bildu, bil, biltzen
1 du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ik. batu. Malkoz erein bazuten, pozez bilduko dute. Ardiak bildu nahiz bere korralera. Gaztainak biltzen ari zela. Limosna bildu. Baionako apezpiku zinenean, Nafarroako hiru estatuak bildurik, joan zinen Gortera. Esaera zaharrak bildu. Liburu santuetatik Sarako erretoreak bildua. Bildu dituen argitasunak. Mantalean bildu dituen artaleak. Hor aditzera emanak liburuxka batera bildu zituen gero. 2 du ad. Bat egin, elkartu. Hala mintzo direnak mintzo baitira mihiaren puntaz eta ezpainak bilduz. Biak bildu zituen lokarria ez zuen heriotzak berak eten.
3 du ad. Pilatu; eskuratu. Abertzaleek boz gutxi bildu dutela. Atsekabeak maizago bilduko ditu atseginak baino. Galoiak bildu nahi lituzke kasernako zoko batean egonez.
4 du ad. Besteren gogoa bereganatu. Etsaiak emeki-emeki bildu ditu eta lokarrarazi. Norbait lausenguz bildu.
5 du ad. (Kalteren bat) hartu, (ezbehar bat) pairatu. Buruan bildu kolpe tzar baten ondotik hiltzera zihoan.
6 da ad. Zenbait lagun toki jakin batean elkartu. Jende oro bat dakion Josafaten bildurik. Afaritako bildu ginen. Euskaltzaindia Donostian bildu zen atzo. Biharamunean Anas, honen suhi Kaifas eta gainerakoak batzarrean bildu ziren. Irakasle bakoitza bere ikasleekin bildu da. Hainbeste tokitatik bilkura honetara bildu zareten guztioi. Festa ikustera bildu zirenak. Ahaideak elkarrengana bildurik.
7 da/du ad. Hitzaldi edo idazki batez mintzatuz, laburtu, funtsezko den ezer kendu gabe. Ik. laburbildu. Jainkoaren hamar aginteak bitara biltzen dira. Legea eta profeten esan guztiak hitz labur horietan biltzen dira. Irudi batean biltzen du Joan Gurutzekoak bere irakaskuntza guztia. 8 du ad. Zerbait estali, paperez edo ehunen batez inguratuz. Paperean bilduta ekartzen zituen adreiluak. Maindire batean bildu zuten Jesusen gorputza. Haurtzaroko ametsetan, troxetan bezala, bildua zebilen Leturia.
9 du ad. Tolestu, tolestuz batu. Zangoak bildu. Hasten zaio ukabila bildurik, mehatxuka. Hegoak bildurik. Belak bildu. Baina laster bildu behar izan zituen oihalak eta arraun indarrez ontziak erabili. Soinekoa gerrian bildu eta lotua. Mahuka ukondoraino bildurik. Gona bildu.
10 du ad. Jetzi. Ik. batu 9. Behia bildu.