gozagarri
1 adj./iz. Gozatzen duena. Ama Birjina, bitarteko gozagarria. Hain bide luzean joan behar hura ez zen oso gozagarria. Solas eder eta bihotz-gozagarriak. Neke guztien gozagarria. Irudi ongi landuak begiaren gozagarritzat. || (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Jainkoak seme bat eman zion, bere zahartzaroaren gozagarri.
2 iz. Jakiei, edariei edo sendagaiei gozotasuna emateko erabiltzen den gaia. Ik. edulkoratzaile; eztitzaile. Azukrea edo beste gozagarriren bat. 3 iz. Ongailua, jakiei zapore atseginagoa eta biziagoa emateko erabiltzen den gaia. Gozagarri gutxirekin maneatutako janaria.