2 emaitza
hala... nola... bilaketarentzat -
[1 - 2] bistaratzen.
hala nola
1 (Argigarri gisa ematen diren adibideen aurretik, ‘aipatzen diren kasuetan gertatzen den bezala’ adierarekin). Ik. adibidez.Etxepareren hizkera euskalaririk gehienek ukitu dute, hala nola Stempf-ek, Schuchardt-ek eta, inork baino barrenkiago, René Lafonek.Sindromeak haurrarengan eragiten dituen ondorio fisiko eta psikologiko garrantzitsuenak deskribatu dira, hala nola sorrarazten duen klinika eta sintomatologia.
2Ipar.Bezala, era berean. (Dagokion hitz edo esaldiaren ezkerrean). Jauregiko eskailerak berrituak izan dira, hala nola zureriaren beste zati asko.Baina herioa ondotik darraio hala nola itzala.Hala nola suaren bazka baita olioa, gisa berean alferkeriarena da gaztetasuna.Hala nola ohoina gauez ezustean jiten baita, hala-hala herioa.
AS: 1 'adibidez'. 2 Ipar. 'bezala': jauregiko
eskailerak berrituak izan dira, hala nola zureriaren bertze
zati asko.
hala... nola...
1Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. (Ezezko testuinguruetan erabiltzen da). Ez da uholderik lurra hala larrutzen duenik, eta ez harrik haragia hala galtzen duenik, nola kontzientzia gaiztoak bere burua.
2Bai... bai... Eman diezagula behar dugun mantenua, hala arimakoa nola gorputzekoa.Oroit zaitez nire ahaideez, baita etsaiez ere, hala biziez nola hilez.