biribildu, biribil/biribildu, biribiltzen
1 da/du ad. Biribil bihurtu, biribiltasuna eman. Mendiak izan baino lehen, Lurra biribildu baino lehen. Errotarriak biribiltzen. Ezpainak biribilduz.
2 da/du ad. Nolabaiteko betetasuna eman. Bertsoa biribiltzeko. Euskal literatura biribil dezakeen obra. Zumarragan taxutu zen zeharo eta biribildu asmo eder hori.
3 da/du ad. Biribilean bildu. Ik. biribilkatu. Sudur zapi zimur bat, pilota bezala biribildua. Behar adina tabako orri hartu eta zigarro bat biribildu zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere habian gordeta dagoen suge biribilduaren antzera.