1 emaitza bana bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bana
1 banatz. Bakoitzari bat; bakoitzak bat. (Perpausean, bat-i legokiokeen toki berean agertzen da). Edan dezagun beste baso bana. Liburu bana erosi dute. Hiru olerkariek olerki bana eskaini ziguten. Etxe eder bana eman zien. Adiskideei agur bana. Argi bana eskuan eta bihotza zeruan. Denek bana bildu dutenean. Katilu bana kafe. Erdi bana. Laurden bana. || Zaldi banatan etorri ziren. Etxe banatan bizi dira. Arrautzak erreal banan. Egur zama banaren bila. Itzalean, zumar zurien azpitik, lerro-lerro doaz, argi irazeki banarekin.
2 (ehun, mila edo milioi-ren, eskuinean, banatzaileak eratuz). Ik. ehuna; berrehuna... Ehun bana sagar eman digute. Hogeita lau diru-zorro erakarri zituen, bostehun bana dukatekoak.

Esaera zaharrak

Oihan orotan otso bana.

Aztergaia: bana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

bana izenondo 'distinto, diferente' adierakoa landu da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan 22 ager.: CatBurg ("hiru persona bana diranak"), Mb 2 ("Hiru Persona banak edo distintoak"), Cb 2 ("iru persona distinto edo bana"), Oe ("bana direala"), Ub ("Aitatasuna, Semetasuna, ta Espiritu Santutasuna gauza bana edo bereziak izanagatik"), Mg ("Konsagrazio banaak edo apartekoak"), Añ 4, CatBus, CatG, Itz 2, Legaz, A, KIkV, Or 2, Gte.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Hiru aldiz agertu da, mende-hasierako 3 Kristau-ikasbidetan, Hirutasuneko pertsonei dagokiela: Kristiñau-ikasbidea ("Irutasun edo Trinidade guztiz Santua Jaungoikoa bera da; iru notin edo persona banak, baña Jaungoiko bakar bat"); B. Garitaonaindia ("Da Jaungoikua bera, Aita, Semia ta Espiritu Santua, iru persona distinta edo banak, baña Jaungoiko egiyasko bakar bat"); Kristiñau dotriñea ("Zegaitik Personak banak edo diferenteak direan, izanarren Jaungoiko egiazko bakar bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bana 'distinto, diferente': DRA eta PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, LurEG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bana-banako: bana-banako erlazioa; bana bertze Ipar. 'batez beste'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: a) kategoria-adierak: "1 banatz[ailea]. 2 izond. 'desberdina': Jaungoikoa, hiru pertsona banatan bat dena"; b) bana-banako ASren azalpena (ik. beherago), eta c) AS gisa: bana-banaka .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "52.4: "bana-banako" erlazioa ("one to one")" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bana: zubereraz ez ik. Bedera'.

 - [I202]: 'Banaz bertze, 1. Itzulia Bana hitzaren azpisarreran Bana bertze Ipar. 'batez beste' eman zen. Maila berekoa dugu Banaz bertze Nafarroan, eta oso zabaldurik dago (Bortzerrietan, Malerrekan eta Baztanen)'.

 - [E116]: 'AS: bana-banako: bana-banako erlazioa, bana bertze Ipar. 'batez beste'... Hemen zalantza bat baino gehiago dut esaten denarekin: a) kategoria adierari dagokionez bana proposatzen da 'desberdina' adierazteko ('hiru pertsona' banatan'), baina erabilera hori ez da batere arrunta, eta nire ustez, horrek Goi marka behar luke. b) Adibide hori ('hiru pertsona banatan') oso arriskutsua da, horren gibeletik etorriko baitira berehala egun entzuten diren 'bizikleta banatan etorri ziren' bezalakoak (beti 'bakoitza bere bizikletan' esan izan dugun tokian. c) Hurrengo adibidea, 'berezia' esanahia adierazten duena ('liburutegi bana-banakoa zuten') Azkuek, Mogelek eta Erkiagak erabilia da eta, hortaz, uste dut Bizk marka bederen beharko lukeela. Niri behintzat biziki arrotza egiten zait. 'banakakoa'-aren esanahiarekin, oso bitxia egiten zait; biuniboko ez nuke sartuko ez baitugu onartua'.

 - [E116]: 'Hori guztia kontuan hartuta, hau proposatzen dut: bana 1. banatz[ailea] 2. izond. 'desberdina'; bana-banako: bana-banako erlazioa; bana bertze: Ipar. 'batez beste'; banaz bertze: Naf. 'batez beste''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'bana banatz(ailea) liburu bana ekarri dute; etxe banatan bizi dira; bana-banako: 1. bana-banako erlazioa; 2. 'berezia, hautatua': oso zen liburu-zalea, eta liburutegi bana-banakoa zeukan; mutil hori bana-banakoa da; bana bertze: Ipar. 'batez beste'; banaz bertze: Naf. 'batez beste'; banan, banan-banan, banan-banango Bizk., banango Bizk.'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper