengoan ez zuen asmatu eta bigarrenean ere ez. Bigarrenean hots egin zuenean ere, txakurrek bakarrik erantzun zioten.
Loturak

Aztergaia: bigarrenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bigarren aldiz; bigarren lekuan.

bigarrenekorik
adb. Ipar. Bigarrenik. Lehenbizikorik, Jainkoari eskerrak eman behar zaizkio; bigarrenekorik, barkamendu eskatu behar zaio.
Loturak

Aztergaia: bigarrenekorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIGARRENEKORIK (Dv, H; bigerrenekorik S ap. Lh; Gèze). En segundo lugar. "Secondement, deuxièmement" Gèze, H y Lh. v. BIGARRENEAN (b), BIGARRENIK. Tr. Documentado en textos septentrionales desde principios del s. XVIII. Bi arrazoinez daritzat herri huni hain izen hautua eman ahal izatu ziotela. Behinik behin bere paraia eta situazino arraia eta arinaren kariaz; eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa. ES 156. Lehenbizikorik, gizon bezala sofritzeko gai izatea gatik. Bi-garrenekorik, bere dolore eta sofrikari guziei Jainko bezala prezio bat eta baliostasun bat emaitea gatik infinitua. CatLav 48 (V 31). Eta bigerrenekorik / nula izan zen martirisatü. StJul ms. 17r. Bigarrenekorik egitzu zure lan guziak Jainkoarentzat. Brtc 191. Lehenbizikorik Jainkoari eskerrak eman behar zaizko [...]. Bigarrenekorik, barkhamendu eskatu behar zaio. Dh 103. Bigarrenekorik. Egun oroz, khanbara hartan, bakhotxak bakharrik edo konpeinian familiarekin, bihurtuko diozka Maria dibinoari bere homaiak. MarIl 12. Nahi du, bigarrenekorik, bethi eskuetan ekhar ditzaten lanpak phiztuak. Jaur 412. Hori bi gauzetarik dathor: Lehenbizikorik, [...]. Bigarrenekorik, bihi bat bakhartasunean ezartzen duzunean, poxelurik ez du inguruan. Dv Lab 38. Bigarrenekorik, Erreboluzionea da Elizaren kontrako errebolta. Elsb Fram IX. Lehenik [...] eta bigarrenekorik Aphezak komuniatu-eta Sakramenduko itxurak laster desegiten direlakotz. Arb Igand 95. Lehenik, gure mintzaia delakotz [...]. Bigarrenekorik, gehiago dena, kendu nahi daukutelakotz eskuara. HU Aurp 205. Otoa bi lekutarik balaz zilatua: lehenik handik abiatu eta berehala, eta bigarrenekorik Ziriako erresuman sartzean. Etchebarne 116.

Ez dugu aurkitu bigarrenekorik formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bigarrenekorik 44: Herria 2 (“Bigarrenekorik, bertzeri buruz ditugun egite edo gogoeta makurrez, ez baita errex bertzeak maitatzea behar den bezala eta hobeki erran, diren bezala”), Piarres Xarriton 38 (“Bigarrenekorik, ez dela nehoiz, gure arima arrazoidunaren ezagutza osorik izaten ahal, Liburu Sainduen edo fede zuzenaren ezagutza beterik gabe”), Koldo Zuazo 2 (“Behinik behin bere paraia, eta situazino arraia eta arinaren kariaz, eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa, zeina hain handirozki baita laudatua ez xoilki Laburdin, baina bai oraino Espainiako eta Franziako bertze Eskual Herrietan ere”), Piarres Aintziart (“Bigarrenekorik, Jesusek emagalduei sudurra utziko zietela”), Xipri Arbelbide (“Bigarrenekorik, berak, zinez oparitu ziela fraileei”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta lekukotasun ugari Iparraldeko idazleengan. Azpisarrera gisa jasotzekoa da Ipar. markarekin

