50535 emaitza bilaketarentzat - [9951 - 10000] bistaratzen.

bihurripen
iz. g. er. Bihurrialdia, matxinada.

Aztergaia: bihurripen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihurrialdia, matxinada.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bihurritasun
iz. Bihurria denaren nolakotasuna. Ik. bihurrikeria. Gaur egungo nobela batean nekez aurki daiteke horrelako hitz-jauzirik edo bihurritasunik.

Aztergaia: bihurritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. bihurrikeria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bihurritu1, bihurri/bihurritu, bihurritzen
1 da ad. Asaldatu, norbaiten aurka altxatu. Ene aginduen aurka bihurritu da.
2 du ad. Zerbait bi muturretatik alde banatara biratu, edo mutur bat finko dagoelarik bestea biratu. Ik. bihurtu 5. Besoa bihurritu zion. Hariak binaka bihurrituz soka egin zuen.
3 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, korapilatu, nahasi. Esaldia bihurritu gabe. Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, biak berdintzea. Erraz ziruditenak zaildu eta zuzen ziruditenak bihurritu.
Azpisarrerak
bihurritu2
iz. Giltzadura bat bortxaz eta bat-batean bihurritzea. Ik. bihurdura. Ezkerreko belaunean bihurritua egin zuen.
bihurritza
iz. g. er. Bihurrialdia.

Aztergaia: bihurritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihurrialdia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bihurritze
iz. bihurritu aditzari dagokion ekintza. Piztia-ehizan zebilela, zalditik jauzi egitean, hanka-bihurritzea gertatu zen.

Aztergaia: bihurritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bihurtu, bihur/bihurtu, bihurtzen
1 da/du ad. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatu. (Predikatu-osagarria, izen hutsa denean, artikulurik eta kasu markarik gabe doa. Izen horrek izenondoak, izenlagunak edo kidekoak hartzen baditu, orduan artikulua darama askotan). Ik. bilakatu. Ura ardo bihurtu zen. Hauts zara eta hauts bihurtuko zara. Dorre gorak eta jauregiak hauts bihurtu eta kea bezala suntsitu eta hondatu dira. Ur guztiak odol bihurtu eta arrain guztiak hil ziren. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Bere eskuko zena morroi bihurtu da. Emakumerik ederrena bihurtu zen.
2 da ad. Lehen zegoen tokira joan. Ik. itzuli1 1. Atzo joan zen eta bihar bihurtuko da. Etxera bihurtu zenean. Adora ezazue eta bihurtzean, haren berri ekardazue. Bide onera bihurtzeko. Bihur zaitez nigana. Ez gara esku hutsik bihurtuko.
3 da ad. Zerbaitek edo norbaitek lehen zuen egoera berriro izan. Bizitza basatira bihurtu. Bere zereginetara bihurtu zenean. Bekatura ez bihurtzeko. Bere onera bihurtu zenean.
4 du ad. Norbaiti kendu edo hartu zaiona, edo galdu duena berriro eman. Ostu zuena bihurtu behar duela. Zor duena bihurtzeko. Gaizki eramana bihurtu behar duzu. Bihurtu diot utzi zidan liburua. Ezin dio bihurtu soinekoari eguzkiak jan aurretik zuen kolorea. || Eskerrak bihurtu.
5 du ad. Bihurritu. Zangoa bihurtu du.
6 da/du ad. Zerbait, norabidea aldatuz, norabait zuzendu. Bihur itzazu gugana zeure begi errukizkoak.
7 du ad. Hizkuntza batetik beste batera itzuli. Ez ditu euskarara hitzez hitz bihurtzen.
8 da ad. Bildu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Hiru alditara bihurtzen dira urte horiek. Lur mota asko dira, baina guztiak bitara bihurtzen dira.
9 zaio ad. Buru egin. Etsaiei bihurtzeko. Bihurtzen baitzaizkio Jainkoaren borondateari.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Aldi joana bihurtzen gaitz da. Duguna jan dugu eta arlote gara bihurtu.

Aztergaia: bihurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(dirua) itzuli, bihurtu

Euskaltzaindiaren Arauak

bihurtu, bihur, bihurtzen. da eta du ad.: ura ardo bihurtu zen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bihurtu, bihur, bihurtzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "ez 'bihurritu'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bihurtu: 1. bilakatu (zerbait, norbait) 2. okertu ( zerbait, norbait) 3. erresistitu (norbaiti)'.

 - [E116]: 'Holakoetan, hitzak arruntak direnean eta toki gehienetan berdintsu erabiltzen direnean, ez dugu ematen arruntean esanahirik. Beraz, nik dagoen moduan utziko nuke, besterik erantsi gabe, hau guztia lehenbiziko itzulian zehaztu baikenuen'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK nirea'.

bihurtza
iz. g. er. Bihurtzea.

Aztergaia: bihurtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bihurtzaile
1 adj./iz. Tresnez, gailuez edo kidekoez mintzatuz, sistema edo formatu batean dagoen zerbait beste sistema edo formatu batean ematen duena. Bihurtzaile automatikoa.
2 adj. hizkl. Gramatika sortzaileaz mintzatuz, perpaus egitura batetik beste batera igarotzean erregela jakin batzuk aplikatzen direla adierazten duena. Gramatika sortzaile eta bihurtzailea.

Aztergaia: bihurtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2016-02-26): bihurtzaile sartzea erabaki da, bilakatzaile sarreran definitzaile gisa erabili delako.

bihurtze
iz. Lehen zegoen tokira edo egoerara itzultzea. Egunsentian zuzendu zuen oina herrirantz, begiratu gabe bere bihurtze lasterragatik jendeak esan zezakeenari.

Aztergaia: bihurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bijektibo
adj. Erlazioez mintzatuz, lehen multzoko elementu orori bigarren multzoko bat bakarra dagokiona.

Aztergaia: bijektibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Euskaltzaindiaren arauak dio: "bokal artean beti i idatziko da: proiektu" (Maileg 37); kasu honetan, ordea, aplikatzen zail dirudi.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "maiuskula/projektu gisakoak" #mdash# ] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bijektibo | F: Euskaltzaindiaren arauak dio: "bokal artean beti i idatziko da: proiektu" (Maileg 37); kasu honetan, ordea, aplikatzen zail dirudi'.

 - [E116]: 'lantaldeak zalantza du, baina proposamena oso egokia da. Ez da harritzekoa arau orokor batek salbuespenak izatea, eta hau da bat. Inori ere zaio burutik pasatuko 'biiektibo' idaztea. Beraz, ni guztiz bat nator lantaldeak proposatzen duenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bijekzio
iz. Egokitasun bijektiboa.

Aztergaia: bijekzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-j- bokal artekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "maiuskula/projektu gisakoak" #mdash# ] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'aurreko ohar bera'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bijilatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, bijilatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zaindu; begiratu1; jagon; zelatatu].

Aztergaia: bijilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-05-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh22 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bijilatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, bijilatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zaindu; begiratu1; jagon].

bijilatu 25 (Berria 2, EiTB 19, Elkar 4).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bijilatu 9.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina zelatatu baliokidea ere gehitzea komeni da.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. zaindu, begiratu, jagon, etab.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

bijilia
iz. Haragi uztea; erlijio aginduei jarraikiz haragirik jaten ez den eguna. Lubakietan haize hotza jaten hainbeste denbora eman ondoren, ezin bijilia hausteko tentazioari eutsi.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bijilia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bigilia: 4 ager. (EBko testu batean); bijilia: 4 ager.(G: 3; EB: 1); bixilia: ager. 1 (IE)

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "G-rekin idatzi beharko litzateke" (1994-07-21)

 - [E124]:  bigiliagrafia hobetsi beharko genuke, tradiziozko bigiraetabegira zaharren argitan" (1995-01-25)

 - [I102]: zer da? 'baraua' ez, 'beila' edo 'bigira' ote? Zertako behar dugu, /j/ hori dela eta are problema gehiago edukitzeko?" (1995-01-10)

 - [A106]:  -j-z (...) horrelaxe idazten ditugulako aspaldiko urteetan" (1994-11-18)

bijilia egin
du ad.-lok. Nahitaez bijilia egin dugu gaur, ez genuelako dirurik okelatarako. Barka eskatzeaz gain, prest nengoke hilabeteko barau eta bijilia egiteko. Elizak agintzen zuen ostiraletan bijilia egin behar zela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bijilia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

barau egin Ohiko Lexia da eta hau ere hala jasotzekoa da.

bijilia egun, bijilia-egun
iz. Erlijio aginduei jarraikiz haragirik jaten ez den eguna. Bekatu larria egin duzue, gaur bijilia-eguna da eta.

Aztergaia: bijilia-egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIJILIA-EGUN (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. "Bijilixa-eguna, día de abstinencia de carne" Etxba Eib. Inor[k] jan ote deban aragirik bijilia egunean. OA 154. Baru-saru (edo euskera txarreko bijilia)-eguna. A Txirrist 196. Ama, gaur ez al da bijili eguna? Urruz JBDei 1919, 282. Pekatu larria egin dezue, gaur bijili-eguna dek eta. And AUzta 51.

adib: bijilia iz. Haragi uztea; erlijio aginduei jarraikiz haragirik jaten ez den eguna. Gaur bijilia eguna da. Bijilia egin. Nahitaez bijilia egin dugu gaur, ez genuelako dirurik okelatarako. // def: mehe egun, mehe-egun Bijilia-eguna. Barau eta mehe egunak.

bijilia-egun 1, Elhuyar (“bijilia-egunetan ez dute haragirik jaten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bijilia egun 2: Berria (“Bilbo Basketen aurreneko bijilia eguna heldu den larunbata izango da”), Juan Martin Elexpuru (“Bere delitu guztia, bijilia egunez zelaian hil zuen zaldiaren haragi puxketa jatea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, barau(-)egun formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bijilia sarreran.

bijorra
iz. Bigarren jorraldia.

Aztergaia: bijorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan bijorra (V-gip ap. Iz ArOñ), biljorra (V-oroz-ple ap. A). "Bil-jorra (V-oroz-ple), segunda escarda en el plantío de maíz (permut. de bir-jorra)" A. " Bijorria emun, dar la segunda escarda" Iz ArOñ.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez dugu beste inon aurkitu.

Bestelakoak
Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

esku arteko testuetan ez da ageri, baina ahozko erabileraren lekukotasun fidagarria du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bigarren jorraldia.

bik
iz. Ipar. Bolaluma.

Aztergaia: bik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. oharra, s.u. bolaluma

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. bolaluma.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Beharrezkoa al da hitz hau zerrenda honetan?" (1994-07-21)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

bikain
1 adj. Guztiz ona, dohain onez txit hornitua. Lur bikainak. Janari, edari bikaina. Bertso bikainak. Kritikorik sonatuenek maiz egin izan dute kolpe huts, obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Gizon, emakume bikaina. Mutil gazte bikaina. Anai giro bikainean. Pentsa ahal daitekeen izakirik bikainena.
2 adb. Bikainki. Bikain jokatu ziren arraunlariak.
3 iz. Zerbaiten zatirik hoberena. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Doktore guztien erpina, santu guztien bikaina, teologo guztien gailurra.
4 iz. hezk. Ikasketetan, ohorezko matrikularen eta oso ongiren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila bikaintasunez gainditu dela adierazten duena. Ikastetxe hartan egon zen hiru ikasturteetan, bikain atera zuen azterketa guztietan.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren.

Aztergaia: bikain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

"pikain. Ipar. (g.g.er.): ik. bikain"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E205]: "berdin" [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

bikaindu, bikain/bikaindu, bikaintzen
da/du ad. Bikain edo bikainago bihurtu. Edertzen eta bikaintzen.

Aztergaia: bikaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bikaindu, bikain(du), bikaintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bikaindu, bikain(du), bikaintzen

bikainki
adb. Bikaintasunez, bikain. Bikainki landua. Bikainki azkendutako lana. Ikasiak ziren orduko zenbait lapurtar, ez bat edo bi gero, eta bikainki ikasiak gainera.

Aztergaia: bikainki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bikaintasun
iz. Bikaina denaren nolakotasuna. Huskeriok ez dira alderatzeko ere liburu eder honen bikaintasunaren ondoan. Erabili zituen gaien bikaintasunagatik.

