eragile
1 adj./iz. Eragiten duena. Munduak lehen kausa bat galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Haren heriotzaren eragile gertatu diren ezbeharrak. Gorputz madarikatu, nire zorigaitz guztien eragilea! Batzorde eragilea.
2 Aipatzen dena eragiten duena. (Izen soilaren eskuinean). Ik. eragin1 6; negar-eragile. Ipuin irri-eragilea. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak. 3 iz. Zerbait eragiten duen pertsona. Euskara batuaren eragilea. Eragile eta bultzatzailea. Dorre haren eragile buruzagia.
4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena.
5 adj. Eraginkorra, nahi edo espero den ondorioa lortzen duena. Hezueriaren aurkako sendagairik eragileena. Sakramentu santuetan hain erremedio eragileak utzi zizkizun, zu bekatutik libratzeko. Asmoak ez direla deusetarako ere, eragileak ez badira.
6 adj. mekan. Gurpilez, ardatzez eta kidekoez mintzatuz, ibilgailu edo makina bat mugiarazteko indarra transmititzen duena. Gurpil eragile bat lokatzetan sartzen bada, ibilgailua ez da mugituko eta, azeleratzen badugu, gehiago sartuko da. Ezinbestekoa da ponparen ardatz eragilea horizontalean jartzea.
7 iz. mat., log. Eragiketa baten adierazle den ikurra.