1 emaitza ekologiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ekologiko
1 adj. Ekologiarena, ekologiari dagokiona. Hondamendi ekologikoa. Delitu ekologikoa.
2 adj. Ingurumena babesten eta zaintzen duena. Ibilgailu ekologikoak. Ekoizpen bide ekologikoagoak ezarriz. Kaleak garbitzeko Udalak kontratatu duen enpresak garbigarri ekologikoak bakarrik erabiltzen ditu.
3 adj. Nekazaritzaz, abeltzaintzaz edo horien ekoizpenez mintzatuz, produktu kimikorik erabili gabe egina, hazia edo sortua dena. Ik. biologiko 2. Igande goizean, bestalde, azoka egingo dute Irunen, nekazaritza ekologikoko produktu freskoekin. Tomate ekologikoen dastaketa.
4 adj. Produktu ekologikoekin prestatua dena. Afari eta bazkari ekologikoak. Hamar egunez, jaki ekologikoz soilik osatutako dieta jarraitu dute partaideek. Barazki menestra, ekologikoa.

Aztergaia: ekologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1998-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ekologiko 53 eta ekologikoki 1: J. Madariaga 3 ("Horregatik, plankton-osagai txikiek segida ekologikoan daukaten funtzioari buruzko azken lanak, Margalefek bere segida-ereduan proposatu zituen neurri-tendentziekin ez daude ados", "Ikuspuntu berri honek garrantzi handia du; inplikazio ekologiko eta ebolutiboak dituelako bereziki", "protozooen zeregin ekologikoa, itsasoan hauen oinarri den materia organiko disolbatua eta ekoizle sekundario txikien arteko katenmaila izatea da"); Larrun 1990 ("Gizonaren izakera bere natur biologikoaren, bere gizartearen eta bere inguru ekologikoaren araberakoa da"); M. Etxaide 5 (adib.: "Tipo ekologiko honek oso paper garrantzizkoa jokatzen du lurraren garraio bertikalean geruza sakonetako lurra azaleratzen duelako", "Aurreko ataletan ikusi dugu zein garrantzizkoa den animalia hauek betetzen duten funtzio ekologikoa"); HizkLiter/BBB/3 ("kanpaina ekologiko bati emango diote hasiera laster"); NZ/BBB1 ("Zelenteratuak filumeko izakien ezaugarri morfologiko, fisiologiko eta ekologikoen laburpena egin"); A. Prego 2 ("Hirigintzak, arazo ekologikoek, komunikabideek..., Euskal Herriaren erabateko industrializazioan dute jatorria", "Industrializazioa izan da aurrerapen eta bizimoduaren hobekuntzaren ardatza, baina baita desoreka ekologikoaren"); UZEI 3 ("Biogeografia kausala hiru ataletan bana daiteke, alegia, ekologiko, historiko eta esperimentalean", "Biogeografia ekologikoak, organismoaren eta bizi deneko tokiaren arteko erlazioa ikertzen du", "Forma bikario direlakoek, talde taxonomiko berekoak izanik, moldaerazko ezaugarri antzekoak edukitzen dituzte edo mota bereko txoko ekologikoetan kokatuta bizi ohi dira"); Elhuyar 6 (adib.: "Bi faktore aztertuko dira: kloroaren eragina eta ur sakon hotzen azaleratze jarraiak sor ditzakeen arazo ekologiko lokalak", "Etika ekologiko berri hau funtsezkoa da hezkuntzarentzat"); J. Butron 6 (adib.: "Ozeanoek eta itsasoek biltzen dute planetako urik gehiena, baina lurrun, euri edo izotz gisa beste toki batzuetan ere agertzen da eta garrantzi handiko funtzio ekologikoa betetzen du", "Gizakiak aldaturiko sistemetan, piramide ekologiko honek aldaketa handiak izan ditzake"); A. Martinez 2 ("beste txoko ekologiko batzuetan bizita, leku horietara noizean behin azaltzen direnak aparte utzita, alegia", "itsaso zabalera zabaldu ziren kostaldeko txoko ekologiko guztiak beteaz"); J.A. Berriotxoa ("Honen ondorioz, komenigarria da animali taldeen sistematikan jarduten diren espezialistak izatea materialea jasotzen dutenak eta ahalik eta datu ekologiko gehien batzea"); LehenZikloEsper 1987 ("Datu ekologikoei buruzko problemak planteiatu"); Egin 1986-87-93 6 (adib.: "krisialdi ekologikoaren kausak, eraginak eta irtenbideak astertu", "Arazo ekologiko larriak dira zonalde horretan, eta nekazal erreforma egitea, bestalde, nahitaezkoa da"); J. Agirre 3 (adib.: "Bide ekologiko hori zirkuito nagusiaren hirugarren areatik, Berezaotik konkretuki, abiatuko da"), J.R. Aizpurua 2 ("Petroliuntziek marea beltza sortzen dutenean ez dute hainbeste tona petrolio isurtzen itsasora, baina isurtzen dutenaren eraginez sarraski ekologikoak sortzen dira noizean behin", "Beraz, gure gizarteak olioa ia egunero isurtzen duenez, egunero gertatzen da sarraski ekologikoa"); UnescoAlb 1990-92 4 (adib.: "Alde batetik, a priori gizakiarentzat kontrakoak diren ezaugarri ekologikoetan bizitzeko gaitasuna baduela", "Dena den, gaur egungo arazo ekologikoek muga komunitarioak, nazionalak eta kontinentalak ere gainditu egiten dituzte"); HizkLiter/UBI ("gaia neurri handi batean ekologiko bihurtuz"); Egunk 1991-92-94 4 (adib.: "Alonsoren arabera, ikertzen diren gertaerak eraso ekologikoa izan daitezke", "Honen arrazoia Durangaldeko Ur Partzuergoak eraso ekologikoagatik enpresa honen aurka jarritako salaketa izan zen"); G. Etxeberria ("Hendaian, ingurune ekologiko berezian eraikierazi zuen oraindik ere kontenplatu daitekeen gaztelua"); J.R. Aizpurua ("kolonia bakoitza ekologikoki independente izango litzatekeelarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekologiko : AB38 3, AB50 9, HiztEn, LurE, Euskalterm 27. Ez dugu arkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekologiko : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): écologique; it (S. Carbonell): di ecologia; en (Collins): ecological; de (Langenscheidts): ökologich, Umwelt...

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper