jaso1, jaso, jasotzen
1 du ad. Lurrean edo eroririk dagoena altxatu. Lurretik zerbait jaso eta garbitu ondoren, sakelan sartzen du. Jaso ezazu paper hori. Ia ezin jaso ahaleko zama astun hori gure gain dagoela. Harria zortzi aldiz jaso du minutu batean.
2 du ad. Altxatu, goratu. Besoak, begiak zerurantz jaso. Haize oihalak jasorik. Herriak jaso dion oroitarrian. Han eliza berri bat jasotzeko (Ik. eraiki). Jaso ditzagun bihotzak. Horiek jaso dute aldizkari hau gaur dagoen mailara. Hizkuntza noranahiko egin, jakite hegoz jaso, soin zaharrari gogo berria eman. Gizonak besteri laguntzen dionean jasotzen du bere burua. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du. 3 du ad. Bildu, hartu; eskuratu. Egun gutxi barru jaso nuen agindu zidan eskutitza.
4 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ederki jaso du hitz bitan nik esan nuenaren muina. Euskal Herriko zokorik galduenetan jaso izan diren hitzak. Bere bilduman jaso dituen kantak. Hizkuntza idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Arbasoengandik ikasi duguna baita gure kultura, ez haiengandik jaio garelako jaso dugun ondarea. Tradizioz jaso ditugun euskalkietan. Hitzez hitz jasoa.
5 du ad. Zerbait egiteko bereziki antolatu diren gauzak berriro bere tokian gorde. Mahaia jaso, sukaldea jaso.
6 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Giro epela zen; eguraldia laster jasoko zuen.