inoizko
1 adj. Noizbaiteko. (Baiezko testuinguruetan). Eta harriturik gelditzen dira, inoizko andregaia besterekin ezkondurik aurkitzen dutenean. Inoizko ohiturak.
2 adj. Inoiz baino ...-ago. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adberbio batekin). Ik. behin ere 2. Fedean behintzat, inoizko sendoen jarri nintzen. Aurten etorri zaigu inoizko goizen. || (-rik atzizkia hartzen duela). Inoizkorik zoriontsuen. Inoizkorik azkarren zihoazen Frantzia aldera. 3 adj. Inoiz izan den. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adjektibo batekin). Guztira, 51 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena.