gain1
1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea; zerbaiten gainaldea. Barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala. Azpi eta gainak hartuak ditu. Ertza eta gain-azpiak. Ez doa hutsik asto horren gaina. Gain biribileko etxeak. Lur onak ur asko hartzen du, eta gaina idortzen bada ere, hezetasunak barnean dirau.
2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. So eginez Lapurdiko gain larrutu nabarrei. Uitziko gaina hartu nuen. Gain batean egin du etxea.
3 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik. Eta ez da geldituko harria harriaren gainean. Sasi guztien gainetik. Gugandik kanpo eta gure gainetik dagoena. Eskuineko oina itsas gainean eta ezkerrekoa lur gainean. Belar gainean eserita. Aizkorri gaineko elizatxoan (Ik. gaineko). || Lurra gain-gainetik urratuz (Ik. gain-gainetik). Gain-gainean zegoen oilarra. 4 iz. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ik. gaineko 1. Azpian lur hotza, gainean harria. Hondamena gainera datorkiolako, beldur da bera ere (Ik. gainera). 5 Ondoren. (Leku atzizkiekin, singularrean). (Batez ere janariez mintzatuz erabiltzen da). Ik. gaineko 3. Arrautzopil guri-guriak izango zituen jaki, eta gainetik gatzatua. Gaztaren ondotik gereziak, nahiz mamiaren gainean sagardoa; edozerk on egiten dio. 6 postpos. -en kontura, -en erantzukizunaren azpian. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Elkarteak bere gain du jaialdia antolatzea. Lan nekagarri hori gure gain dagoela, ez duela bestek egingo. Gauden gu erne, beti gure gain. Jakin nahiz noren gain eman makurra. Heure gain gelditzen dituk artaldeak.
7 postpos. -en gainean, -en gainetik. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Goitik datorrena guztien gain dago. Hik agintzen duk heure gain, hik ematen diok legea heure buruari. Ez duzu esango lagun hurkoaren gain gezurrezko lekukotasunik.
8 postpos. -z gainera. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -z atzizkia hartzen duen izen sintagma mugatu baten edo kideko baten eskuinean). Frogatuak izateaz gain, aho betean aitorturik daude.