azkenean
1 adb. Gainerakoen ondoren. Eta azkenean, azkena. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || Azkenean ez zen etorri.
2 adb. Azken buruan, azken batean. Ohartzen naiz azkenean alferrik idatzi dudala.
3 interj. Zerbait luzaro itxaron ondoren edo oztopo ugari gainditu ondoren lortu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Aitor!, azkenean!, zu noiz iritsiko zain nengoen! Azkenean!, iritsi gara! Goikoen mezua, azkenean!