1 emaitza konbentzitu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:11 | 2000-07-12 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
konbentzitu 4, Bordel ("Bazela kontrario konde eta noble, entzutia bera-re etzen admirable; beti norbait izan da kuraia emaile, arrazoina galtzia etzela posible; gure konbentzitzeko eztira kapable"); Mde 3 ("Ariman sinesten dut, bere izen arrunta eman behar baitzaio, erran nahi dut izaki bakoitzean alderdi psikiko bat badagoela; konbentzitua nago", "Jakinen zuen Isabela konbentzitzen haurra betikotz harekin egoteko zela, ezkontzak ezin alda zezakeela ezer ez", "Uste zuen Theresa konbentziturik, ailitz bera hala!").
-nb- 23; -m- 16; konbentzigarri 1, U. Larramendi ("Ordezkariarena egiten duen ikaslea baliteke ez oso konbentzigarria izatea, baina hori ez da hemen garrantzia duena"); konbentzimendu 2: Vill ("Ebanjelioaren legamiak mendeetan barna bere lana egin eta asko lagundu du, gizonek pertsonaren duintasuna sakonkiago ikus dezaten, gizonari gizartean erlijio-arazotan bortxarik egin behar ez zaiolako konbentzimendura heltzeraino"); X. Gereño ("Fidelek, konbentzimendu handirik gabe, Alizeren etxerantz zuzendu zituen bere urratsak"); konbentzitu 19: Hizkuntza/OHO ("Konbentzitu da baserritarra, sartu dira biak kotxean eta abiatu da, baina baserritarra mantso-mantso, behia itoko duen beldurrez"); Programazioa 1983 ("Ez nauzu konbentzitzen"); J.A. Irigarai ("Azkenean, deus ere ez zela gertatuko segurtatuz gero, konbentzitu zituzten"); SGram Heriotza ("azkeneko bihotz hustutze hori bere agoniaren azkenekoa izango zela konbentziturik geratu zen"); M. Altuna ("Apaizak, mehatxuren bat eginez edo ez dakigu nola, konbentzitu zuen behintzat sakristaua, eta han zihoan beste hiruren atzetik"); L. Azkune ("Gorkaren ama ez zegoen azkeneko honekin erabat konbentziturik"); Egin 1979 ("honetarako geure burua konbentziten dugun neurrian sartu ahal izango dugu Euskal Herria nazioarteko kontziertoetan"); J. Elustondo ("Lan ederra dauka alde batetik bere lagunak konbentzitzen eta bestetik oposizioa ahultzen"); Azurm ("Rekalde ikastolen arazoa eztabaidatzen ari da ETB espainolean Aulestiarekin, eta Eusko Jaurlaritzan 'ezkerra' egotea zein positiboa izan den, konbentzitu nahi du lehenak bigarrena"); HizkLiter/BBB/3 ("Apurka-apurka aita konbentzitzen ari da bere seme egosgogorra"); I. Iñurrieta ("jendea zerbait egiteko konbentzitzen"); Zeu zeutara ("berehala aurkitu eban leku egoki bat eta aldatzeko konbentzitu eban"); Elhuyar ("zientzilari gutxi konbentzitu ahal izango da"); I. Haranburu ("sexuak meneratzen zuela konbentziturik"); J. Zabaleta ("Aita konbentzitzen ahalegindu zitzaion"); R. Etxezarreta ("Ni hiltzen naizenean konbentzitu daitezela guztiak hil naizela"); I. Azkune ("erabat konbentziturik zegoenean, bera hori ukatzen hasi zen"); I. Elizegi 2 ("Hura benetakoa ez zelaz bere burua konbentzitu nahiean zebilen", "Berehala dastatu izan zuen greziar marmolaren kalitatea eta erabat konbentziturik geratu zen bere hortzak baino sendoagoa zelaz"); konbentzidu 1, Zubk ("Konbentzidu nai zaitut"); komentzimendu 3: J. Intxausti ("Zaitegi-ren kezka eta komentzimendu hau beste gisa batetan agertuko da gerotxoago"); Herria 2000 Eliza 1988 ("Komentzimendu sakona eskatzen du ideietan ezezik, pratikan ere"); UnescoAlb 1990 ("Tuzididek duen komentzimendu gaitasuna"); komentzitu 13: Txill ("mariñela komentzitu"); J.A. Agirre ("Ingles merkatari talde bat komentzitu zuten frantses monopolio hori birrintzea posible zela"); Azurm/JMMuj ("ez du edozein komentzituko"); Azurm 2 ("Beharbada, instintoz bezala, ez dugu utzi nahi, komentzi gaitzaten", "Hori ezagutzen eta maitatzen ez duenak, alferrik 'bilatuko du' komentzi dezan teoriarik, zergatik izan behar den abertzale, edo euskaltzale, edo ez dakit beste zer-zale"); M. Zalbide ("zinez komentzitua nago ni"); Osabide Hezkuntza 1989 ("Ikasle bakoitzak eskuratu duen edo gainditu behar duen helburuaz kontzientzia har dezan moduko ebaluaketa-prozesuak duen garrantziaz komentzituta gaude"); P. Zabaleta ("Egiaz, 17'00 aldera komentzitu zuten te bat eta bokadillo bat har zitzan"); X. Olarra ("Bere burua horretaz komentzitu eta musuzapia malkoz bete zuen"); X. Mendiguren E. 2 ("Pantxo gixarajoa erraxago komentzituko zutelako edo don Giovannik bakarrik hitzegitea erabaki zuten", "mutikoa horren goiz ateratzea astakeria hutsa zela komentzitu nahiz"); J. Agirre ("Seaskakoak komentziturik daude etapa berri baten atarian daudela"); Amatiño ("Zenbaitek ez dakien arren, Arrasateko Udal Euskaltegia izan zen ni Jaurlaritzan lanean nengoenean, gogo gehiagoz, bultzatu nituen euskaltegietako bat eta Udalaren aldetik laguntzarik gehien, serioen eta komentzituen aurkitu nuenetakoa").
komentzimendu : DFrec 1; komentzitu : DFrec 4; konbentzigarri : Euskalterm 1; konbentzimendu : DFrec 2, Euskalterm 1; konbentzitu : DFrec 5, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1; konbenzitu : DFrec 3 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.
konbentzitu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila; komentzimendu : Lur EG/CE eta EF/FE; komentzitu : Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
Erdal convencer / convaincre formen ordainak: ElhHizt: 1 konbentzitu, buruan sartu, sinestarazi; 2 bete, gogobete, asebete; gustatu, atsegin, oniritzi // HiruMila: sinestarazi, konbentzitu // Lur EG/CE: komentzitu, sinestarazi // Lur EF/FE: komentzitu, sinetsarazi // XarHizt: bildu, sinetsarazi, onarrarazi // Casve FE: bildü, sinetserazi, bürüan sarrarazi // HaizeG FB: bildu, sinetsarazi, buruan-, sarrarazi // T-L LFB: bildu, sinetsarazi // PMuj DCV: (persuadir) zuritu, limurtu, eskuratu, sinist-arazi, burutara eman, buruan sartu, (-se, persuadirse, creer) etsi, sinistu.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
gaztelaniatikoa da, baina onartzekoa, lantaldearen ustez, ez baitu ordezko egoki-osorik.
konbentzi, konbentzitzen.
da/du ad.