blokeo
1 iz. Zerbaiten ohiko funtzionamendua gelditzea. Besterik ere badu aplikazio honek; esaterako, aktibazio blokeoa ezar daiteke Internet bidez.
2 iz. Herrialde batek beste herrialde batzuekin merkataritzako edo bestelako harremanak izan ditzan galaraztea. Ik. bahimendu. Irakiarrek gerrak, diktadura, blokeoa, eritasunak eta suntsiketak gainditu dituzte. Itsas blokeoa. 3 iz. Kirol batzuetan, saskibaloian bereziki, jokalari batek bere gorputza tartean jarriz, arerioari bidea eragoztea. Jokalari handia eta pisutsua da, bikaina blokeoak egiteko.
4 iz. Pertsonez mintzatuz, egoera jakin baten aurrean erantzuteko ezintasuna. Horrelakoetan emozioaren blokeoa gertatzen da.