Aztergaia: bikaintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bikaintze
iz. Bikain edo bikainago bihurtzea. Karmeldar ordenaren iraute, santutze eta bikaintzea.

Aztergaia: bikaintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

karmeldar ordenaren iraute, santutze eta bikaintzea.

bikarbonato
1 iz. kim. Azido karbonikoaren hidrogenoetako bat metal batez ordezkatuz sorturiko gatza.
2 iz. Sodio bikarbonatoa, bihotzerrea eta urdaileko mina arintzeko sendagai gisa erabiltzen dena. Etxean ere egin daiteke serum hori: litro bat ur irakin, limoi zukua, bi koilara handi azukre, koilaratxo bat bikarbonato, koilaratxo erdia gatz.

Aztergaia: bikarbonato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ato kim.

bikario
1 iz. Elizan, nagusi baten ordekoa edo laguntzaile nagusia. Aita santua, Jesu Kristoren bikarioa lurrean. Lehenik bikario Baionan eta gero erretore Baigorrin egonik.
2 iz. Erretorea. Luzaideko bikarioak moldatua. Leaburuko bikario jaunari.

Aztergaia: bikario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bikario jeneral .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ario

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Mailegu-hitzetarako arauekin bat, bikari forma hobea ez ote?" (1993-01-18)

 - [I102]: Zuberoan bikari erabiltzen da, eta formagatik hobestekoa da, ezpabere, azkenean gaztelaniaz egiten amaituko dugu denok" (1995-01-10)

bikario jeneral
iz. Gotzainak izendaturiko apaiza, elizbarrutiko gobernuan laguntzen diona. Handik zazpi urtera, Donibane Garaziko bikario jeneral izendatu zuten Etxepare.

Aztergaia: bikario jeneral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-jeneral.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bikario sarrerari dagokion azpisarrera.

bikario kapitular
iz. Gotzainaren ordezkoa, katedraleko biltzarrak aukeratua dena. Cadiz, Ceuta, Leon eta Valladolideko bikario kapitularrak.

Aztergaia: bikario kapitular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kapitular Capitular. * Guk, diozesako Bikario Kapitularak, [...] gogotik onesten dugu argitarat eman dadin. Ip in Jnn SBi II (v. tbn. en la misma pág. Inchauspe, Bikario Kapitulara).

LB: “Quersoneso de Creta-Ibiza, Segovia, Zamora, Curio, Huesca, Tuy, Badajoz, Girona, Oviedo, Coria, Mondoñedo, Osma, Teruel-Albarracín, Ávila, Málaga, Iruña eta Kanarietako apezpikuak; eta Sigüenza, Cádiz, Ceuta, León eta Valladolideko bikario kapitularrak.” (Elkar), “1936an hil zutenetakoa izan zen Markos Goñi nafarra, Irurita Lleida eta Bartzelonako gotzain nafarraren laguntzailea. Bikario Jeneral izandakoak ditugu I. Egurtza mendigorriarra (Cádiz Ceutan), F. Bujanda torralbarra (Calahorran), Bikario Kapitular E. Domaika lagrandarra (CádizCeutan) edo E Berdun erriberritarra (Burgo de Osman)” (Karmel); EPG: 0; ETC: “Quersoneso de Creta-Ibiza, Segovia, Zamora, Curio, Huesca, Tuy, Badajoz, Girona, Oviedo, Coria, Mondoñedo, Osma, Teruel-Albarracín, Ávila, Málaga, Iruña eta Kanarietako apezpikuak; eta Sigüenza, Cádiz, Ceuta, León eta Valladolideko bikario kapitularrak.” (Elkar).

Bestelakoak

kapitular 1 adj. Erl. Kapituluarena, kapituluari dagokiona; kabildoarena, kabildoari dagokiona. Ik. kapitulu 2. Bikario kapitularra: gotzainaren ordekoa, katedraleko biltzarrak aukeratua

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bikario eta kapitular sarreretan.

bikariogo
iz. Ipar. Bikariotza.

Aztergaia: bikariogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bikariotza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bikariotza
1 iz. Bikarioaren lanbidea eta kargua. Alemanian doktoretza egin ondoren parrokiako ardura hartu zuen Ermuan eta Uribe-Kostako bikariotza gero.
2 iz. Bikarioaren ardurapeko barrutia.

Aztergaia: bikariotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 bikarioaren lanbidea eta kargua. 2 bikarioaren ardurapeko barrutia.

bike
iz. Gai iluna, oso likatsua, oholak, larrua eta kidekoak irazgaitz bihurtzeko erabiltzen dena. Ik. ui. Bike opila. Bikea ukitzen duena berarekin lohitzen da. Bike irakinetan.

Aztergaia: bike

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
bikedun
adj. g. er. Bikea duena, bikeztatua.

Aztergaia: bikedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hiru bide bikedun.

biketsu
adj. Likatsua. Eskailera biketsu batzuetan goiti.

Aztergaia: biketsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

biketu, bike/biketu, biketzen
du ad. g. er. Bikeztatu.

Aztergaia: biketu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bike(tu), biketzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bikeztatu.

bikeztatu, bikezta, bikeztatzen
du ad. Zerbait, irazgaitz bihurtzeko, bikez estali. Zahatoak bikeztatu. Txalupak bikeztatzen. Zur landu leunez egina, barnetik eta kanpotik bikeztatua.

Aztergaia: bikeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bikeztatu, bikezta, bikeztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bikeztatu, bikezta, bikeztatzen

bikeztatze
iz. Zerbait, irazgaitz bihurtzeko, bikez estaltzea. Zahatogile guztiek ez zuten bikeztatze hau berdin egiten.

Aztergaia: bikeztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zahatogile guztiek ez zuten bikeztatze hau berdin egiten.

biki
1 iz./adj. Senideez mintzatuz, sabelaldi berean jaioa. Ik. bizki. Anaia bikiak. Bere ahizpa bikia. Jakob eta Esau bikiak ziren.
2 iz./adj. Gehienetan bakarka jaiotzen diren abereen umeez mintzatuz, sabelaldi berean jaioa. Bildotsik sendoenak bikiak dira, eta horiek ume egiteko gorde behar dira.
3 adj. Gauzez mintzatuz, berdin-berdina dena. Izar bikiak badira zeruan. Titanic-en konpainia bereko ontzi bikia. New Yorkeko dorre bikiak.
4 iz./adj. anat. Bernaren atzealdean elkarrekin kokatuta dauden bi giharretako bakoitza. Lópezek gainkarga du bikietako batean.
5 iz. pl. Zodiakoko konstelazioa. (B larriz). Ik. gemini 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
6 iz. pl. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hirugarrena, eguzkia Gemini konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (ekainaren 15etik uztailaren 16 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. gemini 2.

Aztergaia: biki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

biritxi (Ipar.), bizki (Gip.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): biki 1 iz. pl.: anaia bikiak. 2 iz. pl. Sin. gemini

bikingo
1 iz. Eskandinaviatik abiatuta, VIII. eta IX. mendeetan hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz espedizioak egin zituen herri bateko kidea. Bikingoek, gauez erasotzera etorri zirenean, hondartzetako kardulatzak zapaldu zituzten. Bikingoak ikusi eta ikararen ikaraz ihes egiten zuten.
2 adj. Herri horretakoa edo herri horri dagokiona. Mutikoak daraman kasko bikingoa zuhaitz adarretan katigatu da.

