berezko
1 adj. Gizonaren berezko argia. Berezko joera, grina, akatsa. Badu liburuak berezko jario etengabeko bat, behin ere ahitzen eta agortzen ez dena. Landareen berezko hazkundea. Bataioa berez apaizen eginkizuna da, eta bere emaile berezkoa apaiza da. Zaletasun hori berezkoa du gizonak. Literaturaren kondairak berezko dituen eskariak eta galderak. Otoitza izan daiteke berezkoa edo eliz legezkoa.
2 iz. Zerbaitetarako berezko dohain edo gaitasuna. Ik. talentu 2. Baina Jose Migelek, nire iritzirako, berezko ikaragarria zuen, eta beharko gainera. Berezkoa dakar ume honek dantzarako.