azti
1 iz. Ezkutua dena ezagutzeko edo etorkizuna asmatzeko, ohiz kanpoko ahalmenak omen dituen pertsona. Aztiei galdetu.
2 iz. Izadiaren legeen kontrako gauza miragarriak egiten bide dituen edo ahalmen ezkutuak bide dituen pertsona. Ik. sorgin. Ibili ohi dira azti bila, lurpeko ondasunak aurkitzeko. Lot gakizkion, bada, den hizkuntzari, izango dena aztiei eta sorginei utzirik. Azti lana. Azti hitzak. 3 adj. Liluragarria, guztiz erakargarria. Maite ninduenaren maitasun aztia!
4 adb. Erne. Camillo, azti ibili, zazpi aldiz pentsa ezak. Hago azti.