bihurritu1, bihurri/bihurritu, bihurritzen
1 da ad. Asaldatu, norbaiten aurka altxatu. Ene aginduen aurka bihurritu da.
2 du ad. Zerbait bi muturretatik alde banatara biratu, edo mutur bat finko dagoelarik bestea biratu. Ik. bihurtu 5. Besoa bihurritu zion. Hariak binaka bihurrituz soka egin zuen. 3 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, korapilatu, nahasi. Esaldia bihurritu gabe. Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, biak berdintzea. Erraz ziruditenak zaildu eta zuzen ziruditenak bihurritu.