Aztergaia: bikingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:021 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bikingo (eta bikingo itxura) 13: Orhipean 2 ("Bikingoak [tit.] Europa osoan beldur handia sortarazi zuten herrien artean normandoak ditugu, bikingoak ere deituak"), Bene-benetan/4 (zerrenda batean: "Ihauteriak / mozorroa / bikingoa / pailazoa / maitagarria / mamua..."), GaztEntz/7 4 (adib.: "Normandia eskualdeak gaur ere izen bera du eta normandoei edo iparraldeko gizonei zor die izena, jatorriagatik horrela deitzen baitzitzaien bikingoei", "911n, Karlos III.a Tentelak, bikingoekin hainbat borroka izan ondoren, kostaldea eman zien hartara erasoak amaitze aldera"), A. Perez ("Musulmanak sartu eta urte batzuk beranduago, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldera normandar edo bikingoak etorri ziren"), HD Kulturak ("Inuiten herriak [...] han aurkitu zituzten bikingoek"), X. Diaz 3 ("Daraman kasko bikingoa zuhaitz adarretan katigatu da", "Motxilatik kapela bikingoa ateratzen du", "Kapela bikingoa Akerren buru gainean ezartzen du"), M. Gartzia ("Nere lagunek bikingo itxura dudala esaten dute, ile horia eta gorputz boluptuosoagatik"); viking 2, I. Zaldua ("aintzineko viking hauen hezurrak", "Baina Viking guztiengan baserritar sustrai sakonak bait dira, janari batzuek beren garrantzia gordetzen dute"); vikingo 4: UZEI 2 ("Vikingoak Ameriketan?", "Erdi Aroan, kolonaurreko itsasgizon europarren ahalegin goiztiarren adibide bat da vikingoen ondoko hau"), I. Zaldua 2 ("Vikingoak ez die axola haundirik egiten", "Vikingoak olgatzen dira lan egiten duten eran, sakonki ihardunez ahitu arte"); wikingo 3, Zer 1977 ("Bederetzigarren gizaldi illuna istilluz eta baltzunez betekoa izan zan Europa guztian; Iparraldeko Wikingo praka-gorrien eta Egoaldeko arabiar muztur-baltzen eraso ta eragiñen ekiñagaitik, batez be", "Ipar-Euskalerrian egoan, ango inguruetara sartu ziran Wikingoen aurka burrukan", "Wikingoak eta arabiarrak emendik betiko urrundu eta 33 urrezko urte ederrak emon zituan Santxo'k bere erreiñuaren buru lez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bikingo : AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE; vikingo : HiztEn (ik. bikingo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bikingo : ElhHizt, EskolaHE (bikingoak) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vikingo / Vikings formen ordainak: bikingo : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): Vikings; en (Collins): Viking; de (Langenscheidts): Wikinger // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: bikingoak

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, forma irentsi-egokituan

forma egokituan jasotzekoa da, lantaldearen ustez.

bikini
iz. Emakumezkoen bi ataleko bainujantzia. Neskak ez zuen bikiniaren goiko atalik janzten.

Aztergaia: bikini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: maillot de bain composé de deux pièces || Bikini || nom d'un récif du Pacifique où eurent lieu des essais nucléaires.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

biko
1 iz. Bik osatutako gauza. Ik. bikote; pare. Bikotan banatua. Behin, gogoan daukat Leitzan hirurogei biko ginela sokadantzan.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bi irudi dituena. Biko urrea eta biko ezpata bota zituen. Biko hirusta. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik bikoa.
3 adj./iz. Txanponez mintzatuz, bi unitateren balioa duena. Biko txanponarekin ordaindu. Zentimo bateko edo biko txanponak eguneroko erosketetan erabiltzeko txikiegiak dira. Bikoa bota.
4 iz. Sokasaltoan, sokak bi bira egiten dituela egiten den jauzia. Ik. binako. —Mugi zaitez, korri, salto... —Bikoak egiten hastea nahi al du berorrek?
5 iz. mat. 2 zenbakia. Bikoaren ezkerretara jarri behar da zeroa.

Aztergaia: biko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi: "Bia, le deux" Ith 41. "Bia (V, G), el dos (en el juego de naipes)" A. v. biko (3); biko 3. (gral.; Hb ap. Lh, H). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 191s. (El) dos. "Chiffre deux" Lh. "Le deux, au jeu de cartes" H. "Biko bastoia (G-azp) [..], biko ezpata (V-gip, G-azp, ANgip-5vill) [...], biko urrea (AN-5vill, BN-arb)" Gte Erd 191s. Ox (“Biko, biko, biko berriz, horra sei”), Barb Leg ("Hiru, bi, bortzeko!...". Eta, hitz horiek entzutearekin, lur guzia aztaparrez harrotzen duela, hiru urhats egiten du marroak gibelerat. "Bortz, hiru, biko!...". "Cinq, trois, deux!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biko: SGram Historia triste bat (“ALTZ - Bateko... biko... errege... eta... zaaaldunnn! GOÑI - Bost”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biko: HiztEn-LurE (biko urrea, ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: biko, (el dos de oro) biko urrea; ElhHizt: biko, (pásame el dos de espadas) emadazu biko ezpata; Zehazki: biko, (el dos de oros) biko urrea.

