agindu2, agin, agintzen
1 du ad. Norbaitek, duen eskuaz baliaturik, egin behar dena adierazi. Ik. manatu. Nork agintzen du etxe honetan? Ezer ez esateko agindu zion. Alkateak agindu duenaren arabera. Elizak agintzen dizuna. Zesarren agindu nahiak ekar ditzakeen kalteen beldur. 3 du ad. Norbaiti lan jakin bat gauzatzeko esan. Unibertsitateak agindu didan txosten hau. Agindu diodan uztarria egin duen galdetu diot.
4 du ad. Hitzeman. Emango dut agindu dudana, esan dudana beteko dut. Barkatuko ziola agindu zion. Agindutako saria. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mesias agindua, salbatzailea, mundura bidali duelako.
5 du ad. Salerosketan, eskaini. Heldu zen erosteko baserriko jaun bat eta agindu zituen hirurogei dukat.
6 du ad. (Egoerak, barrenak...) baimena eman, utzi. Eguraldiak agintzen badu. Baina bere egoerak ez zion agintzen. Bere ahalak agintzen zion neurrian lagunduko ziola. Barrenak ez dit agintzen isilik egotea. Barrenak agintzen zion bezala egin zuen.