ahal1
1 iz. Ahalmena, indarra. Agertu zuen bere ahala eta indarra. Edozein gauza egiteko duen eskua eta ahala. Osasunarekin zaudenean, ahala duzunean. Nola izan zuten indar, antze, ahal, esku eta botere pena haietatik aldaratzeko. Gure ahal txikia. || Lagun itzazue erromesak, zuen ahalen arabera. Beren ahal guztiak egiten dituzte erdiesteko.
2 iz. Litekeenaren nolakotasuna. Zeren orain baita ontasunean aitzinatzeko ahala. Pagatzeko ahala dukezun arteraino. Gehiago emateko ahala duzunez gero.
3 iz. Ahalordea.
4 Ahal den... guztia, ahal diren... guztiak. (Aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean, batez ere pluralean edo guzti-ren ezkerrean). Esan ahalak esan dizkiote elkarri. Esan ahal guztiak esanda ere. Bota ahalak bota hortxe aspertu arte! Malentxogatik asma ahalak asmatzen eta gezur lotsagabeenak ahoa betean jaurtitzen. Konta ahal guztiak baino gehiago dira kondenatu direnak. Etxekoek pentsa ahal guztiak egin zituzten etxera bildu nahiz.