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bigarren sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

bigarrenez
adb. Bigarren aldiz. Irteten da bigarrenez Bilbon 1897. urtean.
Loturak

Aztergaia: bigarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-12-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z

bigarrengo
1 ord. Bigarrena. Osinbeltzera egin duen bigarrengo joan-etorria. Bigarrengo adabakiak.
2 adb. Bigarren lekuan. Ik. bigarrenik. Hiru modutan egin liteke bekatu agindu honetan: lehenengo, gogoz edo pentsamenduz; bigarrengo, berbaz; eta hirugarrengo, egitez.
Loturak

Aztergaia: bigarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-go.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag. eta adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

bigarrengoz
adb. g. er. Bigarrenez.
Loturak

Aztergaia: bigarrengoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-goz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bigarren sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bigarrenez.

bigarrenik
adb. Bigarren lekuan. Ik. bigarren 2; bigarrengo 2. Kanon bat asmatzeko honako osagai hauek behar dituzu: lehenbizi, hizkuntza bat; bigarrenik, hizkuntza horretan idazten duten idazle batzuk. Berlinera joan zen lehenik, Erromara bigarrenik, eta Munichera hirugarrenik.

Aztergaia: bigarrenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ik.

bigilatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, bigilatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zaindu; begiratu1; jagon; zelatatu].

Aztergaia: bigilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. zaindu, begiratu, jagon, etab.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

bigira
iz. Arratsean, hitz egiteko eta atsegin hartzeko egiten zen bilera. Bigirak dira beste olgeta batzuk, baserri-etxeetan mutilek eta neskek gauaz egiten dituztenak. Bigiretako dantza nahasietan. Artazuriketa ospetsu eta bigira infernukoak.

Aztergaia: bigira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Documentado sobre todo en autores vizcaínos de principios del s. XIX; (...) En cuanto a la distribución de variantes, bigira es con mucho la más usada..."

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bigirak dira beste olgeta batzuk baserri-etxeetan mutilak eta neskak gauez egiten dituztenak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"Bigirak dira beste olgeta batzuk baserri-etxeetan mutilak eta neskak gauez egiten dituztenak"

bigun
1 adj. Sakadurari erraz amore ematen diona. Ik. bera2; malgu; samur. Anton. gogor. Gai biguna. Mami biguneko gazta. Ezkoa bezain biguna. Ogi biguna. Ohe bigunean. Zail eta samurrak, bigun eta gogorrak. Indar asko eta gerriak bigun, eskumuturrak sendoak. || Etxe guztia zen jan zitekeena; teilatua opil bigun-bigun gozoz eginikoa zen.
2 adj. Kemenik edo adorerik ez duena. Jautarkolen olerkiak belaxkak, bigunegiak iruditzen zitzaizkidan.
3 adj. Behar adina gogor egiten ez duena. Irakasle biguna.
4 adb. Biguntasunez, gogor egin gabe. Bigun hartu zuten seme bihurria.
5 adj. Bortitza ez dena; laztasunik ez duena. Ik. guri 1. Begirada bigun bat ez anaiarentzat. Bere hatz bigun minberekin elurra kenduz. Beso bigun haiek gogortu baitziren, eta itzali begiak gau etengabean! Ene uztarria biguna baita, eta ene zama arina. Ai hiri, Korozain!, ai hiri, Betsaida!, epai-egunean zuei baino bigunago egingo zaie Tiro eta Sidon-i. || r biguna eta r gogorra.
6 adj. (Eguraldiaz edo eguraldi gertakariez mintzatuz). Negu bigunegia eta uda gogorregia. Euri bigun bat bezala. Haize mehe biguna.

Esaera zaharrak

Lurra bigunago, harra barrurago. Tantza onak loro biguna eskatzen du.

