ez-markatu
1 adj. Markatua ez dagoena, markarik ez duena. Herritar normal bat zen, ez-markatua, ez-susmagarria.
2 adj. hizkl. Hitzez, azentuez edo joskerez mintzatuz, kidekoren batek izan dezakeen ezaugarri berezirik ez duena, neutroa dena. Ik. markatu2 2. Baina egitura ez-markatu edo neutroa (SOA), galdegaia ageri denean aldatzen da batez ere. Arau orokorra azentua bigarren silaban kokatzea da —baita hitzaren azkena denean ere— eta azentu ez-markatua goranzkoa da. Beste zenbait ñabardura esaldiaren elementu batzuen ordena logikoa edo ez-markatua aldatuz lortzen dira (seme neurea!, polita da sano...).