lodi
1 adj. Luzerarekiko beste bi dimentsioak ohi baino handiagoak dituena. Ik. gizen. Anton. mehe; lirain. Beso eta izter lodiak. Lepo lodiko idia. Gizon lodia. Atso gerri-lodi bat. Ezpainak lodiak zituen. Ile kizkur lodia. Harrak hatza bezain lodiak egiten direnean. Haritz lodi baten azpian. Soka lodiekin. Kate lodiak. Makila lodi bat eskuan zuela. || Zigarreta lodi-lodi batzuk erretzen. || Malko lodiak darizkiola. Hodei beltz lodiak. 2 adj. Hirugarren dimentsioa ohi baino handiagoa duena. Horma lodiak. Ohol lodia. Ia mila orrialdeko liburu lodia. Soineko lodiak. Azal lodiko aberea.
3 adj. (Lodiera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera-neurri baten eskuinean). Metro eta erdi lodi. Hamabi kana luze, gerria hamar lodi.
4 adj. Isurkariez edo gasez mintzatuz, trinkoa. Txokolate lodia. Esne lodia kaikuan. Lodiegia atera zaio orea. Ke lodia.
5 adj. Ahotsez eta hotsez mintzatuz, maiztasun txikikoa, hotsen eskalan behean dagoena. Ik. baxu 2. Trumoiaren antzeko zarata lodia entzun zuten. 6 adb. Ugari. Elurra lodi izanagatik, ez du Piarresek deusen beldurrik. Graziaren hazia lodi hedatzeko.