Aztergaia: bigun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Propio de la tradición meridional (...). Entre los vizcaínos (...) siempre aparece la forma bigun. Los autores guipuzcoanos emplean más biguñ, biguiñ, aunque bigun (...) es cada vez más utilizado en textos de este dialecto, especialmente durante el s. XX"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bigun (+ eratorriak)da forma nagusia, 235 ager.ekin (B-G: 133; EB: 89; EgAs: 13); biguin (+ eratorriak) 82 aldiz agertu da (G: 43; B: 4; EB: 22; EgAs: 13)

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa
bigundu, bigun/bigundu, biguntzen
1 da/du ad. Bigun edo bigunago bihurtu. Ik. beratu; samurtu; ematu. Anton. gogortu. Harriak ere bigunduko ditu. Guztiok dakigu buztina ez dela biguntzen eta gozatzen surik handienarekin ere. Koipea kendu eta gerria bigundu arte. Udan izerdiak bigun ez gaitzan. Haren bihotz gogorra biguntzeko. Elkarrenganako gorrotoa urteekin bigundu eta azkenez urtuko zelakoan. Zigorra bigundu. Bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun Orixe. Nigana ezin bigundu zaitut inola.
2 du ad. (Eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ez da bolada luzerik, eguraldi gaiztoena ere bigunduko ez duenik!

Esaera zaharrak

Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen.

Aztergaia: bigundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bigundu, bigun(du), biguntzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bigundu, bigun(du), biguntzen

bigungarri
iz./adj. Biguntzeko erabiltzen den gauza; biguntzen duena. Bazter batean, ira besaldi bat bigungarritzat ipinita, etzan zen. Abereei, minik ez hartzeko, kopetan jartzen zaizkien bigungarriak. Fraide gaztetxoenek daramatzate nekerik gogorrenak; ez da haientzat bigungarririk. Gorputzak, lo egiteko, bigungarria eskatzen du. Oinazeen bigungarria. Hitz bigungarriak.

Aztergaia: bigungarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Komeniko da, agian, adierak zehaztea: kuxin, adibidez" (2004-05-25)

bigunkeria
iz. Biguntasun gaitzesgarria. Atsegin eta bigunkeriak nondik lortuko ibiltzen da beti haragia. Ez bigunkeriaz eta ez garrazkeriaz. Ez zitzaion atsegin erromantikoen bigunkeria ozena. Neska hari ez zitzaion bigunkeriaz eta losintxaz eraso behar.

Aztergaia: bigunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bigunki
adb. Biguntasunez. Ez ikaratu, ikusiko duzu zer bigunki hartuko zaituen. Hark bigunki eta esku atseginez, eta nik zakarki.

Aztergaia: bigunki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: biguinki / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

bigunkiro
adb. Bigunki. Haizetxo goxoak bigunkiro mugituriko orrien zurrumurrua.

Aztergaia: bigunkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: biguinkiro / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: biguinkiro / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

biguntasun
iz. Biguna denaren nolakotasuna. Argizariaren biguntasuna. Biguntasunez begiratu, hitz egin. Ama baten biguntasunaz hartu zuen. Bere gorputza biguntasun gehiegirekin tratatzen zuela. Bazekien garbitasunak gutxi axola diola hizkuntzari; aberastasunak, biguntasunak, erraztasunak, berriz, asko.

Aztergaia: biguntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biguntxo
adj. adkor. Biguna; aukeran bigunegia. —Arrautzak puntuan al daude? —Aukeran biguntxoak.

Aztergaia: biguntxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo (izond. eta adlag.ekin erabilia ez da automatikoa; hau da, eratorria ez da txikigarri arrunta: 'aukeran x-egia' moduko adiera du).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran bigunegia.

biguntzaile
adj./iz. Biguntzen duena. Abere gaiztoen biguntzailea zirudien Patxikok.

Aztergaia: biguntzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
biguntze
iz. Bigun edo bigunago bihurtzea. Honeyrenganako jarreran biguntze nabarmen bat antzeman nion.

