1 emaitza hondar1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hondar1
1 iz. Itsaso edo ibaien ertzean edo hondoan, eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa. Ik. harea. Hondar gainean etzanda. Hondarraren gainean egin den etxea. Sahara, irakurle, hondar itsaso zabala duzu. Lurrak, ona izateko, behar du buztin adina hondar. Hondarra eta legarra. Hondar aleak. Hondar bahea. Zaku bat hondar. Hondar erlojua. Hondar koloreko mendiak. Dunak, mendi txikien itxurako hondar-pilak dira, haizeak hala jarriak. Baltsak hondar-banku bat jo zuen. || Moisesek egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen (Ik. hondarpe).
2 iz. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. hondakin; kondar. Eltzeko hondarrak bukatu arte. Ugazabaren mahaitik jausten ziren ogi hondarrak. Hondarrak besterik gelditzen ez zirenean. Ase ziren, eta hondarrekin zazpi saski bete zituzten. Oilasko haragi hondarrekin egina. Ote puska eta hosto hondar guztiekin. Hondar batzuk bakarrik gelditu dira saldu gabe. Giza gorputz-arimen hondar zikinak.
3 iz. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Badira han-hemenka harresi hondarrak. Mozarabieraren hondarrak biltzen.
4 iz. mat. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza. Zatitzailea zatiduraz biderkatu eta emaitza zatikizunari kendu, lehenengo hondarra lortzeko.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper