jaiki, jaiki, jaikitzen
1 da ad. Etzanda dagoena, eta, bereziki, ohean dagoena, zutik jarri. Hamarretan jaiki zen. Goizean goizik jaiki. Jaiki, jantzi eta gosaldu. Berandu oheratu eta berandu jaiki. Gauerdian otoitz egitera jaiki ohi zen. Hirugarren egunean jaiki zen bizirik hilen artetik. Ohetik jaiki eta berehala. Hilak oro, jaiki hona, zuen hobietarik. Jaiki, jaiki, etxekoak. Jira eta biraka han jaiki ezinik, ez da erraz aurkitzen urde hain zikinik. Oi, bekatuan lotan zaudeten kristauak: jaiki laster, jaiki zaitezte!
2 da ad. Eserita dagoena zutik jarri. Txomin ez zen jaiki bere eserlekutik. Biltzar haietan, zaharrak sartzearekin, gazteak jaikitzen ziren.
3 da ad. Erori dena zutik jarri. Erori eta jaiki ibili. Jaiki nahi eta ezin jaiki ibilita.
4 da ad. Ahuspez edo belauniko dagoena zutik jarri. Jesus bere otoitzalditik jaiki eta apostoluetara itzuli zen. Genoveva belauniko topatu zuten: "Jaiki zaitez, Genoveva" esan zioten.
5 da ad. Altxatu; goratu. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia, eta honen sabeletik jaiki zen, gero eta ozenago, marmar bat. Eguzkia jaiki aurretik. Eta berehala haize bolada izugarri bat jaiki zen. || Auzi bat jaiki zen otsoaren eta azeriaren artean. Aski ardura aharrak jaikitzen dira adiskideen eta herritarren artean.
6 da ad. Orea harrotu, altxatu. Opila ez da jaikitzen legamiarik gabe.
7 da ad. (Norbaiten aurka) altxatu. Erromaren kontra jaiki zen Etruria; baina ez zitzaion baliatu. Gizonak harrokeriaz jaiki baitziren Jainkoaren kontra. || Indartsuen alde jaiki zitekeen, noski, indartsuen eskaintzak tentagarriago baitira beti.
8 Tentea, tente dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gorputz jaikia duen gizona. Seska jaikien artetik. || Oilarra baino jaikiago ibiltzen.