iharduki1, iharduki, ihardukitzen
1 du ad. Ipar. Eztabaidatu. (nor osagarririk gabe). Halakoek dihardukatenean, ez da zuhurtzia haien artean sartzea. Eta hasi ziren harekin ihardukitzen. Ez zaitezela halaber jar ihardukitzen sainduen merezimenduez, ea bata sainduago den bestea baino. Elkarren artean ihardukitzen zuten. Elkarren kontra ihardukiz.
2 du ad. Ipar. Mintzatu; arazo bati buruz solastatu. (nor osagarririk gabe). Ik. jardun1 2. Gizon prestuekin ihardukiz ez da deus ere galtzen. Egun laborantzaz iharduki behar dugu. Baina errege Davidek nahiago zuen, jendeekin baino, Jainkoarekin iharduki, nahiago zituen bere on-gaitzak harekin iragan; zeren bekatu eginez gero, Jainkoarekin behar da iharduki, hara laster egin, han fida. 3 dio ad. Ipar. Norbaiti edo zerbaiti buru egin, gogor egin. (nor osagarririk gabe). Uhinen oldarrari ihardukitzeko, batean belak altxatuz, bestean apalduz. Erlijioaren etsaiari azkarki iharduki dio beti. Japoniako gaztainak ederki ihardukitzen dio gaitz horri. Jainkoaren nahiari ihardukiz.
4 du ad. Ipar. Ihardetsi; bereziki, erantzunari ihardetsi. Baina belar franko bada hor —iharduki zuen mutikoak.