barneko
1 barne hitzari dagokion izenlaguna. Barneko bakea. Barneko aldera sartu. || Barne-barneko oihua.
2 adj. Lurraldeez eta kidekoez mintzatuz, kostaldekoa ez dena. Ik. barnealde 2; barrualde 2. Nagusiki Ondarroa, Lekeitio edo Bermeoko gazte abertzaleekin, baina baita barneko herrietako gazteekin ere (muxikarrak, gernikarrak...). Tren horrek turistak eta hemengo biztanleak ekartzen ditu barneko lurraldera. || (Izen soil baten eskuinean). Afrika barneko berriak. Handik laster, Montbrison, Frantzia barneko hiri batera, ekarri zuten. 3 iz. Ipar. Jaka. Barneko gorri-gorri batek uzten zuen papoan agertzen atorra, xeheki lisatua.