maite izan, maite izaten, maiteko/maite izango
1 du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti maitasuna izan. Ik. maitatu. Jainkoa maite dutenei. Elkar maite dutelako. Bere burua maite duenak. Senarra maite izatea bizi deno. Lagun hurkoa maite izango duzu. Biziro maite du bere herria. Honek maite duena gorrotagarri izan daiteke beste horrentzat. Maiteko zaitut beti bihotz-bihotzetik. Bihotz-bihotzez maite zuelako bakea. Asko maite nau. || Oso maite zaitut. Hain maite izan zuen lurretik urruti hil zen. Gauza guztiak baino maiteago zaitudalako. Elizgizonek ez dute maiteegi izan euskara. Maiteen dugunari. || Maite-maite ditugun gauzak. 2 du ad.-lok. Ipar. Atsegin izan, gogoko izan. Gure izaera maite dutenei. Ez duzu egia maite? Itsasertzean jaioa izanik, maite baitu itsasoa. Irakurtzea maite zuen. Bixkotxak maite dituzu?