bela
1 iz. Ehun gogorrezko zatia, gehienetan puska josiek osatua, haizeak eragiten dionean ontzia mugiarazteko antolatua. Ik. haize oihal. Txaluparen arraunak eta ontziaren belak bezala. Belak eta mastak. Ontzi andana bat, dena haga eta bela. Bela nagusia. Bela betean itsasketa egin. Bela hartu, bildu. Bela hedatu. 2 iz. Belaontzian nabigatzean datzan kirola. Klubak sasoi betean jarraitzen du, eta bela, piragua eta urpekaritza jarduerak antolatzen ditu, besteak beste.