aitortza
1 iz. Huts bat edo gorde nahi zen zerbait adieraztea. Ik. konfesio. Bestetik, akusatuaren hasierako aitortza dago: andrearen hilketa bere gain hartu zuen. 2 iz. Bekatuak apaiz bati aitortzean datzan sakramentua. Aitortzan entzundako bekatuak. Hala egiten dira aitortza gaizto txit asko, ezagutu nahi ez diren eta ezagutu behar ziren bekatuak ez agertzeagatik.
3 iz. Norbaitek egindakoaren balioaren edo garrantziaren onarpena. Ik. ezagutza 3; aitormen 2. Atsekabetuta dago merezitako aitortzarik jaso ez duelako. Aitortza orain dator eta nik jaso dut presidente moduan, baina sari honen atzean, pertsona askoren lana dago. 4 iz. Zerbaiten zilegitasunaren onarpena. Artikulu horrek ez diela inolako aitortza edo eskubide konstituzionalik ematen hizkuntza gutxituei. Euskal Herriaren aitortza eta herri gisa dagokion autodeterminazio eskubidea defendatzea da gure lehentasuna. Lan duina eta eskubideen aitortza aldarrikatzeko. || Biktimei dagokien aitortza ematea ezinbestekotzat jo dute bi alderdiek.
5 iz. Norberak eginiko hutsak edo akatsak halakotzat ezagutzea. Ik. ezagutza 4. Egindako minaren aitortza.