1 emaitza egikaritu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:15 | 1998-11-03 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
egikari(tu), egikaritzen.
du ad.
- [E210]: "Oharra: Zuzenbidearen esparruan gaur egun batzuetan gehiegi erabiltzen da egikaritu aditza, gaztelaniazko "ejercer/ejercitar" guztiak "egikaritu" aditzarekin euskaratzeko joera zabaldu baita. Arean ere, "egikaritu" eta "egikaritza" nahitaezkoak dira eskubideak/askatasunak/akzioak/betebeharrak/ahalak/ahalmenak tartean direnean; hori dela eta, Zuz. markarekin zerrendaratzekoak dira. Eginkizunak/funtzioak/zerbitzuak, ordea, "bete" egiten dira; jarduerak, "burutu, gauzatu"; enplegu/kargu/merkataritza/industrian "aritu" egiten da; agintaritza "baliatu, erabili"... Zenbaitetan "egikaritu" aditza erabiltzen da halakoetarako, eta erabilera hori saihestekoa da. Proposamena izango litzateke, beraz, sartzea Zuz. markarekin eta adibide bana emanda: eskubideak egikaritu egiten dira / eskubideen egikaritza legezkoa da".
- [E116]: "begiratu ditut OEHko adibideak (ez dira asko, dozena-erdia edo), eta ez dakit zein ondorio atera daitekeen hortik, egikaritu eta egikaritza hitzen adierari buruz (agindua edo mandamentuak egikaritzen dira hor, eta teoria ere bai; eta horiek 'bete' egiten dira, edo 'gauzatu'). Nik ez dut ikusten hortik aurrera egiteko modurik, baina zuek esan".
- Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "utzi lantaldearen proposamena zegoen bezala (onartu egikaritu eta ez sartu "egikaritza")".