Aztergaia: biguntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: biguintze / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: biguintze / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bihar
1 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunean. Bihar etorriko da. Bihar goizean, arratsaldean. Bihar bertan. Gaur eta bihar. Bihar zortzi joango dela. Bihar zortzi gertatu zen. Omenaldia bihar hamabost izango da. Bihar osteguna da.
2 adb. Etorkizunean. Egun zutik, bihar hilik.

Esaera zaharrak

Arrats gorri, bihar oskarbi.

Aztergaia: bihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bihar arte, biharko 1 izlag.: biharko lanak. 2 adlag.: biharko utzi dugu lana.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bihardanik, bihar edo etzi, bihar-etzi, bihartik .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

bihar arte, biharko, etab.

bihar arte
1 Ez dut bihar arte ikusiko.
2 (Agur esateko esapide gisa). Bihar arte, Jainkoak nahi badu.

Aztergaia: bihar arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihar edo etzi
adb. Egunen batean; lehenago edo geroago. Bihar edo etzi, ezkontzen zarenean. Bihar edo etzi aurki naiteke zure beharrean. Gure bide onari ahal den arte eutsi, damu izan ez dadin bihar edo etzi. Bihar edo etzi ugariago sor litezkeen euskaldunak zeuzkan gogoan.

Aztergaia: bihar edo etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

bihar-etzi
adb. Batez ere bizk. Bihar edo etzi. Bihar-etzi guztiok hil behar dugu.

Aztergaia: bihar-etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

biharamun
1 iz. Aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna. Biharamunean Errezil aldera atera zen. Gainez egin behar du pozez; biharamunean dator, ordea, hotzaldia. Biharamun goizean joango zela. Pazko biharamunean. Santa Ana biharamuna. Ez zaitezte ardura biharamunaz. Biharamun arte ez zion hitzik esan. Biharamunik ez dela izango zuentzat.
2 iz. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. Ik. bestondo. Egun zoroen ondorea, biharamuna eta gorputzaldi txarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: biharamun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biharamon : 83 ager. (B: 17; G: 24; IE: 4; EB: 14; EgAs: 24); biharamun : 72 ager. (B: 1; IE: 24; EB: 32; EgAs: 15)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: biharamuneko.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

bai tradizioan eta bai gaurko erabileretan bitara ageri da: biharamun eta biharamon. Zalantzazko kasuotan, Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia da hobestekoa.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

biharamunago, biharamuneko

biharamunago
iz. Ipar. Biharamunaren ondoko eguna. Biharamunean eta biharamunagoan ere.

Aztergaia: biharamunago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'biharamunaren ondoko eguna'.

biharamuneko
1 adj. Biharamuneko lana.
2 adb. Indarrak biharamuneko berritzen.
Loturak

Aztergaia: biharamuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bihardanik
adb. Bihartik aurrera.
Loturak

Aztergaia: bihardanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-danik/-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

biharko
1 adj. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunekoa; etorkizunekoa. Biharko eguna pasatu, eta igandean etorriko da. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan.
2 adb. Gauden eguna bukatzen denean hasten den egunerako; etorkizunerako. Biharko utzi dugu lana. Biharko egingo du. Gaur egun alaia da, utz ditzagun negarrak biharko.
Loturak

Esaera zaharrak

Atzoko hazia ez da biharko uzta.

Aztergaia: biharko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 izlag.: biharko lanak. 2 adlag.: biharko utzi dugu lana. / Ik. EArauak 20: "hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak".

biharko egun
iz. Gaurko eguna bukatzen denean hasten den eguna; etorkizuna. Biharko eguna ez da segura. Biharko egunaz ez dugu bizi behar kezkaz.

