nahiz... nahiz...
1 Esaldi nagusian aditzera ematen dena betetzeko aukerak adierazteko egitura. Beste horrenbeste gertatzen zaio Nafarroan sortu den liburu eta idazlan askori, nahiz zaharrak diren, nahiz berriak. Nahiz den aberatsa, nahiz ez. Zordun gara zenbait kultura sailetan, duguntxo pixkaren zordun, nahiz euskaraz nahiz erdaraz mintzatu.
2 Bai... bai... Irrikatzen egoten dira handikien ezkontza eta jaien berri jakiteko, nahiz zineman nahiz aldizkarietan. Nolanahi ere, nahiz batera nahiz bestera, galduan gu.