erronda
1 iz. Talde bat, musika joz edo kantari, etxez etxe edo kalez kale ibiltzea. Errondan atera, errondan ibili. Erronda kanta. Atzo arratsaldeko 7etan hasi zen aurtengo Santa Ageda errondarako egin den entsegu bakarra. Gabonetako errondan eta beste hainbat ekitalditan ere parte hartu genuen bertso eskolako kideek.
2 iz. Gauaz hiri edo toki batean zehar begirale gisa ibiltzea. Errondan gabiltza, belarriak erne, begiak zabalik.
3 iz. Ostatu, taberna edo kidekoetan, lagun talde bateko kideen artean banatzen den edaria edo janaria. Ik. turnada. Erronda bat pagatzeko beldurrez.