axolagabe
1 adj. Gauzez behar den axola edo ardura ez duena; gauzak edo gauza jakin bat axola ez zaizkiona. Gazte axolagabeak. Axolagabeak, ez aldeko eta ez kontrako direnak.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Erreken marmar axolagabea. Higuin zuen, idazle erraz askok ez bezala, saio axolagabeen itsaso lasaian murgiltzea.
3 adb. Era axolagabean; axolagabeki. Neskak mutilari buruz axolagabe agertzeko zuen behar hura. Eta, hain zabar eta axolagabe biziko zara?