Bestelakoak

Ik. "2 izlag. / iz. Kartetan, sail bakoitzeko bigarren zenbakia. Biko urrea eta biko ezpata bota zituen. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik bikoa".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

biko kopa, biko hirusta adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): biko iz.: biko kopa, biko hirusta.

bikoiti
adj. Bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen duena. Anton. bakoiti. Zenbaki bikoitiak. Laua bikoitia da; bosta, ez.

Aztergaia: bikoiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki bikoiti

bikoitz
1 adj. Bi osagai berdinez, mota bereko bi gauzaz osatua. MM-a, ll-a eta gainerako letra bikoitzak. Kontsonante bikoitzak. Lore bikoitza. Lerro bikoitzetan. Izar bikoitzak eta hirukoitzak. Disko bikoitza.
2 adj. Bitara har daitekeena. Ik. bitariko 3; anbiguo. Esaldi bikoitza.
3 adj. Bi halako dena. Ik. bikun 2; doble. Lan istripuak izateko aukera bikoitza.
4 iz. Bikia. Bisurteetan bikoitz asko jaiotzen dira.

Aztergaia: bikoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
bikoizketa
1 iz. Bikoiztea. Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote.
2 iz. Filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatzea, gehienetan beste hizkuntza batera. Bikoizketarik ez zegoen, eta filmen bertsio bat baino gehiago egiten zituzten.

Aztergaia: bikoizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bikoizketa EB 1 (KultUrtekaria 1988: "Telesailen bikoizketan antzeko zerbait gertatzen da"); bikoizkin 4 (BEO 1990: "espedientearen zenbakia adierazi eta sarreraren frogagiriaren bikoizkina Garraio Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaiolarik / el duplicado del justificante de ingreso": testuinguru bera guztietan); bikoizpen EB 1 (Euskararen egoera Iparraldean: "Artoaren bikoizpenean, berriz, enpresa handiek kontrolatzen dute hazia, ereintza, ongarriak..."); bikoiztapen EB 3 (Hitz-Elkarketa/1: "aditz-elkarketak /- ekintza-elkarte sintetikoak /- duandua /- bikoiztapenak /- aposizioak"; "bertako hainbat erizpide Talde eragilean galbahetu ondoren, prestatu da bikoiztapenaren atala osorik eman ahal izateko"; "elkarte-motaren (bikoiztapenen) bigarren zatia da"); ez dugu bikoizte formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bikoizketa : AB50 1 (doblaje), HiztEn (1 Bikoiztearen ekintza eta ondorioa; 2 Bereziki hitz-hasieran fonema bat errepikatzean datzan fenomenoa), LurE (Teknol. filmeak eta bikoiztea), Euskalterm 9 (6 duplicación eta 3 doblaje); bikoizketari : Euskalterm 1 (doblador); bikoizki : AB38 1 (par), Euskalterm 4 (duplicado); bikoizle : AB50 1 (doblador); bikoiztaile : AB50 4 (doblador).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: bikoizketa : HiruMila eta ElhHizt (reduplicación, duplicación, doblaje), EskolaHE (filmak eta bikoiztea), Casve EF (doublage), PMuj DVC (reduplicación); bikoizki : HiruMila (duplicado, copia), PMuj DVC (número par); bikoizpen : HiruMila eta PMuj DVC (geminación); bikoiztaile : ElhHizt (doblador, duplicador); bikoiztailu : PMuj DVC (multicopista, duplicador). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, premia bati erantzuten diona.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bikoizle
iz. Bikoizturiko filmetan antzezle baten jatorrizko ahotsa ordezkatzen duen pertsona. Bikoizlearen lanaren muina dramatizazioa da; jatorrizko pertsonaiaren larruan sartu behar du.

Aztergaia: bikoizle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bikoizle formarik.

bikoizle 61: Aizu 2, Argia 2, Berria 15, EiTB 7, Erlea, UEU 34.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bikoizle 2, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bikoizle (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bikoiztaile
iz. Bikoizlea. Aretoko zuzendariak filmaren bikoizketa osoaren gaineko ardura dauka eta bikoiztaileen interpretazio-lana zuzentzen du.

Aztergaia: bikoiztaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh47 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 47 (Aizu 3, Argia 6, Berria 5, Deia 1, DiarioVasco 1, ElCorreo 1, Consumer 1, Euskaltzaindia 12, Jakin 1, UEU 16); ETC 100.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bikoiztaile iz. doblador, -a film-bikoiztailea: doblador de películas / Adorez: 0 / Labayru: bikoiztaile 1iz. doblador -a. Aspaldidanik egiten ditu bikoiztaile lanak: Es doblador desde hace mucho tiempo / NolaErran: 0.

Bestelakoak

bikoizle iz. Bikoizturiko filmetan antzezle baten jatorrizko ahotsa ordezkatzen duen pertsona. Bikoizlearen lanaren muina dramatizazioa da; jatorrizko pertsonaiaren larruan sartu behar du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa. Lehendik arautako bikoizle formarekin definitzekoa da: ‘Bikoizlea’.

bikoiztasun
iz. Bikoitza denaren nolakotasuna. Helburu bikoiztasuna. Olerki herrikoi gehienetan irudi-asmoen bikoiztasun horiek sumatzen ditugu. Ez ote dakite kaleko txakur-katuek ere hizkuntzak, edozein hizkuntzak, bikoiztasuna berezko duela? Ez da seigarren neurtitza baino lehen bikoiztasuna deusezta dezakeen hitzik.

Aztergaia: bikoiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
bikoizte
iz. bikoiztu aditzari dagokion ekintza. Errepidearen bikoizte-proiektua.

Aztergaia: bikoizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

errepidearen bikoizte-proiektua.

bikoiztu, bikoitz/bikoiztu, bikoizten
1 da/du ad. Bi aldiz handiago bihurtu. Kopurua bikoiztu.
2 da/du ad. Bikoitz bihurtu. Bidea bikoiztu, autobide bihurtzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Kontsonante bikoiztuak.
3 du ad. Filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatu, gehienetan beste hizkuntza batera. Urteak badira filmak euskarara bikoizten direla. Euskaraz bikoiztutako ikus-entzunezkoak.

Aztergaia: bikoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bikoiztu, bikoitz/bikoiztu, bikoizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

bikoiztu, bikoitz/bikoiztu, bikoizten

bikote
1 iz. Bi lagunez osatutako taldea. Ik. biko 1. Kantari bikotea. Neska-mutil bikoteak. Edotariko bizidun bikote bana, arra eta emea. Pilota jokoan lehen tantoa egiten duen bikotea. Abesti sariketa, bakarlari eta bikoteentzat. Bikotea bi bizikidek osatzen dute.
2 iz. Bi gauzak osaturiko multzoa. Etorki bereko bikoteak (arima/anima...) maiz ditugulako.

Aztergaia: bikote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki arrunten bikote ordenatu; zenbaki osoen bikote ordenatu

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bikote-lagun .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.2: Gaztelaniazko 'pareja' hitzak adiera bi ditu: a) gauza edo pertsona bik osatzen duten multzoa; b) multzo horretako bigarren kidea, hau da "bikote-laguna" ('¿quién es tu pareja?', '¿tienes pareja?'...). Euskaraz, berriz, bikote hitzak multzoa adierazten du beti, nire ustez. Dena den, gaztelaniaren eraginez-edo, bigarren adieran ere erabili ohi dute inoiz hedabideetan: 'zein da zure bikotea?', 'aurtengo txapelketan Unanue izango da Arretxeren bikotea'... Azken hau adierazteko egokiagoa da bikote-lagun, bikotekide edo horrelakoren bat erabiltzea, edo lagun besterik gabe..." (1995-01-09)

bikoteka
adb. Bikoteak osatuz. Abereak, bikoteka, arra eta emea, kutxan sartu ziren. Bikoteka jokatzeko.

Aztergaia: bikoteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-05-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper