berariazko
1 adj. Borondateak eraginda egin dena, ez oharkabez edo ustekabean. Berariazko lege hausteak eta oharkabekoak.
2 adj. Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki egin dena, edo zerbaitetarako bereziki sortzen edo erabiltzen dena. Gai horiei buruzko berariazko liburuen premia. Lan hori egiteko behar den berariazko tresna.
3 adj. Beren-beregi izendatuz edo aipatuz adierazi dena. Ateratzeko baimen berariazkorik gabe. Bederatzi hilabeteko epea igaro eta ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, aurkeztutako eskaera ezetsi egin dela ulertu ahalko da.