balantza
1 iz. Pisatzeko tresna, alde batera eta bestera makur daitekeen atal zurrun batek eta atal horren muturretan zintzilik dauden plater moduko bi ontziz osatua. Aingeru bat agertu zen eskuan balantza bat zuela. Amodioak erabiltzen du batbedera nahi duen lekura, pisuak balantza erabiltzen duen bezala. Erromatar balantza.
2 iz. Orekan ezin egon denak alde batera eta bestera egiten duen mugimendua. Ik. kulunka. Hordiak egiten dituen balantzak. Uhinen balantza. 3 iz. Zodiakoko konstelazioa. (B larriz). Ik. libra 2. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean. 4 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako zazpigarrena, eguzkia Libra konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (irailaren 23tik urriaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. libra 3.