1 emaitza enfokatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

enfokatu, enfoka, enfokatzen
1 du ad. Heg. (Tresna optiko baten edo begien) fokua doitu. Ik. fokuratu. Burua zapi beltzaren azpian sartuta dauka morroiak, eta, kamera enfokatu ondoren, argazkia atera du. Mikroskopioa nahierara enfokatuz eta desenfokatuz. Begiak zabaltzen ditu eta bista enfokatzen saiatzen da.
2 du ad. Heg. Zerbaiten irudia, fokuan jarri, puntu egokian sorrarazi, garbi ikus dadin. Seigarren argazkia, besteak ez bezala, ez zegoen ongi enfokatua. Horren ondorioz begiak nekatu egiten dira eta urrutiko objektuak enfokatzea gehiago kostatzen da.
3 du ad. Heg. (nor osagarririk gabe). Urteekin enfokatzeko duten gaitasuna galtzen dute begiek. Begirada altxatu eta urrutira enfokatuz gero, zorabioak edo bertigoak sor daitezke.
4 du ad. Heg. Fokuratu. Hobiaren parera enfokatzen ari zen kamera.

Aztergaia: enfokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-03-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-12-01 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusean ez dugu enfokatu eta fokatu formarik aurkitu; ik. OEH argitaratuan heineratu eta heinerakotu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

enfokatu 3 aldiz agertu da, EB (M. Aramendi, E.J. Hezkuntza Saila, K. Aldalur); enfoke 7 (cf. infra); fokatu 3 aldiz, EB (X. Intxausti, I. Iñurrieta, J.M. Mendizabal); fokoratu-rik ez da agertu; fokuratu 3 (Elhuyar); fokalizatu 4 (M.A. Unanua; eta Hizkl. 3, I. Gaminde); heineratu behin, IE (S. Arotzarena).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

enfokatu : AB38 2; AB50 2; Euskalterm 1; HiztEn ("ik. fokatu"); enfoke : cf. infra; fokatu : AB38 2; HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fokatu : HiruMila, ElhHizt, XarHizt, PMuj DVC; fokoratu : Lur EG/CE eta EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal enfocar / mettre au point; envisager; viser formen ordainak: HiztHand: 1 fokatu, fokuan jarri; 2 proiektoreaz argitu; 3 aztertu, ikusi // ElhHizt: fokatu; bideratu // HiruMila: 1 fokatu, 2 argiztatu, -ra argira zuzendu; 3 -ra begiratu, -ra zuzendu; 4 apuntatu // Lur EG/CE: fokoratu // eta EF/FE: begiratu; asmotan eduki / apuntatu, miratu, begiztatu, onezkoa eman // Casve FE: ikertü, asmatü, gogoratü, so egin / begistatü, giñatü // HaizeG FB: haineratu / begitarterat behatu, ikertu, hauteman, goarteman / begiratu, begistatu, miratu // PMuj DCV: argi-begira zuzendu, bilgora zuzendu, bilgoratu, fokoratu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): Fot mettre au point; centrer (la imagen); pointer (gemelos); envisager (una cuestión); it (S. Carbonell): Fot. puntare, mettere a fuoco; Fig. cogliere il punto giusto (d'una questione, problema, ecc.), o trovarne la soluzione; en (Collins): (Fot etc) to focus (a, sobre on); (un problema etc.) to approach, consider, look at; to size up; de (Langenscheidts): Opt., Phot. einstellen; fig. (richting an)fassen.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

enfokatu, heineratu

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

enfokatu eskaini egingo da zerrendan: onartzeko minimoak betetzen ez dituen arren, ordain hoberik ez baitu ezagutzen batzordeak (honen ondoan eskainitako heineratu ez da ordain ona, besterik adierazten baitu), eta hauek eskatuz iritzi-emaileei, kontu eginik erdaraz oso polisemikoa dela, eta beharbada "Heg." marka dagokiola

Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

lantaldeak ez daki arazoa konpontzen: a) ez da nazioarteko forma, eta ez ditu baldintza minimoak ere betetzen; b) baina proposatu diren ordainak ez dira egokiak, lantaldearen ustez: nork ulertuko du fokatu? eta fokoratu-ren "adiera etimologikoa" zuzena bada ere, ez al du optikaz askotxo jakitea eskatzen? fokalizatu ote da irtenbidea?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Ni neu ez naiz oso iritzi-emaile ona, partzial samarra agian, baina enfokatu egiteko inolako problemarik ez daukat. Zuek ere ondo diozuten bezala hoberik ez dago. Eta hitza polisemikoa izango da, konforme, baina bere polisemia guztiarekin gazteleraz primeran funtzionatzen badu (eta nik uste antzera egingo duela frantsesez ere) ez dut ikusten zergatik hasi behar dugun kasu konkretu bakoitzean, eta adiera zehatz bakoitzarentzat, euskarazko ordain hoberik proposatzen" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [I102]: horren ordez iparraldekoek ere uler lezaketen fokatu edo agian fokoratu proposa liteke. Lehenengoa hobea dela uste dut haatik, eta dirudienez inoiz ere erabilia izan da" (1995-01-10)

 - [K201]:  fokatu ez al da onartuko, foko-ren ondoan?" (1994-10-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Besterik ez bada Heg. Marka emanda, nik sartu egingo nuke. Besteak beste, Bernardo Atxagak, Anton Garikanok, edo Xabier Olarrak erabili dute forma hau. Eta enfoke ere behin baino gehiagotan ageri da XX. mendeko corpusean".

 - [E116]: "Lantaldeak bezala, nik ere ez dakit arazoa konpontzen. MAk aipatzen duena izan daiteke irtenbidea; edo konponbide egokia eskaintzen ez dakigula onartzea, hau da: oraingoz edo konponbide hobea izan arte, forma hauek isiltzea eta zerrendatik kentzea. Jakina, zerbait proposatu nahi duenak proposa dezake (eta ahal bezain ongi oinarritua bada, hainbat hobe guztiontzat), baina ez nintzateke inprobisatzen hasiko. Ez dirudi erraza, baina litekeena da idazleak-eta argi hobearen jabe izatea".

 - Erabakia:  Erabakia (2007-05-31): "enfokatu Heg markarekin".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper