berebat
1 adb. Heg. Era berean, berdin. Ik. orobat. Abereen umeekin ere berebat egin zuen. Berebat gertatzen da harekin. Zazpi urte on horiek bukatutakoan, berebat zazpi ezurteak ere hasi ziren. Ematen zien San Joanek bataioa, edo, berebat dena, garbitzen zituen Jordango ibaian. Hitz horiek juduentzat hitz ikaragarriak ziren, eta gu kristauontzat ere berebat dira. 2 lok. Heg. Halaber. Berebat agindu zuen beste hamabi harri leku berean ipintzeko. Berebat, bekatu mortala da juramentu egitea. Lebitar bat berebat heldu zen, eta hau ere, begiratu gabe, aurrera joan zen.