1 emaitza sasoiz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sasoiz
1 adb. Garaiz. Ezkontzeko bezperan ere ezin sasoiz etxeratu?
2 adb. Sasoian, sasoi onean. Mutila sasoiz zegoen.
Loturak

Aztergaia: sasoiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SASOIZ, SASOIEZ a) A tiempo; a su debido tiempo. "Advenire in tempore, sasoñez" Urt I 254. Gomutaki politak, / zuk neronentzako / bidaldu zenduzanak, / sasoiz ta ederto / artu nitun, Ixaka. Enb 133. Ezkon-bezperan ere ezin etxeratu sasoez? NEtx LBB 15. Pau, Bearngo urian zan botikarixo bat, Etienne jauna deritzen zana, zeñek sasoiz artu eban emaztetzat emakume eder bat. Etxba Ibilt 472. Lagunak sasoiz eltzia nai eban. Gerrika 48. b) (Estar) en forma, vigoroso. Mutilla sasoiez egoki ta [...] urrena arrisko-saltua egin zuan. Anab Poli 134. Nunbait jeneral zarra / zegon sasoiz bizi. Insausti 218.

sasoiz ‘garaiz’ adierakoak: Elkar 9 (“Abisatu sasoiz, mesedez”), Deia 3 (“egoeraren jarraipen estua sasoiz ez egiteagatik”), EiTB (“oraindik sasoiz gaude hondartzara joateko”), Gomylex (“enpresaburuak sasoiz ordaindu behar du alokairua”), Karmel (“Halaxe bada, ekainaren 3an, Euskal Herriko puntu ezberdinetatik urreratu beharra izan arren, denok heldu ginen sasoiz Areatzara”), Laneki (“Anomalia horiek sasoiz detektatuz gero, arazo larriago bihur dezaketen akatsak konpon daitezke”); sasoiz ‘sasoian’ adierakoak: Berria (“Hori nahikoa ez, eta taldeko jokalari garrantzitsu batzuk min hartuta eta beste batzuk sasoiz justu samar zituela ekin zion Unicajak”), Argia (“Astialdietan baratzezaina den lagun kaletar bat, gorpuzkeraz zein sasoiz batere Olasagasti ez dena”), DiarioVasco (“Ez zuen pazientzia txikia hartu behar izan lehen batetan behintzat, sasoiz beterik ziren gazte haiek bere esanetara jartzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sasoiz ‘garaiz’ adierakoa 17: Berria 7 (“Lehen itzulian partida saila jokatu genuen (Ligan, Europan...), eta abendura taldea nahiko justu iritsi zen sasoiz”), Urtzi Urrutikoetxea 4 (“Sasoiz gorde du begi ertzean igarri duen malkoa”), Xabier Montoia (“Sasoiz ohartu ziren geltokian eta jendez inguraturik zeudela“), Edorta Jimenez 2 (“Eta, zertan ez aitortu, elkar berriro ikusi ahal izateko Elena sasoiz etorriko ote zen esperantzan nengoen“), Jon Arretxe (“Irlandan lortu neban tronpeta-jole onaren ospea alferrik izan jatan hemen; tragoen truke be ez eustien izten tabernetan joten, klase partikularrak emonda ez neban miseria bat baino sakelaratzen, eta azkenean bankuko putakume horreek, hasierako irribarreak eta adeitasuna ahaztuta, kalera bota ninduen kreditua sasoiz ez ordaintzeagaitik!“), Iñaki Iñurrieta (“Godot ez litzakek Godot... Aunke, pentsatzen jarrita, horixe litzakek absurduaren absurdua, ezta?, Godot sasoiz etorri eta bestion zain egotia... Idea polita, apuntatu behar juat”), Julen Gabiria (“Gauza itzelak ikusten ziren Umeen Pasealekuan, eta Maimie sasoiz heldu zen ikusteko zelan magnolia bat eta lila pertsiar bat, hesia saltatu ostean, dotore paseatzera zihoazen”); sasoiz ‘sasoian’ adierakoa 12: Berria 11 (“Moosek, Zullek eta sasoiz oso sendo dagoen Tyler Hamiltonek ordezkatzen zuten Phonak”), Joxerra Garzia (“Bazen behin aizkolari bat, sasoiz eta indarrez beti txapeldun behar zukeena, baina hau dela edo hura dela, ia beti huts egiten zuena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke OEHko bi adierak azaltzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sasoi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: sasoiz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatu dituenak bakarrik jasoko dira).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper