kutun1
1 iz. Aldean eramaten den gauzakia, ustez naturaz gaineko bertuteren bat duena; bereziki, haur txikiek bularrean eramaten duten zorrotxoa, barnean gauza bedeinkaturen bat edo idatziren bat duena. Ik. zinginarri. Espiritu gaiztoak uxatzeko kutunak. 2 iz. Eskapularioa. Eskuetan dauka Malentxok bidali zion gurutzea, eta papar gainean Ama Mariaren kutuna.
3 iz. Bururdi modukoa, oso txikia, jostean erabiltzen diren jostorratzak eta orratzak finkatzeko erabiltzen dena. Ik. kuxin 2. 4 iz. Norbaitentzat guztiz maitea eta begikoa den gauza edo pertsona. Bihotz guztiarekin daude beren kutun eta adiskide laztan ardoagan (Ik. kutun2). Gipuzkoarrak ziren bere bihotzeko kutunak.