1 emaitza pizgarri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pizgarri
1 adj. Pizten duena. Hainbat kalteren haste eta pizgarri den alfertasuna. Jakin-minaren pizgarria. Ene likiskerien irudi pizgarriz beteak. Horrelako desegokikeriek ez naute gehiegi nahigabetzen: pizgarri eta pozgarri gertatzen zaizkit aukeran.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bazuen zuhaitzak fruiturik aski, nire gutiziaren pizgarri eta nire abileziaren frogagarri.
3 iz. Zerbait egitera, batez ere zerbait hobeto eta azkarrago egitera, bultzatzen duen gauza; bereziki, pertsona bati, talde bati edo ekonomia-sektore bati, ekoizpena sustatzeko edo lanaren emaitzak hobetzeko eskaintzen zaion saria. Ik. sustagarri; eragingarri; prima2 2; bultzagarri. Langileentzat pizgarriak (dirutan, trebakuntzan, lanaren aitortzan…) eskaini beharko lituzke enpresak. Ona al da unibertsitateko irakasleentzat pizgarri sistema izatea?
4 iz. Pizgarri fiskala. Arlo horretan inbertsioak egiteagatik pizgarriak izango dituzte enpresek.

Aztergaia: pizgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHan -g-dunak 39 dira eta -k-dunak 5; pi(t)zgarri 24 (Vill, Or; Ax, O, SP, Bp, Elzb, Iratz; MEIG); bizgarri 2 (MEIG); piztugarri 3 eta biztugarri 10 (B eta Ldi); pi(t)zkarri 5 (A, Lab; SP; MEIG). EEBSn -g-dunak 10 eta -k-dunak 3; pizgarri 7, bizgarri 3, pizkarri 3.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) izen-kategoriakoak 14 dira: a1) 'sua, argia sorrarazten duena' adierako pi(t)zgarri 9: G 4 (Vill 3, Or: oben-pizgarri); IE 5 (Ax 2: pitzgarri, su pitzgarri; SP 3); biztugarri 6, B (Añ 3: su-biztugarri; fB 3); pi(t)zkarri 3: G 2 (A, Lab: metxa-pizkarri); IE 1 (SP); a2) 'hilik dagoen bati bizia bihurtzen diona' adierako biztugarri 1 (AB); b) izenondo-kategoriakoak 16: b1) 'sua, argia sorrarazten duena' adierako pi(t)zgarri 11: G 4 (Or 2, Vill 2); IE-Zu 3 (Bp, Elzb, Iratz); EB 4 (MEIG); bizgarri 2 (MEIG); piztugarri 3 (Erkiag 2 eta Ldi); biztugarri 3 (Añ, Itz, Erkiag); pizkarri 2: G 1 (A); EB 1 (MEIG); b2) 'hilik dagoen bati bizia bihurtzen diona' adierako pi(t)zgarri 4, IE (O, Iratz 3); c) aldaera bera iz. eta izond. kategorietan darabiltenak: Añ: biztugarri ("libru on biztugarriak" / "Oneek dira suaren biztugarriak"); Vill Jaink: pizgarri ("jakin-miñaren pizgarri izan" / "sustagarri eta pizgarri berri bat"); A Ardi: pizkarri ("asmo eder pizkarri ori" / "ba al dezu pizkarririk").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Bitan aurkitu dugu 'hilik dagoen bati bizia bihurtzen diona' adierako forma (bizgarri); beste guztiak, 'sua, argia sorrarazten duena' adierakoak dira; a) izen-kategoriakoak 5 dira, 'sua, argia sorrarazten duena' adierakoak: pizgarri 4: G 1 (Or: "gogo-pizgarri"), EB 3 (II. Euskal Mundu Biltzarra: "gogoeta pizgarri"; UZEI: "grina-pizgarri"; A. Sarriegi: "pizgarri-sistema"); pizkarri 1, EB (J. San Martin); b) izenondo-kategoriakoak 8: b1) 'sua, argia sorrarazten duena' adierakoak: pizgarri 2: B 1 (I. Zubiri), G 1 (Bihotz batez alkarturik); pizgarridun 1, EB (K. Muniain); bizgarri 1, EB (B. Urkizu); pizkarri 2: G 1 (A.M. Labayen); EB 1 (K. Santisteban); b2) 'hilik dagoen bati bizia bihurtzen diona' adierako bizgarri 2, B (Bizkaiko herri iturriak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pizgarri : DFrec 3, AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 8 (bihotz-pizgarri, pizgarri(en) eskala, pizgarri-bidaia, pizgarri-egitarau, pizgarrien linea); pizkarri : DFrec 2.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+g-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper