estu hartu
1 du ad.-lok. Gogor egin; egoera estuan jarri. Estu hartu nuen, bere bekatuen ispilu harrigarria begien aurrean paratu nion. Azken minutuetan estu hartu zuten greziarrek Txekia, baina alferrik.
2 du ad.-lok. Zerbait zentzu hertsiegian hartu; zerbaiti garrantzi gehiegi eman. Estuegi hartzen zuten fariseuek larunbatean lanik ez egiteko legea. Neska, zergatik hartu dun kontu hau horren estu?