1 emaitza kotxe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:IkHizt | 1993-06-24 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:Merkat | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:03 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z10: LBeh2671 | 2020-05-19 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
kotxe 1 iz. Zalgurdia. Zaldi kotxea. 2 iz. Bagoia. 3 iz. Heg. Haurrak eramateko orga modukoa. 4 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, kotxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'lau gurpileko ibilgailu motorduna' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. auto; automobil; beribil].
kotxe 2753; auto 23416; automobil 1333; beribil 100.
kotxe 839; auto 9119; automobil 376; beribil 182.
kotxe, karrosa.
haurrentzako kotxeak.
1* e. auto(mobil), beribil. 2 'zalgurdia, bagoia'. 3 Heg. (haurrentzakoa).
Debekua bere horretan uztea proposatu da. auto adierakoa asko dabil oraindik, baina egokia da debekua mantentzea.
onartzekoa da forma, haurrentzakoa dela adieraziz.
- [E208]: 'hitz hau behialako zaldi gurdietarako ezin utzizkoa dugu, eta haurren gurditxoak adierazteko ere bai. Trenetakoak bagoiak dira, espainolez batzuetan coche deitzen diren arren. Automobila esateko, ordea, kotxe espainol hutsa da, eta horren ordez euskaraz oraintsu arte, Bizkaian behintzat —eta Gipuzkoa eta Nafarroan gauza bera gertatzen zela uste dut— automobil hitz nazioartekoa erabili da, bai eta honen laburpena ere: auto. Adiera honetan, beraz, azken honi eman beharko litzaioke lehentasuna'.
- [E109]: 'Zernahi gisaz, garbi adierazi beharko genuke euskara baturako kotxe ez dela auto(mobil)'.
- Erabakia: BAgiria (1998-04-24): 'hau izan da onartu dena: kotxe 1* e. automobil, ...; 2. trenetakoa eta zalgurdi, bagoi eta abarren kidea (hemen erredakzio arazoak dira); 3 Heg. haurrak eramatekoa'.