funtzio
1 iz. Elementu batek, bera osagai den multzo edo osotasun batean, betetzen duen eginkizuna. Ik. betekizun. Adjektibo funtzioa duten mendeko perpausak. Gibelaren funtzioak. Euskara elkarteek beren funtzioa bete dute, beharrezkoak ziren eta dira. 2 iz. mat. Bi multzo, X eta Y, izanik, X multzoko edozein x elementuri Y-ko elementu bat, f(x) idazten dena, egokiarazten dion zernahi eragiketa. Logaritmo funtzioa, y = log(x) adierazten dena. Funtzio bateko aldagai askea eta mendeko aldagaia. Bi aldagaiko funtzioa.
3 iz. Jendaurreko saioa edo emankizuna. Euskalduna Jauregian izango da ikusgai, abenduaren 26an eta 27an, hiru funtziotan.
4 iz. inform. Programa baten zatia, eginkizun berezi bat betetzen duena. Eskuliburu horretan programaren funtzio guztiak azaltzen dira.