Aztergaia: biharko egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHARKO EGUN (AN-5vill-egües-ilzarb; SP, Lar; bierko e. AN-olza). Ref.: Bon-Ond 153; Gte Erd 63. Día de mañana; (fig.) (el) futuro. "Biharko eguna, le jour de demain" SP. "(El día de) mañana" Lar y Añ. "Biharko eguna ederra izanen da, la journée de demain sera belle" Dv. "Biarko eguna pasatu eta igandean etorriko da (AN-5vill)" Gte Erd 63. Biharko eguna ezta segura. SP Imit I 23, 1 (Ch, Mst biharko egun). Nondik dakit biharko eguna ikhusiko dudala? He Gudu 165. Biaramonean ardurarik ez artu, zeren biarko egunak berea ekarriko duen. Lard 384. Etzazuela kuidadoik iduki biarko egunaz. Echn Mt 6, 34 (Hual, Samper, IBk, IBe bi(h)arko egunaz; Lç biharamunaz, Dv, Ol, Leon, Or bi(h)arkoaz). Biarko egunaz ez degulako bizi bear kezkaz. Inza Azalp 144. Irakastetxe nausi-nausietan ikasi ta ikasi dabiltzan gaztiak eztabiltz jakintza-zaletasunaitik, biarko egunian dirua irabaziko daben itxaropenaitik dabiltz. Kk Ab II 108. Aski da gaurko egunaz ardura izatea; biarko eguna etortzean, orduan izango duzu biarko ardura. Ir YKBiz 135n. Biarko eguna, neretzat, zuretzat bezin ereska baitzait. Zait Sof 122. Ikusiko duzue deus makhurrik gabe iraganen dugula biharko egun eder hori. Lf Murtuts 24. Alkoholak hilik dago. Biharko egunik eztu ikusiko. Arti Ipuin 81. Jaiotza zoriontsuagoa, mantenu obea, segurantza aundiagoa eta beregatik biarko egunerako abantaillak eta onurak besterik ez. Vill Jaink 161. Ez dedilla biarko eguna pasa, liburu oiekin auzi ageria egiteke. Berron Kijote 72.

adib: biharko 1 adj. Biharko eguna ez da segura. Biharko lanak. Biharkoaz ez axola izan. [s.u. bihar]

biharko egun 110: Deia 2, Elkar, Berria 58, EiTB 20, Jakin 2, Argia 6, Erlea 2, DiarioVasco 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

biharko egun 67: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Joan Mari Irigoien, Elizen arteko Biblia, Juan Garzia, Jon Alonso, Xabier Etxaniz, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Anton Garikano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da biharko sarreran; ‘etorkizuna’ adierakoa ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa biharko sarreran.

bihartik
adb. Bihartik hasiko dira poliziakideak batera eta bestera. Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango. Bihartik hilaren 16ra bitartean.
Loturak

Aztergaia: bihartik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bihar sarrerari dagokion azpisarrera.

bihi
1 iz. Alea. Ik. garau. Lastoa eta bihia. Bizpahiru ogi bihi. Bihi mota hori Afrikatik ekarria da. Irin bezainbat bihi, bihi bezainbat irin. Bihia erein, bildu.
2 iz. Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Gatz bihia. Intsentsu bihia. Arrosario bihiak.
3 iz. Batere ez, ezer ez. (Ezezko esaldietan). Bihirik ez dut. Damu dut ez bainuen bihi bat paperetan ezarri. Aberats guti izanagatik, ez da ikusten herritto hartan erromes bihirik.
4 iz. Neurriz gainekoa, oso handia. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Hauxe da gezur-bihia!

Esaera zaharrak

Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Errota onari bihia. Hazitik bihia. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina. Zotzetik da ziria, hazitik bihia.

Aztergaia: bihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. ale, garau.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ale, garau

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bihi bat ere ez: bat ere ez [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bihijale
adj./iz. Bihiz elikatzen dena. Ik. alejale. Hegaztietan, bihijaleetan batez ere, urdailak bi atal ditu.

Aztergaia: bihijale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. alejaleak.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

Sin. alejale.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper