berebiziko
1 adj. Heg. Berariazkoa; bikaina. Berebizikoa da lan horretarako. Etxaideren lanak berebizikoak eta beregainekoak izaten dira.
2 adj. Markatik kanpokoa, neurriz gainekoa, berealdikoa. Ik. egundoko; itzelezko; + sekulako; inolako 2; demas; demaseko. Berebiziko erasoa. Berebiziko ekaitza. Hurbildu zen etxe hartako atondora eskean, berebiziko negar gezurrezkoekin. Berebiziko dunbotsez dorre bat bezala erori zen zelai erdian. Zabala jauna, berealdiko eta berebiziko gizona izan genuen. 3 adj. Inoiz baino ...-ago. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adberbio batekin). Ik. inoizko 2. Egoera negargarri hartan ere malmuzkeria bat otu zitzaion eta berebiziko ondoen irten zitzaion asmakizun berria. 4 adj. Inoiz izan den. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adjektibo batekin). Ik. inoizko 3. Berebiziko lantegirik handiena. 5 adj. Asko. (jende eta kideko izenekin). Herriko etxearen aurrean berebiziko jendea zebilen.