behin ere
1 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Behin ere huts egin gabe. Behin ere ez zait ahaztuko. Behin ere ahituko ez dena. Zigor hori ez al da behin ere bukatuko?
2 adb. Inoiz. (Erkaketetan). Osasunez behin ere baino hobeki. Behin ere baino garrazkiago jazarri zion bere buruari.
3 adb. Inoiz. (Galde eta baldintza perpausetan). Ardoaren edo beste zerbaiten espiritua ikusi al duzu behin ere su eman eta garretan? Ez dakigu mihi azpira behin ere behatu dioten.