garatu1, gara/garatu, garatzen
1 da ad. Landare bati gara egin. Azak edo arbiak, garatzen direnean, ez dute jateko balio.
2 da/du ad. Hazi, handitu; bereziki, gaitasun bat edo jardunbide bat hazi edo hazarazi, haren hedatzea bultzatu. Hizkera bakoitza bere aldera hazi eta garatu ohi da. Eskualdeko industria garatzeko. Badira batzuk Elizarako deia, garatuta gero, gizonduta gero izan dutenak. Zer behar du ikasleak profesionalki eta pertsona moduan garatzeko?
3 da ad. Herrialdeez mintzatuz, gizarte, kultura eta, bereziki, ekonomia arloan aurreratu eta hazi. Lehendabiziko aldiz, gutxiago garatu diren herrialdeek kostu baxuko teknologiak dituzte eskura. Munduan pobrezia zorroak hezkuntza gabeziarekin hertsiki lotuak daude, ez bakarrik garatu gabeko herrialdeetan. Garatzeko bidean dauden herrialdeei ere ezarri dizkiete gas isurien gaineko mugak.