bitariko
1 adj. Bi motatakoa. Bihotzeko damua bitarikoa da: bata osoa eta bestea ez hain osoa. Neurri horren bidez neurtuz gero, gizakiak eta giza lanak, direnak direla, bitarikoak dira bakarrik: handi eta txiki.
2 adj. Bitarik duena, bi osagai dituena. Bitariko gobernua. Bitariko batzorde batean aztertu dute gaia.
3 adj. Bi esanahi dituena, bi azalpen onartzen dituena. Ik. bikoitz 2. Gaztelaniazko le trajo bitarikoa da beti ezinbestean, eta ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen.