barna
1 adj. Sakona. Putzua barna da. Leize barna eta iluna. Ur barnak. Jainkoa zerua baino goragoa da, infernua baino barnagoa; haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna.
2 adb. Barnera, barrura; sakonki. Barna aitzurtu. Gogoan biziki barna sartua. Erroak sobera barna egin gabe. Bidetik barnago, itzalpe batzuen gibelean.
3 iz. Barrua, barnea, bereziki sentimenduen edo desiren gunetzat hartua. Barnak eragina. Barna korapilaturik, ezin natzaio mintzatu. Jaunak badaki zein barnatik zaitudan maite. Azaleko lurra ezar ezazu alde batera, barnagokoa bestera.
4 postpos. -en barnean. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -n atzizkiaren eskuinean). Gogoan barna ezar ditzagun San Agustinen hitz hauek. Gure baitan barna. Berriz ere dizipuluak etxean barna zeudela.
5 postpos. -n barrena. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -n atzizkiaren eskuinean). Munduan barna ibiltzeko. Amets bideetan barna.
[Oharra: -n barna (mendian barna) hedatuagoa da -tik barna (menditik barna) baino].